Gaur egun,
emakumeok gure aurkako indarkeria mota guztiak jasotzen ditugu. Gutxiespenetik edo
diskriminaziotik hasi eta eraso fisiko, sexual edo erailketaraino heltzen dira.
Komunikabideetan, indarkeria sinbolikoa ematen da: estereotipoak indartzen dituena, estigmatizatzeko gai dena, pentsamendu segregazionistaren erantzulea...
Publizitatea eragile
handia da. Estereotipoak, mezuak, balioak eta zeinuak jasotzen ditu. Desberdintasunean, matxismoan, diskriminazioan eta gure gizarteetako emakumeen
edozein mendekotasun-rolen naturalizazioan oinarritutako harremanak
errepikatzearen transmisioa errazten du. Hori dela eta aste honetan horren behaketa egin dut. Publizitatean ematen den indarkeri sinbolikoan jarri dut arreta.
Publizitateak eduki ahal zuen eragina ezagutzen nuen baina ez nuen pentsatzen emakumeen aurkako indarkeria hain urrun heldu ahalko zela. Bi gauza aipatu nahi ditut.
Alde batetik, emakumearen gorputzari ematen zaion trataera. Bai ezagutzen nuen baina ez nuen uste hain urrun heldu ahalko zela publizitatea. Indarkeriaren erotizazioari buruz ikusitakoak izutu egin nau.
Bestetik, esleitutako nolakotasun mesprezatzaileak mugarik ez izatea. Ez da nahikoa gure gorputzak ez direla hain onak esatea kamuflatzeko produktuak saltzeko. Batzuek erakusten duten emakume interesatua eta jakiminari bizkarra ematen dionaren profila gehiegizkoa izan da.
Orain uste dut publizitateak eragina handia duela gertatzen diren indarkerietan, horiek isladuz eta indartuz, oso arriskutsua da. Pentsatzen nuena baino gehiago.
Hemen uzten dizuet hurrengo bideoa."Representations of Gender in Advertising" Kanadako University of Saskatchewan unibertsitatean genero-ikasketei buruz egindako lana da. Bideoak emakumeek publizitatean eta genero-indarkerian duten harremanari buruzko gogoeta egiten du. Azkenik, alderantzikatzearen araua aplikatzen du: gizonak iragarki horietan bertan jartzen dituzte, eta, horrela, barregarriak iruditzen al zaizkigu? Zergatik? Hori publizitate sexista detektatzeko modu egokia izan daiteke.
Nire ustez genero-indarkeria ez da nahikoa lantzen, Kontzientziatu eta gogoeta sustatzeko beharra dago, ingurukoekin komentatu behar dugu hori lortzeko, publizitatearen helburuez jabetzen laguntzeko: gure gorputzarekin zorigaiztoko eta gogoz kontrako bihurtzea gehiago ez saltzeko, genero-estereotipoak erreproduzitzea emakumeen irudia ez kaltetzeko eta egungo gizarte patriarkal eta matxistaren garapena sustatzen ez jarraitzeko.
Emakumearen Institutuak salaketarako inprimakia dauka. Hurrengo posta elektronikoan salaketa jarri ahal da: observatorioimagen@inmujer.es
Aurreko urtetako hurrengo posta gomendatzen dizuet: GAUR EGUN ORAINDIK INDARKERIA
https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/11/gaur-egun-oraindik-indarkeria.html
Gustatu zait Itziarrek egiten duen hausnarketa eta lantzeko proposamenak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina