Zer dakigu hezkidetzari buruz? Zer de
hezkidetza?
Galderaren aurrean nire ingurukoek erantzun
dituztenak jaso ditut jarraian:
Hezikidetza...
kideen artean errespetuz aritzea...elkarrekin errespetuz bizitzea.
Hezkidetza kideen arteko hezkuntza gisa
ikusten det. Guztiak pareko garela eta horrela heztea. Gizon eta emakume baino
norbanako gisa heztea. Generoak albo batera utzi eta pertsona gisa heztea.
Denak gara pareko, bakoitzak ditugu gure bereizgarriak eta horrek aberasten du
gure gizartea
Hezki
?zer? ez dakit.
Neskak
eta mutilak aukera berdinak izatea. Neska izategatik mugak ez izatea.
Hezkidetza??
Ez dakit.
Hezkidetza?
Ez dut inoiz entzun. Coeducación? Aaa, hori bai, lehengon telebistan..baina..
Genero
ikuspegia kontuan izan gabe hezitzea, aukera berdintasunean, aniztasunean
hezitzea.
Hezkidetza alorrean mugitzen direnek ezaguna dute kontzeptua
baina beste alor batzuetan dabiltzanentzat kontzeptu ezezaguna da. Beraz, zabaldu
beharreko gaia da, ahoz ahoz, kafez kafe, sarez-sare...
Hezkidetza planak egitea beharrezkoa da baina beti horiek
aurrera eramango dituen eragile desberdinak plana aurrera eramateko prest badaude!
Eta horretarako beharrezkoa dugu hezkidetzan esku hartzen hastea, egunerokoan,
familian, kalean, auzoan, lagun artean, ikastolan, festetan, sare sozialetan..
ZERGATIK?
- Hezkidetzak aniztasunean heziz aberastuko gaituelako. Autonomia eta garapen pertsonal eta integrala.
- Hezkidetzak tratu onetan heziko gaituelako, bizikidetza osasuntsuaren alde egingo duelako. Gatazken kudeaketa baketsua.
- Hezkidetzak indarkeria guztien prebentzioan eta probentzioan heziko gaituelako.
- Hezkidetzak umorea lagun gozamenean heziko gaituelako. Heziketa afektibo-sexuala.
- Hezkidetzak kritikotasunean hezi eta jakiturian ahaldunduko gaituelako
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina