2019/10/20

HEZKIDETZA, JALGI HADI PLAZARA!

INKESTA ETA HAUSNARKETA
1. eta 2.jarduerak whatsapez egindako inkesta baten oinarritu ditut: Zer da Hezkidetza zure ustez? Jarduera honetarako beste bat ere galdutu diet: Zein diren Hezkidetzaren jarduera-ildoak ba al dakizue? Horra hor emaitzak:
9tik 7k jakin dute erantzuten zer den Hezkidetza. Erantzuteko gai ez direnak izan ez dute hezkuntzan lan egiten, baina euretako bat bi alaba gaztetxoren aita da. Bestalde, Jarduera-ildoei buruz galdetzean, 9tik 5 izan dira gai zuzen erantzuteko eta hortik 4 irakasleak dira eta beste bat udaletxe bateko berdintasun teknikaria. Beraz, ondorio nagusia: Hezkuntzatik kanpo gizarteratu beharra dugu Hezkidetza, plazaratu beharra dugu eta kalean ere normalizatu, ez da gure lana bakarrik, jendarte osoarena da.

Tipo guztietako hesiak eten behar ditugu: Pertsonalak, jendartekoak, hezkuntzakoak...Eta hezkidetzatik, guztia berreaiki. 

    LELOA





GUSTUKO IZAN DUDAN BESTE SARRERA BAT
Hainbat irakurri ostean, #IriondoPatxik jarri zuen Rosa Luxenburgoren esaldia iruditu zait biribilena, alegia, gizartean berdintasuna lortzea, pertsona bezala desberdinak izatea eta erabat aske izatea baitira helburu nagusiak.




    NIRE INGURUAN HEZKIDETZA LANTZEKO BOST ARRAZOI
-Inguruan ditudan ume guztiek benetako aukera berdinak izan ditzaten.
-Generoaren eraikuntzak eta estereotipoek sufrimendu gehiagorik ez dezaten sortu.
-Sexismoak sortzen duen indarkeria matxista desagertu dadin.
-Emakumearen ahalduntzea lortu ahal izateko.
-Gai honetan familia eta gizartearen inplikazioa ezinbestekoa delako. 

Amaitzeko, klikatu eta entzun:
 
         
         🎵 Indar guztiak kalera
               eskolatik jendartera
               Hezkidetza izan dezagun
               oinarri denok batera 🎵

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina