Gogoratzen naiz topaketa
feminista batean, emakume bat kexu zela ume jaio berri baten sexua galdetzean
amak ‘nahi duena izango da’ erantzun ziolako. ‘Noraino iritsi gara!’ zioen. Hainbeste
korapilatu omen dugu kontua bere arabera, non jada ezerk zentzurik ez duen.
Ba al du ezerk zentzua?
Genero-sistemari buruz hitz
egiten dugunean, gauza askori buruz hitz egiten dugula uste dut. Sexuaz hitz
egiten dugu, generoaz, Simone de Beauvorrein esaldi horri buruz, estereotipoei
buruz, sozializazio prozesuan geureganatzen ditugun rol eta jarrera guzti horietaz,
eta abar.
Eta bat-batean okurritzen zaizkit
sistema bitarraren adierazle diren eguneroko ikur batzuk:
- Jaiotzen garen unetik belarritakoak jartzen dizkigute neskoi. Bi belarritako. Jaio bezain pronto. Mutilei ez.
- Galdetegietan bi laukitxo izaten ditugu:
o
Emakumea
o
Gizona
·
- Taberna askotako komunak emakumezkoenak eta/edo
gizonezkoena izan ohi dira.
Nun kokatzen dira emakumea eta
gizona ez direnak? Nun kokatzen dira, emakumea izan arren belarrietan zulorik
nahi ez dutenak? Gizonezko komunetan txiza egin nahi duten emakumeak?
Nagorek
egindako sarreran honako aipatzen du:
“Genero-sistema
deseraikitzeko zailtasun nagusia horixe bera da, genero-sistema, sistema
bitarra erabat barneratuta dugula. Eta beste faktore bat gaineratuko nuke:
beldurra, ziurtasunik gabeko eremuetan bizitzeko dagoen beldurra; dena
sailkatzeko beharra dugula dirudi”.
Eta sistema bitarrak gugan duen
eragin negatiboa lantzeko zailtasunen artean Nagorek aipatutakoa ekarri nahi nuke
hausnarketara. Beldurra. Izan ere, gure parean dagoena gizona izan arren
emakume gorputza duenean, nor sentitzen da deseros? Gu. Eta, emakume batek
gizon ahotsa duenean, nork egiten dio bere buruari galde ea parekoa ‘zer’ den?
Guk.
Gure beldurrak dira besteen gorputzetan islatzen direnak.
Horregatik du zentzua Sexua eta Generoa bezain kategoria zurren aurrean
galderak egitea, birplanteatze eta berreraikitzea.
Hala, sistema bitarraren aurrean kokatzeko baliagarria izan
zaidan Glosarioa
uzten dizuet. Hau Naizen elkarteak eginikoa da.
Hementxe uzten dizuet nire Akrostikoa:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina