Gaurkoan genero-estereotipoei buruz egin dut nire hausnarketa. Asko dira ematen direnak. Genero-estereotipoak gizartean errotuta dauden ideia edo sinesmenak dira, gizonen eta emakumeen rola zein den edo zein izan beharko litzatekeen adierazten dutenak. Ez dute inolako justifikazio zientifiko edo demografikorik, eta, oro har, oharkabean ematen dira.
Horrela, genero bakoitzari ezaugarriak, jarrerak, portaerak eta ereduak ematen dizkiote, eta jende askok partekatzen ditu. Genero-estereotipoek indarra hartzen dute horiek partekatzen dituzten pertsonen kopuruaren arabera, eta nekez gezurtatzen diren ideiak bihurtzen dira. Negatiboak, positiboak edo neutroak izan daitezke, baina, nolanahi ere, gizonen eta emakumeen rolak eta jarduna markatzen dituzte haurtzarotik. Horrek zerikusia dauka egin dudan behaketarekin.
Zenbat istorio ezagutzen ditugu ama, printzesa, printze salbatzaile, amaorde, sorgin, gaizto, edo beste batzuekin osatzen diren laranja erdi gisa aukeratutako emakume erreskatatu, salbatu eta zaintzearen inguruan? Haur-literaturak genero-estereotipoak indartzen lagundu du. Estereotipo horiek leku pasibo batean kokatzen dute emakumea, gizonarekiko mendekotasunean. "Printze" salbatzaile eta babeslearen bilaketari lotutako ideal erromantikoa neskatoak hazteko erabiltzen diren kontakizunen parte da. Emakumeak ideal erromantikoari dagokionez duen posizio hori birpentsatzea generoaren dekonstrukzio eta ahalduntze lanaren zati bat da.
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean hurrengoa aukeratu dut:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/10/sexu-genero-sistema.html
Hauxe aukeratu dut haurtxaroari erreferentzia egiten duelako. Bereziki gustatu zait nola tratatzen den gaia La peluca de Luca laburmetraian.
Amaitzeko hemen uzten dizuet gaurko ipuina.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina