2019/10/21

HEZKIDETZAREN-GAKOAK: KONPETENTZIAK ETA BALIOAK


HEZKIDETZAREN-GAKOAK: KONPETENTZIAK ETA BALIOAK

Behar bada ondo legoke hastea esanez zer ez den hezkidetza. Hezkidetza ez da soilik mutilak eta neskak hezkuntza sisteman elkarrekin egotea, mutilentzat eta neskentzat curriculum bera izatea, … Hezkuntza arloan honelako gauza asko lortuko ditugun arren, jakin badakigu eskola mistoan gaudela baina nahiko urrun, oraindik, eskola hezkidetzailailetik . Mari Jose Urrozolak dioenarekin bat nator, hau da “neskak zein mutilak genero maskulino eta femeninotik aske heztean datza hezkidetza, bere indibidualtasunaren garapena sustatuz eta gizarte sexista batek eskatzen dizkien errolak kontuan hartu gabe”.  Esaldi potentea dugu hau, baina gure izaeraren barruan zer esan nahi du horrek? Nola desberdindu ni neuk uste dudana berezkoa dena eta estereotipoak sortzen joan diren identitatea? Ez da makala izan behar horretarako behar den pentsamendu kritikoaren maila.

Bestalde, Pikara Magazineko glosarioan hezkidetza ezagutza feminista gisa kokatzen da, genero eraikuntza zalantzan jarriz. Ikuspegi honek hezkuntzan jartzen du iraultzaren ardatza; horrela izan behar duela ez dago dudarik, baina gaur egun eskolak ez al daude saturatuta? Horixe da irakasle askoren ahotik entzuten dudana. Irakasle asko eta asko konpetentzietan euren arloa nola irakatsi behar duten ez dakiten unean ez al da gehiegi aurrean jartzen zaien erronka?; hau da, indarra jartzea maskulinoaren eta femeninoaren dikotomia hierkizatuak dakartzan ikuspegi partziala gainditzeko eta pertsonaren heziketa integrala sustatzeko?

EAEko hezkuntza-sistemarako II. Hezkidetza-Planak hezkidetza-zutabeak mahai gainean jarri ditu. 
Duda barik jarritako guztiak nahitaezkoak. Bat aipatzekotan, hauxe izango litzateke:  pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean. Egungo gizartean, informazio gizarte honetan ezagupenak eta informazio hutsak berezitu behar dugun honetan, pentsamendu kritikoa ezinbestekoa da erabakiak hartzerakoan. Erabakiak bizitzaren aurrean, planetaren suntsipenaren aurrean,   sexismoaren aurrean. Ikaslearen nortasunaren garapenean, identitatearen garapenean,  irakasleok ikasleei lagundu behar diegu bereizten zeintzuk diren bere beharrak eta zeintzuk kanpotik inposatutakoak, eta horretarako pentsamendu kritikoa eta genero-kontzientzia izatea ezinbestekoak dira.  






Gure curriculumak (Heziberri 2020) zeharkako konpetentzien artean Norberaren autonomiarako konpetentzia gisa izendatzen du, Norbera izaten ikasteko konpetentzia alegia. Irakurgaian ondo bideratzen gaituzte geure buruari galdetzeko irakasle jardueretan: zein eragin du generoak pentsamenduetan, ikasteko estiloetan, emozio adierazpenetan … Bestalde, zein da generoak balioetan zein konpetentzietan duen papera?

Gaur egunean curriculum ezkutuaren presentzia ez du inork zalantzan jartzen; irakasleak ez du bakarrik ahotsaz erakusten, are gehiago, ahotsa da sarritan garrantzi txikiena duena. Jakin badakigu curriculum ezkutua ez dela inoiz neutroa, ezta objetiboa ere, gizartearen kultura eta ideologia nagusiaren ugaltzailea baita. Nola egin egoera honi aurre, sarritan horren jabe ez bagara?




Amaitzeko proposatzen diren bost estrategia direla eta, interesgarriak direla uste dut. Guztiak beste arlo batzuetan ere entzunak ditu, seguraski oso potenteak direlako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina