Nere inguruan, ezaguna al da “Hezkidetza”? Zein adibide
jarri dituzte gai honi buruz galdetuak
izan direnean?
“Bai, hori da, “Chimamanda”ren
liburuak esaten duena, “Guztiak izango beharko genuke feministak”; nik hori
irakurri nuenean adibide pila bat ikusi nituen eta egia esan, teoria baino
askoz hobeto ulertu nuen, aizu, berdintasunaren kontua”
“Egia da, nik eztakit oso ondo hezkidetza
zer den esaten baino nere iloba oso ondo ulertzen dut bere ikastetxean gustatzen ez zaizkion
jokaerak azaltzen dizkidanean; nere ustez neskek mutilek baino kontzientzia gehiago
dute desberdin tratatuak direla”
“Ba, hori izango da, “kide”
izatea, eskubide berdinak izatea. Ba lehengoan, Institutuko pasiloan, ikasle
mutil batek esan zion irakasle bati, “Zera…nik berdintasun kontuekin ez naiz
asko aklaratzen… Azalduko didazu nola
den asuntoa? Irakasleak esan zion: “Ezagutzen duzu zein gauza egin ditzakezun
zuk berdintasunaren alde? Ba galdera ona iruditu zitzaidan.”
“Bueno, badakit genero-berdintasunarekin
lotura duela. Baino hori hezkuntza munduan esango duzue. Koadrilan sexismoari buruz
hitz egiten dugu, feminismoari buruz, eskubide berdintasunari buruz”
“Nik bakarrik dakit denda handi
horietan, diferentzia itzela dagoela neskentzako gauzen eta mutilen gauzen
artean: arropa eta oinetakoak direla, jostailuak direla, jolas digitalak direla… Usted dut hezkidetza
horri buruzko hausnarketa dela. Ia hori naturala de edo nondik datorren
jakitea. Behintzat haurrak konturatu daitezen. Baina, familien kontuekin hasten
dela esango nuke. Orduan hezkidetza eskolan bakarrik?”
Jarritako adibideetatik
ondorioztatu daiteke, hezkidetza eskolarekin lotzen dela, genero-berdintasunarekin
lotuta dagoela. Onartzen da desberdintasunez tratazen direla neskak eta hori
leku askotatik “baimendua” dagoela: kontsumotik, eskola harremanetatik, familia
gunetik. Genero bedintasunak neskak eta mutilak, emakumeak eta gizonak edo…interpelatzen
gaitu. Ez da “nesken” kontua bakarrik. Eta zera ikusten da, adibide eta
praktikak errezago azaltzen direla definizioak baino.
Agian teoría falta zaigu?
Elaborazioa? Argudioak? Baietz esango nuke.
Hezkuntza, leku guztietan eta
espazio sozial orotan garatzen den fenomeno hori, hezkidetzailea, berdintzailea,
izango da…edota ez da hezkuntza izango.
Beraz, Hezkuntza, hezkidetzailea…edo? #Matti-k egindako ekarpenak
ederki borobiltzen du gizartearen ideia:
BERDINTASUNEAN
HEZITZEN DUGUNEAN GIZARTE OSOAK IRABAZTEN DU
Zeren, zergatik landu hezkidetza
gaur egun? Ez al dugu ba asko aurreratu gure gizartean? Ez al damakigu urte asko iadanik
hezkidetza lantzen? Zergatik orain eta
hemen?
Ba, alde batetik, gizarte
modernoetan, bizitzarako oinarrizko trebetasuna delako. Haur eta gazte
guztientzat. Bestalde, ikaslek beraiek ere eskatzen ari direlako, kontzientzia
garatzen ari delako. Chimamandak dion bezala, genero rolak, garapenerako
oztopoak direlako. Gure gizartean berdintasun formala existitzen dela behin eta
berriro azaltzen delako eta emakumeen etorkizuna baldintzatzen ari direlako. Biologia
izaten ari delako, berriro ere, eta atzera pauso bezala, eraikuntza sozialaren legitimazio iturri. Eta,
hezkuntza delako, oraindik, gizarte justu eta utopiko bat eraikitzeko gune ahalduntzailea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina