2020/11/01

Nahiz eta zaila izan...bidean gaude

     Urteetan Mugimendu Feministako kide izan zarenean, hitzaldietara joaten, liburuak irakurtzen, une horretara arte ezezagunak zaizkizun kontzeptuen inguruko elkarrisketa luzeak izaten dituzunean ... dena edo ia dena dakizula ondorioztatu dezakezu. Sexua, generoa, genero identitatea, sexu-genero sistema bezalako kontzeptuak duela bi egun asmatu zirela pentsa dezakezu.


    Aste honetan, egindako hausnarketari esker, konturatu naiz gai horiek guztiak urteetan, hamarkadetan eztabaidatu direla.
   La “ideología de género”. ¿Sólo una alusión despectiva?” artikuluari esker terminologia honen erabileraren jatorria 1995. urtekoa dela jakiteak harritu nau, Nazio Batuek antolatutako  IV. Emakumeen Munduko Konferentzia ospakizunaren ondorioz, non ondorioztatu zen "emakumeak eragiten dituzten arazoak ezin direla modu isolatuan landu, baizik eta egiturazko arazo bat, gizarteak antolatzeko modua eta hori guztia elkarri lotuta dagoela ”.
    Orain dela 9 urte ere Beldur Barik-en parte hartu zuen ikasle talde batek oso argi zeukan genero bakoitzari esleitutako eginkizunak, haien bideoan ikus daitekeen moduan.



Aurkikuntza horrek pena ematen dit zeren eta borroka feministan aurrerapauso handiak ematen ari diren ideia gero eta zabalduago dagoen, oraindik asko dago egiteko. Jende askok, batzuetan pribilegioak mantentzen jarraitzeagatik, beste batzuetan ezjakintasunean bizitzeagatik, pentsatzen dute emakumeok pairatzen dugun sexismoa,  iraganeko kontua dela edo ... ez dela hain txarra.


Nire ustez, gainditu behar ditugun oztopo asko daude. Horietako batzuk ondorengo irudian bildu ditut:



Bide luzea egin behar dugun arren ... argi dago ez dugula itxaropena galdu behar, borrokan jarraitu behar dugula sistema bitarra desagertu dadin eta genero ikuspegia nagusitu dadin.

    Amaitzeko,Andoniren post-a gomendatzen dizuet, batez ere  pairatu behar dugun bereizketa dikotomiko hierarkiko honek eragiten duen sufrimenduaz hitz egiten duelako.











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina