2021/01/15

ITZALPETIK LEHEN LERRORA

Aste honetan argi geratu zaigu emakumeok ikus-entzunezkoetan, espazio fisiko publikoan, eskolan… zeinen errepresentazio urria dugun. Sistema heteropatriarkalak ikusezin bihurtu nahi gaituzte emakumeok gizonen itzalpean utziz, bigarren lerro batean, hain zuzen ere.
 
 
Gaiarekin jarraituz, oso interesgarria iruditu zaidan post hau aurkezten dizuet, non emakumezko izenen kaleen inguruan hausnartzeko bideo bat txertatu du, emakume izenen errepresentazio urria salatuz. Gainera, patioen berreraketaren inguruan Ttipi Studioak sortutako ELKARTOKI proiektua aipatzen du.


Sentsibilizaziorako interesgarria iruditu zaidan Hik Hasi-ko artikulu bat aukeratu dut, komunetako auzia lantzen duena. Zergatik komun bat edo bestea aukeratu behar dugu gure generoaren arabera? komunak komunak dira, guztiontzako, neska, mutil, transexual, aniztasun funtzionala dutenentzako… PERTSONENTZAKO. Hori dela eta, artikuluan komunak berriz eraikitzearen beharra azpimarratzen du.


Jendartean zein eremu hezitzailean gaia lantzeko egon daitezkeen ERRONKA nabariena, nire ustez, gaia mahaigaineratzea eta abian jartzea da. Izan ere, komunak edota patioak generorik gabekoak eta guztiontzat eraikitzea esfortsu ekonomikoaz gainera, gogotsu egotea ezinbestekoa da, gauzak aldatzeko gogoak izatea, hezkuntza kalitatezkoa izan dadin. Nire ustez, askotan ez daude gogorik edo nahirik gauzak aldatzeko, dauden moduan izateko ohitu gara. Hezkuntza berritzailearen garaia heldu da! Dauden gauzak deseraiki, beste gauza hezkidetzaileak eraikitzeko!


 

1 iruzkin: