ERASO GEHIAGORIK EZ!!!
Hain adierazgarria den
irudi honek errealitatea adieraziz batera, beldurra ematen du. Betidanik gehien
beldurtu nauen indarkeria ez dena ikusten, entzuten,… izan da. Irudi
hau beste formatu batean ikusi izan dut, baina gaur hau aurkitu dut eta
behatzen hasi naizenean beldurgarria iruditu zait.
Badakit nik uste dudan baino indarkeria gehiago dagoela, baina oraingoan nik uste dudana baino bikoitza, hirukoitza, laukoitza,… dela konturatu naiz.
Hemen ikusten dugun bezala
genero indarkerian hainbat gertaera ikusgarri daude (eraso fisikoak, mehatxuak,
erahilketak,…), baina ikusezinean zenbat indarkeria dagoen begiratzen badugu, genero
indarkeriaren egoera oraindik eta askoz larriagoa eta beldurgarriagoa da.
Gizartea honetan bizi
garenok berekoiak garela iruditzen zait, gure munduan bizi gara eta eraso fisiko, bortxaketa,…
gertatu arte ez gara gelditzen, ez dugu egoera hausnartzen, ez dugu gure
desadostasuna eta iritzia azaltzen.
Baina zer gertatzen da
hainbat pertsona bizi duten ikusezina den hainbat egoeretan? Hauek egoera
larrian edota hilda arte ez dira ikusgarri den egoerara pasatzen. Eta bitartean
zelan bizi dira? Bakar-bakarrik infernu batean biziko direla iruditzen zait.
Ni eta nire inguruko inor
ez da horrelako egoera batean egon eta inoiz ez egotea espero dut, baina
benetako infernua izan behar dela iruditzen zait.
Tamalez eta zoritxarrez Genero-indarkeria
gizartearen-eraikuntza da, ez da naturatik biologikoki gizakiak berarekin
dakarren zerbait. Baina hemen nortzuk dira bultzatzen dutenak? Gizonak? Gizonak
eta emakume batzuk edo askok? Jaiotzen garenean emakume eta gizon moduan
bereiziak garen momentutik, gure etorkizuna determinatu eta bata bestearen
menpeko bihurtzen gaitu.
Bideo honetan entzuten diren
esaldiak eta gertaerak errealak dira. Errealitatea oso ondo irudikatzen duela
iruditzen zait. Egunero mezu desberdinen bidez genero indarkeria indartu egiten
da.
Honen aurrean ezin dugu beste aldera begiratu, hezkuntzak, gizarteak, zerbait egin behar du. Are eta gehiago jakinda zerbait kulturala eta ikasia dela.
Gure
eskolan azaroak 25 eta martxoak 8an hainbat ekintza betetzen ditugu. Horien artean,
eskola apaindu eta jolas orduan denok batu eta argazkia ateratzen dugu. Horrez
aparte, tutoretzan ere hainbat jarduera egiten ditugu. Aurten abesti desberdin
batzuk letra entzun eta taldean hausnartzeko asmoa daukagu.
Baina
hau dena ez da nahiko eta hainbeste material desberdinak
erabiliz, hurrengo bi ikasturteetan erronka hauekin hasteko asmoa daukagu:
·
Estereotipoak
desikasi behar ditugu.
·
Genero-indarkeria
detektatzeko tresnak eman.
·
Eredu positiboak
eman.
·
Maitasunaren
kontzeptua erromantizismoren mitotik aldendu.
·
Curriculuma eta
erabiltzen ditugun materialak aztertu: estereotipoak baztertuz, hizkuntza
egokia erabiliz, emakume zein gizonen adibide zein irudi orekatuak erabiliz...
·
Familiarekin lan
egin.
·
Heziketa
afektibo-sexuala.
Aurreko edizioetatik
lagun honen Blog hau aukeratu dut, proposatzen dituen ekimenak hezkuntza eremuan
aplikagarria iruditzen zaizkidalako.
https://hezkeh0506.blogspot.com/2015/11/genero-indarkeriaren-inguruan_8.html
Bukatzeko
argi eta garbi gehiagotan eta denon artean ERASO GEHIAGORIK EZ!!!
Esaten dugu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina