2022/01/22

IKUSEZINA IKUSARAZ DEZAGUN

 


Iazko sarrera hau gustatu zait https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/02/hezkidetza-eta-curriculuma.html
Ikastaro kideak gogorarazten digu, bere ikasleekin egin zuen jarduera baten adibide batekin, nola, ikasgelan, oraindik ez dagoen normalizatuta hezkidetza lantzea curriculumaren parte gisa. Are gehiago, ikasleek uste dute hezkidetzaren gaia irakasgaiaren programazioan sartuta ez badago, ez dela beharrezkoa, ezta derrigorrezkoa ere, gai hori lantzea.

Partekatutako bideoa, non neskek mutilen lan bera egiteagatik sari txikiago jasotzen duten eta haien erreakzioa zein den, ere oso interesgarria iruditu zait. Hor ikusten dugu txikitan ez dugula ulertzen ezberdintasun horretarako arrazoiren bat dagoenik, eta ez dugu onartzen. Orduan, helduak garenean, zergatik onartzen dugu desberdintasun hori existitzea?

Zein da zailtasunik handiena curriculum eta baliabide didaktiko hezitzailea txertatzko?Eremu hezitzaileetan/jendartean baliabideetan hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia “erabilgarri” bat aipatu

Iazko ikastaro kideak komentatu zuen bezala, curriculuma eta baliabide hezkidetzaileak txertatzeko zailtasunetako bat guztion inplikazio eskasa da, hau da, irakasleena,, familiena, ikasleena eta abar.

Horrekin lotuta, Lekeitioko eskolan duela urte batzuetatik hona burutzen duten hezkidetza-proiektua  jarraitu beharreko oso adibide hona iruditzen zait Hezkidetza-Coeducación.Lekeitioko Eskola Publikoan. Guztiak inplikatuta dauden hezkidetza-proiektu bat da ( familiak, irakasleak, ikasleak, begiraleak…)eta  gainera, jarduera kooperatiboak, espazioaren erabilera justua,elkarbizitzarako foroa… lantzen dituzte.







2022/01/21

Elkarrekin curriculum hezkidetzailea eraikiz

 


Aste honetan dagokigun gaia curriculuma eta baliabide didaktikoak dira. Amelia Barquinen hitz hauek gure dokumentaziotik berreskuratu nahi nituzke, bizi dugun egoera islatzen dutela uste baitut. “legez, hitzez eta teorian berdintasunean bizi gara. Baina mezuak, errealitatea eta egunerokotasuna bestelakoa da: sexu-genero sistema baten arabera bizi gara. Gurea sedukzio patriarkatua da, eta agindu horren araberako mezuak jasotzen ditugu etengabe, gure nortasunean eragiteraino”. Hemen uzten dizut Amalia Barquinen bideo interesgarri bat.



Legeak ditugu, era guztietako baliabideak , bai diagnostikorako, bai esku hartzeko, planak ditugu... borondatea besterik ez dugu behar. Berdintasun-plan bat ikastetxeentzat nahitaezkotzat ez hartzea, edo Hezkuntza eredu pedagokikoaren marko bezalako dokumentuetan hezkidetza hitza behin bakarrik aipatzea, borondate politikorik eza argi eta garbi islatzen du. Kontzientziazio falta, nire ustez, hezkidetzan esku hartzeko zailtasunik handiena da, eta gai horretan borondatezkotasunak ez luke aukera bat izan behar. Baina, tira, "xehetasun txiki horiek" ez gaitzatela geldiarazi berdintasunaren aldeko borrokan eta guztion eskubidea errespetatzen eta babesten duen indarreko legea betearazteko dugun betebeharrean.


Jarrera eta borondatea badira aldaketarako motorrak, hor eragin behar dugu. Sentsibilizazio-fasea askotan ez da behar bezala lantzen, jarduera pare batera mugatzen da, baina agian gehiago zaindu beharko genuke fase hori. Uste dut ezinbestekoa dela berdintasunaren arloan dagoen legedia ezagutzea, borondatezkotasuna ez dela aukera bat kontzientziatzeko. Horregatik, nire ustez, sentsibilizazio-fase baten diseinua, eztabaidarako denbora eta espazioekin, ezer ziurtzat eman gabe, estrategia eraginkorra da hezkidetza-begirada hori lortzeko bai jendearten bai hezkuntzan.


Hezkuntzari dagokionez, hezkidetzagunean ikasgelarako aurkitzen ditugun baliabideek hausnarketa horietan lagun diezagukete. Ikasleekin erabiltzeko materiala da, baina, aldi berean, oso baliagarria irakasleen autoprestakuntzarako.


Aurreko edizioetako Lolaren post hau aukeratu dut: Eskolan, genero ikuspegia nonnahi! Sarrera hau aukeratu dut oso ondo azaltzen duelako zer zailtasun ditugun baliabideak eta hezkidetza-curriculuma lantzeko. Bestalde, zailtasun horiek gainditzeko proposamen oso interesgarriak eskaintzen ditu.


Amaitzeko, beste Lola batekin utziko zaituztet. Lagun dezagun denok Lolaren ametsak egia bihur daitezen…





BIDEA BALIATU HEZKUNTZA HEZKIDETZAILEA LORTZEKO




Orain arte hezkidetzaren kontzeptuari buruz aritu gara hitz egiten, elkar-trukean... Oraingoan baina hezkidetza praktikara eramateko BALIABIDEei buruz ari gara, lagungarria oso. Izan ere, uste dut 
teoria ezinbestekoa den bezala, ezinbestekoa dela ere hezkidetza praktikara eramateko baliabideak
behar ditugula, eta bloke honek horretarako aukera emango digu. 

Esango nuke INERTZIA dela zailtasun handiena egunerokoan curriculum eta baliabide didaktiko hezkidetzailea txertatzeko. Izan ere, egunerokotasunak sarri ez digu aukerarik ematen erabiltzen ditugun baliabideen gainean hausnartzeko eta horiek berpentsatzeko genero ikuspegi batetik. 

Horrez gain, ohikoak dira erresistentziak topatzea baliabideak berrikusteko, eraldatzeko eta ikuspegi hezkidetzaileak txertatzeko. Hala ere, uste dut ezinbestekoa dela erresistentzia horiek formakuntzarekin neutralizatzea. 

Formakuntza eta curriculumak dioena arrazoi nagusiak izan behar ditugu gure baliabideak berrikusteko, baliabideak berpentsatzeko, eta genero irakurketak sustatzeko. Estrategia ugari egon daiteke, baina niretzako beharrezkoa dena zera da: Egindakoa, egiten ari garena, zalantzan jartzera bultzatzea. 

Bestalde, uste dut gaur egun, gero eta baliabide gehiago dagoela hezkidetza ikuspegia daukatenak, oso baliagarriak direnak. 

Bideoan azaltzen diren estereotipoak desagertzen direnean, orduan hezkuntza hezkidetzailea egiten ibiliko gara.




Azkenik, aurreko ediziotik hauxe da aukeratu dudan sarrera: https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/02/hezkidesarean.html





2022/01/20

ITUR-BURUak

 



Gaian zehar zure ustetan agertu den kontzeptu nagusia lelo gisa irudikatu.




  Zein da zailtasunik handiena curriculum eta baliabide didaktiko hezkidetzailea txertatzeko?

 

Lehendabizi erresistentziak eta aurretiko inertziak. Are gehiago esango nuke, arazoaren ezezagutza baino kontzientzia  eza. Hori izango zen hasierako zailtasuna eta seguruenetik zailena gailentzeko.

Bigarrenik, curriculumaren lehen konkrezio mailan errezena iruditzen zait gailentzea. Marko teorikoa erredaktatzerakoan hezkidetza arazoaz jabetuta daudenak kargutzen badira ez dot ikusten horrenbesteko arazorik. Egia bada ere datu harrigarri bat azaleratu dela aste honetako irakurgaian, “Heziberri 2020-Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa” dokumentuan behin bakarrik aipatzen dala hezkidetza hitza.


Baina Oinarrizko Hezkuntza arautzen duen 236/2015 Dekretu-ra bagoaz zuzenean, lege dokumentu honetan bai sakontzen dela gehiago hezkidetzaren alorrean. Ikus dezagun zer diñoen hurrengoko artikulu honetan:

17. artikulua.– Hezkidetza-helburuak arloetan eta ikasgaietan txertatzea.

1.– Hezkuntza-eskumenak dituen sailak hezkidetza-proiektuak egitea eta hezkuntza-proiektu eta curriculumetan hezkidetzako helburu hauek sar daitezen sustatuko du:

a) Emakumeei eta gizonei esleitutako portaera-eredu soziokulturaletan oinarrituta eraiki diren sexuaren araberako aurreiritziak, estereotipoak eta rolak ezabatzea, sexu bateko zein besteko ikasleei beren buruak erabat garatzeko aukerak eskaintze aldera.

b) Emakumeen jakintza eta gizadiaren garapenari egin dioten ekarpen soziala eta historikoa txertatzea, irakatsitako edukiak berrikusiz eta zuzenduz, hala dagokionean.

c) Beharrezko jakintzak gehitzea, etxeko lanak eta pertsonen zaintza dela eta, neskek nahiz mutilek gaur egun dauzkaten eta etorkizunean izan ditzaketen beharrizanen eta erantzukizunen ardura har dezaten.

d) Ikasleak trebatzea, aukera akademikoak egiten dituztenean ez ditzaten aintzat hartu gene­roan oinarritutako baldintzapenak.

e) Emakumeenganako indarkeriaren prebentzioa; horretarako, gatazkak konpontzeko indarke­riarik gabeko metodoak ikasiko dira, bai eta aniztasunean eta emakumeen eta gizonen eskubide- eta aukera-berdintasunean oinarritutako bizikidetza-ereduak ere.

[https://www.legegunea.euskadi.eus/eli/es-pv/d/2015/12/22/236/dof/eus/html/webleg00-contfich/eu/]

 

Bestalde, Curriculumaren bigarren eta hirugarren konkrezio mailetan agian zailtasun gehiago sor daitezke goian aipatutako erresistentziak direla eta. Batez ere mintegietan burutu behar diren urteko programazioetan genero ikuspuntua txertatzerakoan.

 





Aurreko edizioetako post bat aukeratu.

https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/02/zuek-erabaki-zer-erakutsi.html

(“Zuek erabaki zer erakutsi”)

Blog-post hau aukeratu dot bere interes handiko edukiengatik, proposatzen dituen baliabide, esteka eta bideoengatik eta bere ere azalpenen koherentziagatik. Baina batez ere hasieran idazten duen hausnarketa-galdera honengatik:

“Asteak daramatzagu ikastaroan hezkidetzarekin bueltaka. Nik esango nuke nahiko argi dugula hori dela bidea. Eta esango nuke ere hezkuntza munduan dabilen inor ez dela ausartuko kontrakorik esaten”.

Gustuko izango nuke ados egotea aurreko baieztapenarekin baina esperientziak esaten dozta horrelakoren hiruzpalau oraindik badaudela hezkuntza alorrean. Erresistentzietaz hitzegiten dogunean, agian ez dira kasu kopurutsuenak baina bai zailenak saihesteko: arazoa bera ukatzen dutenekin topo egitea alegia.

 

Bukatzeko, hurrengoko bideoa esegiten dot hemen. Mezua ez bada berria ere (emakumeen ez-presentzia artearen historia curriculum-ean), bai gustatu zait bere aurkezpen estiloa: laburra, zuzena eta batez ere erakargarria.





 

 

 

 

 

baliaBIDEAK

 


Aste honetan landutako edukia laburbiltzeko, honako esaldia aukeratu dut:



Izan ere, hori da lehenengo pausua. Egoeraren diagnostikoa egitea. Zer egiten dugu gure eskolan? Geure buruari galdera hori egin ezik, inoiz ez dugu egiten dugunaren gaineko kontzientziarik hartuko, eta, ondorioz, ez dugu neurririk hartuko egiten duguna hobetzeko. Behin diagnostikoa eginda dugunean, hor dator benetako lana. Egiten dugunetik, zer moldatuko dugu? Eta, bestela, zer berri sortuko dugu? Hori da egin beharreko prozesua. Pausuz pausu baina beti aurrera.

Bestalde, curriculum eta baliabide didaktiko hezkidetzailea txertatzeko zailtasunen artean honakoak aipatuko nituzke:

-       -   Kontzientziazio falta (baliabide horien beharra ikustea)

-        -  koordinazio falta (batez ere bigarren hezkuntzan)

-         - Formazio falta (kontzientziazioan ere lagun lezake horrek)

-          -Pentsatzeko eta planifikatzeko denborarik ez izatea

Eremu hezitzaileetan/jendartean baliabideetan hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia “erabilgarri” bat aipatu beharko banu honakoa litzateke: FORMAZIOA. Horretarako irakurketa ere tresna ezinbestekoa dela iruditzen zait. Eta, bide horretan, honako irakurgaiak aipatuko nituzke, besteak beste:





 

Aurreko ikasturteko blog sarreretatik honakoa aukeratu dut:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/02/curriculum-ezkutua-azalarazi-zaitez.html

Izenburuak dioen moduan, oso interesgarria iruditzen zait curriculum ezkutuari buruz egiten duen hausnarketa, umore puntu batekin. Gainera, curriculum ezkutua ekidin ote daitekeen edo ez egiten duen hausnarketa ere oso aberasgarria iruditzen zait. Gai horren inguruan Ondarruko herrian egindako egitasmoaren bideoa ere oso interesgarria iruditu zait.

 

2022/01/17

Parte hartzeari bidea eman

 


Ezinbestekoa da parte hartzea guztioi lekua eginez, besteen parte hartzea balioan jarriz. Izan ere, gure solaskideen aitortzarik ez badaukagu, begirunerik ez badaukagu, ez gara gustura sentituko parte hartzeko, gure iritzia askatasunez emateko, gure usteak plazaratzeko. 

Konfiantzazko espazioak sortzea pentsatzen dugun baina zailagoa da askotan. Gizartean dauden botere-harremanak, rolak, desorekak... talde txikiagoetara estrapolatzen dira sarri. Horrek zailtzen du ahuldade egoeran egon daitezkeen kolektiboen parte hartzea. Bada, aurreiritziak, estereotipazioa, eraikuntza sozialak... zailtzen dute maiz emakumeen parte hartzea. 

Baina baita beste kolektibo batzuena ere, adibidez, haurren parte hartzea.

Garrantzitsua da partaidetza bermatzeko bestelako prozesuak abiatzea; konfiantzan oinarrituta, rolen banaketa estereotipatua sustatzen ez dutenak, kideen aniztasuna balioan jartzen dutenak, eta euren beharrak kontuan hartzen dutenak. Begirunea gako nagusia da. 

Zalantzarik gabe, horrelako partaidetza prozesuak abiatzeko ezinbestekoa izango da egitura horizontalagoak sortzea. 

Bide horretan interesgarria iruditu zait emakumeen partaidetza sustatze bidean ahalduntzerako espazioak sortzea, Emakumeen Etxeak, esaterako, Euskal Herrian gero eta gehiago loratzen ari diren guneak dira horretan zeregin handia daukatenak.

Gune aproposak dira emakumeen problematikak lantzeko, konfiantzazko espazioak sortzeko, ahalduntzeko, aitortzeko... Ondoren lanketa indibidual eta kolektiboaren bidez gizartean eragiteko. 

Marienea, Basauriko Emakumeen Etxea aitzindaria da Euskal Herrian. 




DENOK PROTAGONISTA

 

Partaidetza parekideaz ari garen honetan, hona hemen partaidetza parekideaz ikusitakoaren inguruan sortu dudan akrostikoa:

 

Iazko sarrera hau hautatu dut: https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/01/denok-izan-behar-dugu-hitza.htmlIzan ere, interesgarria bezain ausarta iruditu zait azpimarratu duena:  partaidetzaren baldintzak  parte hartzen jakitea, parte hartu nahi izatea eta parte hartu ahal izatea dira; baldintza horiei, ordea, Zerbaiten partaide sentitzen bazara, parte hartzen duzu eta, parte hartzen baduzu, partaide sentitzen zara, gehitu die. Sorgin-gurpila dirudien arren, funtsa partaide sentitzean omen. 

Nire aburuz, parte hartzeko zergatiei zorrotz erreparatu behar zaie, bere baitan baitituzte motibazioa, gogoa, ilusioa, beharra. Hain zuzen ere, pertsona bakoitzaren interesekin, taldearekin partekatzen ditugunekin... zerikusi zuzena dute. Fokoa hor jartzea ezinbestekoa da, beraz.

Ildo horretatik, emakumeen partaidetza giza eskubideekin hertsiki dagoelako lotua,  festetan emakumeen parte-hartzeari garrantzitsu iritzita, Emakundek emakumeen parte-hartzea sustatzeko estrategiak barnebiltzen dituen txosten interesgarri hau kaleratu zuen iaz: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HERRIETAKO JAIETAN EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA SUSTATZEKO ESTRATEGIAK. Kontuan hartzeko urrats garrantzitsua, inondik inora.

 

ERALDAKETA PARTAIDETZAREN BIDEZ

     Partehartzea zer den eta zertarako izan daiteken jakiteko oso baliagarria izan da aste honetan landu dugun informazioa.



    Indibidualki edota kolektiboki hartutako konpromisoek pertsonen jarrerak eragiten dituzte, eta horrek gaur egun dauden genero estereotipoekin lotuta dauden hainbat aspektu  (komunikazio estiloak, espazioen antolaketa, interesak, rolen banaketa…) eraldatzeko lagundu dezake: harreman osasungarriak sortzeko, gatazkak lantzeko, ea.. 

    Partehartzearen ardatzak osatzen dituzten 3 dimentsioak ere garrantzitsuak dira prozesua ulertzeko:    



Aurreko edizioetako posten artean hauxe aukeratu dut:


PARTAIDETZA, GUZTION ESKUBIDEA 

Gustatu zazkit aukeratu dituen aspektuak eta horiek adierazteko bideoak: 

  •  Bizitzako esparru guztietan parte hartzeko eskubidearen inguruko bideoa: 

                     Parte hartzea


  • Emakumeen parte-hartzearen kasuan, Tolosako Emakumearen etxea definitzeko partehartze prozesuari buruzko bideoa: 

Emakumearen etxea definitzeko parte-hartze prozesu irekia

                  

  • Haurren eta nerabeen partaidetzaren inguruko bideoa, Pasaiako herriaren gobernantza berriaren sorrera,  haurrak eta nerabeak subjektu politiko aktiboak kontutan hartuz. 

                 Eskubidean_Pasaia, haurren eta nerabeen hiria


    Bestalde, aipatutako postean ere gomendatzen duen bezala, inguru hezitzailean proiektu parte-hartzaile bat diseinatzeko, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergorako zuzendutako “Partaidetza: gurekin bada, izango da” materiala ere aipatuko nuke, batez ere planteatzen diren moduluetan diseinatutako jarduerak,  tresnak eta baliabideak, sekuentzia ordenatu baten moduan adierazten baitira.


     Azkenik, nire inguruan partaidetzaren inguruan aipatuko dudan proiektu esanguratsuen artean, Bergara 2030, egin Herrixa,  Bergarako Udalak 2030era begira adostu duen plangintza jasangarria, herritarrekin eta herriarentzat; bertan herritarren sektorekako elkarrizketak izan dira eta,  nire ustez,  nahiko parekideak izaten saiatu dira egindako batzordeak (hezkuntza, gazteria, merkatariak, industria, emakumeak, euskara, kultura, kirola, 3. adina, lurraldea, auzoak…)

 

Hauxe da herritarrok pentsatzen duguna:




    Horrelako partehartze prozesuek aukera ematen dute indibidualki eta kolektiboki, hainbat erabaki eta konpromesu hartzeko eta herriko hainbat esparruetan eraldaketa abiarazteko.