2021/10/16

HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN

 Nire ingurukoei, Hezkuntza munduarekin zer ikusirik ez daukatenak, hezkidetza zer den galdetu diet. Erantzunek, nolabait, hezkuntza kooperatiboa aipatu dute; irakasle eta familien artekoa edota ikasleen arteko elkarrekintza bultzaten duen hezkuntza. Gaztelerazko “co” atzizkian oinarrituta esanahia ondorioztatzen saiatu dira, baina  hezkidetza terminoa ezezaguna dela esan dezaket, nire inguruan behintzat. 

Beraz, CoeducaciĆ³n-Hezkidetza zer den ez dakitenei lelotxo hau aipatuko nieke:



Lore guztiak berdinak ote dira? gogoetan  metaforikoki norberak nahi duen moduan garatzeko eskubidea aldarrikatzen da. Lore guztiak desberdinak dira baina ez al dira desberdin bezain politak? Lore itsusirik ez dagoela esango nuke, “echeveria” izan ala kamelia izan.. Kolektibo batekoak zein  bestekoak, desgaitasun funtzionala duten pertsonak,  hemengo herrialde batetik izan edo urrutiko beste batetik... denok askatasunean hazteko beharra eta eskubidea dugu. 


Beraz, ahal dugun  neurrian izan gaitezen hezkidetzaile,  arrazoiak ez zaizkigu faltako eta  5  arraZOI aipatzearren hurrengo hauek aipatuko ditut:


-Emakumeen kontrako indarkeria errotik desagertzeko beharra

-Mota guztietako pertsonak kontuan hartzeko beharra eta pertsona orok duten eskubidea askatasunean  eta benetako demokrazian hazteko

-Estereotipoek suposatzen duten karga arintzea edo kentzea emakume zein gizonentzat

-Aurreiritzi eta diskriminaziotik libre (etnia, genero, ideologiak...) dagoen mundu baterantz aurrerapausuak ematea

-Emokumeok bereziki behar dugulako!!


Hezkidetza, Zer da?

Aste honetako zeregina nire inguruko sei pertsonari hezkidetza kontzeptuari buruzko inkesta bat egitea da. Lagina oso partziala izan ez dadin, nire laneko bi pertsona aukeratu ditut, bi senide eta hezkuntza-arloan lan egiten ez duten bi lagun.

Lortutako emaitzak honako hauek izan dira:

Datuetan ikus daitekeenez, guztientzat hezkidetzaren terminoa ezaguna da. Hezkuntzan lan egiten ez duten pertsonek eskola mistoarekin identifikatzen dute, eta eskola hori berdintasun terminoarekin. Gainentzakoek genero-estereotipoak terminoa sartu dute eta berdintasunaren terminorekin identifikatzeaz gain, feminismo eta eskubideen kontzeptuak ere aipatu dituzte.

Uste dut datuek errealitatea islatzen dutela, oraindik ere usten da hezkidetza eta eskola mistoa gauza bera direla, eta, beraz, hezkidetza gaindituta eta maila sozialetan lortuta dagoela. Hezkuntzan lan egiten dugunok sentsibilizatuago gaude, formazio jaso egin dugulako. Horregatik, gizartea sentsibilizatzea eta eskolak etorkizuna aldatzeko motor gisa duen zeregina ezinbestekoak dira.

Hauxe da hezkidetza kontzeptua definitzeko sortu dudan posterra:




Eta hemen duzue gomendatu nahi dudan sarrera:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/10/kontzeptu-ezezaguna.html

Aukeratu dut, alde batetik, oso koherente iruditu zaidalako, eta bestetik, eskolaren garrantzia azpimarratzeaz gain, familiaren garrantzia nabarmentzen duelako.


Bukatzeko, hauek dira hezkidetza lantzen jarraitzeko ditudan arrazoiak:

  • Genero estereotipoak erreproduzitzen direlako
  • Indarkeria matxistarekin amaitzeko
  • Begirada kritikoa izateko
  • Aniztasuna errespetatzeko
  • Askatasunez bizitzeko


Hezkidetzari ala hezkuntzari buruz hausnartzen

 







Nire ingurua bi multzotan banatu ditut, lanaekoa eta lagunen artekoa.

  1. Lanean, berritzegunean aritzen naizenez denentzako ezaguna da, zer den badakite

eta jarduera-ildoak zeintzuk diren ezagutzen dute.

    2.  Lagun artean orokorrean ez dute ezagutzen eta ez dakite zer den.

Biak kontutan izanda ateratzen dudan ondorioa ondokoa da:

Ezagutzeak ez du esan nahi egunerokotasunean kontuan hartzen dutela

eta ez ezagutzeak ez suposatzen ez dutela kontuan hartzen.


 





 
Sarrera hau aukeratu dut, izenburuan adierazten denarekin bat natorrelako

1. Oraindik hainbat errokak izatea.

2. Estereotipoetatik at dagoen identitateen garapena lortzeko

3. Konpetentzien garapenean ezinbesteko delako.

4. Curriculum ezkutuak balioetan eragina handia duelako

5. Eskola gizarte-aldaketarako eragile esanguratsua delako. 




HEZKIDETZAN KOKATZEN

Hezkidetzan kokatzeko irakurgaia, interneten eta beste edizio batzuen bloga aztertu ondoren... 

ez dakit kokatu naizen.

Dena den ondoko ekarpenak egin nahi dizkiot taldeari.

Une honetan, nik egindako hausnarketak dira.

Mari Jose Urruzola Zabalzaren egindako aipamenarekin bat nator eta ondoko iruzkina egingo nioke.

 
“Hezkidetzan oinarritutako filosofiatik abiatuta egiten diren analisietan,

ikusmolde androzentrikoak baliogabetu behar dira lehenik, 

partzialak direlako eta objetibotasunik ez dutelako bederen, 

eta errealitate globalaren interpretazio zientifikoak egiteko ahalegina egin behar da.”

Mari Jose Urruzola Zabalza


Errealitate globalaren interpretazio zientifikoak egiteko ahalegina egitean

Humberto Maturanak proposatzen duen “poner la objetividad entre parentesis” ideiarekin bat nator,

hau da, oinarritik hausnartzea, ez ematea ezer ontzat aztertu eta hausnartu gabe.

Oraingoan, bizi dugun momentu honetan eta egitean; egijten da interpretazio hura.

Errealitatea bere unean da, behar bada gero ohartzen gara ez dela erreala baina...

bizi zen une horretan erreala zen.


Bestalde, Zambranoren  hezkuntzari buruzko egindako ekarpena,

asko hurbiltzen da nik hezkuntzari buruz dudan ikuspegiari: 

 

 “Denboran zehar pertsona gidatzea bere ibilbidea erantzukizunez eginez.” 

 

Pertsona azpimarratzen dut, berdin zaidalako zein motatako pertsona den, eta gidatzea kursibaz

idatzi dut bidelagun izatea nahiago dudalako.


Mari Jose Urruzola Zabalaren hezkidetza definizioa: 

”neskak zein mutilak genero maskulino eta femeninotik aske heztean datza,

bere indibidualtasunaren garapena sustatuz 

eta gizarte sexista batek eskatzen dizkien errolak kontutan hartu gabe​“

 

Ondoko egokitzapena egingo nioke:

 

Pertsonak generotik aske heztean datza,

bere indibidualtasunaren garapena sustatuz

eta gizarte patrialkala eskatzen dizkien errolak kontutan hartu gabe.


Ez naiz kokatzen, ulertzen dut kultura aldaketa behar dugula, nola? 

 


Desegin-eraiki-desegin espiral horretan nire  leloan aipatzen dena saituko naiz egiten

oraingo honetan aukera bat izan daitekeelako.


Gehiago sakontzeko ondoko bideoa proposatzen dizuet: Pentsatzearen edertasuna



   


2021/10/15

Hezkidetza ikertzen. Lehenengo hausnarketa

 

Ikastaroa hasi nintzenean oso gutxi nekiela hezkidetzari buruz aitortu behar dut. Oraindik asko geratzen zait gaian sakontzeko. Horregatik inkesta egin nuenean ez ez ninduen harritu jende askok ez jakiteak hezkidetzari buruz: Institutuetan genero-berdintasuna bultzatzen saiatzen da, eta horretarako hezkuntza-planak egon arren, oraindik irakasleen formakuntzan sakontzea falta da.

Hezkidetzari buruz lagunei egindako galderaren aurrean, bi erantzun mota egon dira:
Hezkuntzan lan egiten duten pertsonek ezagutzen zuten zer zen, baina azaletik gehienek . Eta hezkuntzan lan egiten ez dutenek ez zekiten zer zen, pertsona horietako bik erantzun didate hezkidetza gurasoek beren seme-alabei etxean heztea dela.

Lelo digitala:


Blogeko gustatu zaidan sarrera bat hauxe da: https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/10/betaurrekoa-moreak-jantzi-eta-goazen.html

Nire gustokoa izan da ados nagoelako hezkidetzan sakontzeko eman dituen arrazioekin eta asko gustatu zaidakako koadroari buruzko egindako oharra.


Hona hemen hezkidetza lantzeko arrazoi batzuk ( baina ez guztiak):





Betaurreko moreak janzte bidean

“Zer da hezkidetza?” galdera egin dien guztiei ezaguna egin zaie HEZKIDETZA hitza. Hauek dira, besteak beste, jasotako erantzunak. -Berdintasunean hezteko egitasmoa -Bizitzen ikasteko ildo nagusiak ikastea. -Kidetzan heztea; genero berdintasunean heztea. -Parametro batzuen barruan heztea, ezberdintasunik gabe. -Berdintasunean heztea -Emakumeen presentzia ikustaraztea Esan dezakegu,gehienek HEZKIDETZAk dituen ildo eta zereginei erreferentzia egin dietela. Bada, esan dezakegu, gero eta konzteptu entzutetsuagoa dela, eta jende askok horren inguruko jakintza eta oinarrizko nozioak ezagutzen dituela. Arestian, beste hasunarketa batean esan bezala, uste dut, berdintasun erreala helburu, bide luzea egin dutela askok eta askok; eta haiei esker, gaur egun, hemen gaude. Baina, ezin da ukatu, oraindik ere, bidea geratzen zaigula jendarte parekidea lortzeko. Eta prozesu horretan, hezkidetzak berebiziko garrantzia dauka. Izan ere, egungo eta etorkizuneko herritarrak berdintasunean hezteko tresna da hezkidetza; hezkidetza herritar kritikoak hezteko erraminta da. Errealitateak deseraiki eta beste batzuk eraikitzeko tresna, berdinzaleak eta inklusiboak izango diren errealitateak alegia. Horretarako, ezinbestekoa izango da, lehenik eta behin, irakasleok betaurreko moreak janztea, eta lantzen duguna lantzen dugula, esku-hartze hezkidetzaileak egiteko joera eta ohitura eskuratzea. Etengabe, zeharka zein espezifikoki hezkidetzaz irakasgaiak zipriztindu ditzagun. Hori lortze bidean, beharrezkoa dugu formakuntza, kontzeptuak ezagutzea, horien inguruan hausnartzea eta hezkuntzan praktika feminista gauzatzeko beharrezko erramintak eskuratzea. Zalantza izpirik ez daukat,betaurreko moreak janzte bidean egiten ari garen honako ikastaro hau oso lagungarri izango zaigula. Elkarrengandik ikasteko aukera paregabea daukagu, baliatu dezagun! Hauxe da beste ideia batzuen artean, neuk sortu dudan leloa hezkidetza definitzeko:
Bestalde, iazko edizioko honako artikulu hau gomendatzen dizuet irakurtzeko, on egin! https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/10/betaurrekoa-moreak-jantzi-eta-goazen.html

2021/10/14

“ZERTAN ZABILTZA? HEZKIDETZATEN…”

3. JARDUERA: HAUSNARKETA: ZERTAN ZABILTZA? HEZKIDETZATEN

Honako honetan orain arteko egindakoaren hausnarketa bat dator. Baina noraezean ibili beharrean gure ikastaroko irakasleok proposatutako gidoia jarraitzen dot. 

Hezkuntza denon artean hobetu beharra dagoela jakina bada ere, asmo Eder hori arlo konkretuetan zehaztu behar da. Zentzu horretan, nahitaezkoa da hezkidetza ereduko eskola batetara heltzea. Helburu hau lortzeko bidean baldin bagaude ere, kontutan izan behar da oraindik sexuak banatzen dituen eskolak existitzen direla gure herrialdean. Hortaz, oraindik badago zeregina.

Orokorrean esan al dogu, nire ustez, jarrerak eta asmoak onak direla, erresistentziak, eta mesfidantzak kontutan izanda ere. Zentzu honetan garbi dago gizonezkoen jarrera ez dela neurri berdinean ematen emakumeek dutenarekin konparatuta. Hor bai dagoela erronka bat, zeren arazoa denona da, ez emakumeena bakarrik. Ikastaro honetan zenbat emakumezko eta zenbat gizonezko apuntatu diren ikusi baino besterik ez dago (34 partaidetik bi dira bakarrik gizonezkoak). Zein ote den egoera honen arrazoia niri behintzat eskapatu egiten zait. Azken finean matxismoa jasaten duen emakume bakoitzaren ez al daude ere hainbat senide eta lagun gizonezkoak direnak? Guzti horietatik inork ere ez du sentitzen arazo hau propioa bezala?

Bueno, nola umorea ere ez dogun galdu behar pentsatu al dogu gizonezko askok nahi izan zutela apuntatu ikastaro honetan baina badakizue, bi gauza batera egitea



A) INKESTA: Nire inguruko lankideek badakite zer den Hezkidetza. Eta erantzun hau logikoa da urtetan zehar guztiok izan baitugu gutxieneko formakuntza bat arlo honetan. Baina hezkidetzaren jarduera-ildoen ezagutza pertsona bakoitzaren inplikazioaren arabera aldatzen doa, hori ere egia da. Eta poztekoa ez bada, ere onartu beharra dago orokorrean gizonezkoen erantzuna apalagoa dela emakumeena baino. 


B) LELO DIGITALA:





C) IAZKO BLOG-EKO SARRERA BAT:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/10/lore-guztiak-berdinak-ote-dira.html


Hau aukeratu dot zeren eta ideia eta intentzionalitatea baldin bada ere, sartu duen Mafaldaren biƱeta ez da guztiz zuzena nire ustez edo behintzat azalpen baten beharra dauka. BiƱeta sartzen dot hemen berriz:



Inportanteena ez da ulermena eta errespetua pertsonengan, baizik eta legeengan. Zergatik? Zeren eta legeak urratzen dituen norbaitekin bilatzen bagara (adibidez homofobo bat homosexual bat iraintzen), pertsona hau ulertu eta errespetatu behar dogu ala salatu?

Eta hau azaldu beharra dago zeren eta sarritan legeak urratzen dituen pertsonak horrelako esalditan oinarritzen dira hain zuzen ere, hau da, bere iritzia ulertu eta errespetatu behar dela aldarrikatuz. Bigarren esaldiari dagokionez: ba bai, uste dot gizartearentzako hobe dela legeak errespetatzen dituen pertsonaren jarrera eta ez kontrakoa.

Azkenik, arazoa baldin bada legeak berak ez dituela pertsona kolektibo bat errespetatzen edo defendatzen, orduan legea bera sortu edo aldatu beharko da. Eta uste dot azken urteotan legedi kontuan behintzat nahiko aurrerakada egin dela gure herrialdean.



C) NIRE INGURU HURBILEAN HEZKIDETZA LANTZEKO 5 ARRAZOI:

-Pertsona askoren erresistentzia gai honekiko.

-Gizon askoren kontzientzia falta matxismoarekiko.

-Aurreko belaunaldietatik datozen inertziak.

Sinestezina bada ere, sarritan legeak eta administrazioak eskaintzen dituen proiektuak aurretik doaz jendearen jarrerekin konparatuta.

-Hezkuntza hobetzeko ekina denona izan behar da.