Iazko sarrera hau gustatu zait https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/02/hezkidetza-eta-curriculuma.html
Ikastaro kideak gogorarazten digu, bere ikasleekin egin zuen jarduera baten
adibide batekin, nola, ikasgelan, oraindik ez dagoen normalizatuta hezkidetza
lantzea curriculumaren parte gisa. Are gehiago, ikasleek uste dute
hezkidetzaren gaia irakasgaiaren programazioan sartuta ez badago, ez dela
beharrezkoa, ezta derrigorrezkoa ere, gai hori lantzea.
Partekatutako bideoa, non neskek mutilen lan
bera egiteagatik sari txikiago jasotzen duten eta haien erreakzioa zein den,
ere oso interesgarria iruditu zait. Hor ikusten dugu txikitan ez dugula
ulertzen ezberdintasun horretarako arrazoiren bat dagoenik, eta ez dugu onartzen.
Orduan, helduak garenean, zergatik onartzen dugu desberdintasun hori
existitzea?
Zein da zailtasunik handiena curriculum eta baliabide didaktiko hezitzailea txertatzko?Eremu hezitzaileetan/jendartean baliabideetan hezkidetzan
oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia “erabilgarri” bat aipatu
Iazko ikastaro kideak komentatu zuen bezala, curriculuma
eta baliabide hezkidetzaileak txertatzeko zailtasunetako bat guztion inplikazio
eskasa da, hau da, irakasleena,, familiena, ikasleena eta abar.
Horrekin lotuta, Lekeitioko eskolan duela urte
batzuetatik hona burutzen duten hezkidetza-proiektua jarraitu beharreko oso adibide hona iruditzen
zait Hezkidetza-CoeducaciĆ³n.Lekeitioko Eskola Publikoan. Guztiak inplikatuta dauden hezkidetza-proiektu
bat da ( familiak, irakasleak, ikasleak, begiraleak…)etagainera, jarduera kooperatiboak, espazioaren
erabilera justua,elkarbizitzarako foroa… lantzen dituzte.
Aste honetan dagokigun gaia curriculuma eta baliabide didaktikoak dira. Amelia Barquinen hitz hauek gure dokumentaziotik berreskuratu nahi nituzke, bizi dugun egoera islatzen dutela uste baitut. “legez, hitzez eta teorian berdintasunean bizi gara. Baina mezuak, errealitatea eta egunerokotasuna bestelakoa da: sexu-genero sistema baten arabera bizi gara. Gurea sedukzio patriarkatua da, eta agindu horren araberako mezuak jasotzen ditugu etengabe, gure nortasunean eragiteraino”. Hemen uzten dizut Amalia Barquinen bideo interesgarri bat.
Legeak ditugu, era guztietako baliabideak , bai diagnostikorako, bai esku hartzeko, planak ditugu... borondatea besterik ez dugu behar. Berdintasun-plan bat ikastetxeentzat nahitaezkotzat ez hartzea, edoHezkuntza eredu pedagokikoaren marko bezalako dokumentuetan hezkidetza hitza behin bakarrik aipatzea, borondate politikorik eza argi eta garbiislatzen du. Kontzientziazio falta, nire ustez, hezkidetzan esku hartzeko zailtasunik handiena da, eta gai horretan borondatezkotasunak ez luke aukera bat izan behar. Baina, tira, "xehetasun txiki horiek" ez gaitzatela geldiarazi berdintasunaren aldeko borrokan eta guztion eskubidea errespetatzen eta babesten duen indarreko legea betearazteko dugun betebeharrean.
Jarrera eta borondatea badira aldaketarako motorrak, hor eragin behar dugu. Sentsibilizazio-fasea askotan ez da behar bezala lantzen, jarduera pare batera mugatzen da, baina agian gehiago zaindu beharko genuke fase hori. Uste dut ezinbestekoa dela berdintasunaren arloan dagoen legedia ezagutzea, borondatezkotasuna ez dela aukera bat kontzientziatzeko. Horregatik, nire ustez, sentsibilizazio-fase baten diseinua, eztabaidarako denbora eta espazioekin, ezer ziurtzat eman gabe, estrategia eraginkorra da hezkidetza-begirada hori lortzeko bai jendearten bai hezkuntzan.
Hezkuntzari dagokionez, hezkidetzagunean ikasgelarako aurkitzen ditugun baliabideek hausnarketa horietan lagun diezagukete. Ikasleekin erabiltzeko materiala da, baina, aldi berean, oso baliagarria irakasleen autoprestakuntzarako.
Aurreko edizioetako Lolaren post hau aukeratu dut: Eskolan, genero ikuspegia nonnahi!Sarrera hau aukeratu dut oso ondo azaltzen duelako zer zailtasun ditugun baliabideak eta hezkidetza-curriculuma lantzeko. Bestalde, zailtasun horiek gainditzeko proposamen oso interesgarriak eskaintzen ditu.
Amaitzeko, beste Lola batekin utziko zaituztet. Lagun dezagun denok Lolaren ametsak egia bihur daitezen…
Orain arte hezkidetzaren kontzeptuari buruz aritu gara hitz egiten, elkar-trukean... Oraingoan baina hezkidetza praktikara eramateko BALIABIDEei buruz ari gara, lagungarria oso. Izan ere, uste dut
teoria ezinbestekoa den bezala, ezinbestekoa dela ere hezkidetza praktikara eramateko baliabideak
behar ditugula, eta bloke honek horretarako aukera emango digu.
Esango nuke INERTZIA dela zailtasun handiena egunerokoan curriculum eta baliabide didaktiko hezkidetzailea txertatzeko. Izan ere, egunerokotasunak sarri ez digu aukerarik ematen erabiltzen ditugun baliabideen gainean hausnartzeko eta horiek berpentsatzeko genero ikuspegi batetik.
Horrez gain, ohikoak dira erresistentziak topatzea baliabideak berrikusteko, eraldatzeko eta ikuspegi hezkidetzaileak txertatzeko. Hala ere, uste dut ezinbestekoa dela erresistentzia horiek formakuntzarekin neutralizatzea.
Formakuntza eta curriculumak dioena arrazoi nagusiak izan behar ditugu gure baliabideak berrikusteko, baliabideak berpentsatzeko, eta genero irakurketak sustatzeko. Estrategia ugari egon daiteke, baina niretzako beharrezkoa dena zera da: Egindakoa, egiten ari garena, zalantzan jartzera bultzatzea.
Bestalde, uste dut gaur egun, gero eta baliabide gehiago dagoela hezkidetza ikuspegia daukatenak, oso baliagarriak direnak.
Bideoan azaltzen diren estereotipoak desagertzen direnean, orduan hezkuntza hezkidetzailea egiten ibiliko gara.
Gaian zehar zure
ustetan agertu den kontzeptu nagusia lelo gisa irudikatu.
Zein da zailtasunik
handiena curriculum eta baliabide didaktiko hezkidetzailea txertatzeko?
Lehendabizi erresistentziak eta aurretiko inertziak. Are
gehiago esango nuke, arazoaren ezezagutza baino kontzientziaeza. Hori izango zen hasierako zailtasuna eta
seguruenetik zailena gailentzeko.
Bigarrenik, curriculumaren lehen konkrezio mailan errezena
iruditzen zait gailentzea. Marko teorikoa erredaktatzerakoan hezkidetza arazoaz
jabetuta daudenak kargutzen badira ez dot ikusten horrenbesteko arazorik. Egia
bada ere datu harrigarri bat azaleratu dela aste honetako irakurgaian,
“Heziberri 2020-Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa” dokumentuan behin
bakarrik aipatzen dala hezkidetza hitza.
Baina
Oinarrizko Hezkuntza arautzen duen 236/2015
Dekretu-ra bagoaz zuzenean, lege dokumentu honetan bai sakontzen dela
gehiago hezkidetzaren alorrean. Ikus dezagun zer diƱoen hurrengoko artikulu
honetan:
17.
artikulua.– Hezkidetza-helburuak arloetan eta ikasgaietan txertatzea.
1.– Hezkuntza-eskumenak
dituen sailak hezkidetza-proiektuak egitea eta hezkuntza-proiektu eta
curriculumetan hezkidetzako helburu hauek sar daitezen sustatuko du:
a) Emakumeei eta gizonei
esleitutako portaera-eredu soziokulturaletan oinarrituta eraiki diren sexuaren
araberako aurreiritziak, estereotipoak eta rolak ezabatzea, sexu bateko
zein besteko ikasleei beren buruak erabat garatzeko aukerak eskaintze aldera.
b) Emakumeen
jakintza eta gizadiaren garapenari egin dioten ekarpen soziala eta historikoa txertatzea,
irakatsitako edukiak berrikusiz eta zuzenduz, hala dagokionean.
c) Beharrezko jakintzak
gehitzea, etxeko lanak eta pertsonen zaintza dela eta, neskek
nahiz mutilek gaur egun dauzkaten eta etorkizunean izan ditzaketen beharrizanen
eta erantzukizunen ardura har dezaten.
d) Ikasleak
trebatzea, aukera akademikoak egiten dituztenean ez ditzaten
aintzat hartu generoan oinarritutako baldintzapenak.
e) Emakumeenganako
indarkeriaren prebentzioa; horretarako, gatazkak konpontzeko indarkeriarik
gabeko metodoak ikasiko dira, bai eta aniztasunean eta emakumeen eta gizonen
eskubide- eta aukera-berdintasunean oinarritutako bizikidetza-ereduak ere.
Bestalde, Curriculumaren bigarren eta hirugarren konkrezio
mailetan agian zailtasun gehiago sor daitezke goian aipatutako erresistentziak
direla eta. Batez ere mintegietan burutu behar diren urteko programazioetan
genero ikuspuntua txertatzerakoan.
Blog-post hau aukeratu dot bere interes
handiko edukiengatik, proposatzen dituen baliabide, esteka eta bideoengatik eta
bere ere azalpenen koherentziagatik. Baina batez ere hasieran idazten duen
hausnarketa-galdera honengatik:
“Asteak
daramatzagu ikastaroan hezkidetzarekin bueltaka. Nik esango nuke nahiko argi
dugula hori dela bidea. Eta esango nuke
ere hezkuntza munduan dabilen inor ez dela ausartuko kontrakorik esaten”.
Gustuko izango nuke ados egotea aurreko
baieztapenarekin baina esperientziak esaten dozta horrelakoren hiruzpalau oraindik
badaudela hezkuntza alorrean. Erresistentzietaz hitzegiten dogunean, agian ez dira
kasu kopurutsuenak baina bai zailenak saihesteko: arazoa bera ukatzen dutenekin
topo egitea alegia.
Bukatzeko, hurrengoko bideoa esegiten dot
hemen. Mezua ez bada berria ere (emakumeen ez-presentzia artearen historia curriculum-ean),
bai gustatu zait bere aurkezpen estiloa: laburra, zuzena eta batez ere
erakargarria.
Aste honetan landutako edukia laburbiltzeko,
honako esaldia aukeratu dut:
Izan ere, hori da lehenengo pausua. Egoeraren
diagnostikoa egitea. Zer egiten dugu gure eskolan? Geure buruari galdera hori
egin ezik, inoiz ez dugu egiten dugunaren gaineko kontzientziarik hartuko, eta,
ondorioz, ez dugu neurririk hartuko egiten duguna hobetzeko. Behin diagnostikoa
eginda dugunean, hor dator benetako lana. Egiten dugunetik, zer moldatuko dugu?
Eta, bestela, zer berri sortuko dugu? Hori da egin beharreko prozesua. Pausuz
pausu baina beti aurrera.
Bestalde, curriculum eta baliabide didaktiko
hezkidetzailea txertatzeko zailtasunen artean honakoak aipatuko nituzke:
- - Kontzientziazio falta (baliabide
horien beharra ikustea)
- - koordinazio falta (batez ere
bigarren hezkuntzan)
- - Formazio falta (kontzientziazioan
ere lagun lezake horrek)
- -Pentsatzeko eta planifikatzeko denborarik
ez izatea
Eremu hezitzaileetan/jendartean baliabideetan
hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia “erabilgarri” bat
aipatu beharko banu honakoa litzateke: FORMAZIOA. Horretarako irakurketa ere
tresna ezinbestekoa dela iruditzen zait. Eta, bide horretan, honako irakurgaiak
aipatuko nituzke, besteak beste:
Aurreko ikasturteko blog sarreretatik honakoa
aukeratu dut:
Izenburuak dioen moduan, oso interesgarria
iruditzen zait curriculum ezkutuari buruz egiten duen hausnarketa, umore puntu
batekin. Gainera, curriculum ezkutua ekidin ote daitekeen edo ez egiten duen
hausnarketa ere oso aberasgarria iruditzen zait. Gai horren inguruan Ondarruko
herrian egindako egitasmoaren bideoa ere oso interesgarria iruditu zait.
Ezinbestekoa da parte hartzea guztioi lekua eginez, besteen parte hartzea balioan jarriz. Izan ere, gure solaskideen aitortzarik ez badaukagu, begirunerik ez badaukagu, ez gara gustura sentituko parte hartzeko, gure iritzia askatasunez emateko, gure usteak plazaratzeko.
Konfiantzazko espazioak sortzea pentsatzen dugun baina zailagoa da askotan. Gizartean dauden botere-harremanak, rolak, desorekak... talde txikiagoetara estrapolatzen dira sarri. Horrek zailtzen du ahuldade egoeran egon daitezkeen kolektiboen parte hartzea. Bada, aurreiritziak, estereotipazioa, eraikuntza sozialak... zailtzen dute maiz emakumeen parte hartzea.
Garrantzitsua da partaidetza bermatzeko bestelako prozesuak abiatzea; konfiantzan oinarrituta, rolen banaketa estereotipatua sustatzen ez dutenak, kideen aniztasuna balioan jartzen dutenak, eta euren beharrak kontuan hartzen dutenak. Begirunea gako nagusia da.
Zalantzarik gabe, horrelako partaidetza prozesuak abiatzeko ezinbestekoa izango da egitura horizontalagoak sortzea.
Bide horretan interesgarria iruditu zait emakumeen partaidetza sustatze bidean ahalduntzerako espazioak sortzea, Emakumeen Etxeak, esaterako, Euskal Herrian gero eta gehiago loratzen ari diren guneak dira horretan zeregin handia daukatenak.
Gune aproposak dira emakumeen problematikak lantzeko, konfiantzazko espazioak sortzeko, ahalduntzeko, aitortzeko... Ondoren lanketa indibidual eta kolektiboaren bidez gizartean eragiteko.
Marienea, Basauriko Emakumeen Etxea aitzindaria da Euskal Herrian.
Partaidetza
parekideaz ari garen honetan, hona hemen partaidetza parekideaz ikusitakoaren
inguruan sortu dudan akrostikoa:
Iazko
sarrera hau hautatu dut: https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/01/denok-izan-behar-dugu-hitza.html. Izan ere, interesgarria bezain ausarta iruditu
zait azpimarratu duena: partaidetzaren baldintzakparte hartzen jakitea, parte hartu nahi izatea eta
parte hartu ahal izatea dira; baldintza horiei, ordea, “Zerbaiten partaide sentitzen bazara, parte
hartzen duzu eta, parte hartzen baduzu, partaide sentitzen zara”,
gehitu die. Sorgin-gurpila dirudien arren, funtsa partaide sentitzean omen.
Nire aburuz, parte hartzeko zergatiei zorrotz erreparatu behar zaie, bere baitan baitituzte motibazioa, gogoa, ilusioa, beharra. Hain zuzen ere, pertsona bakoitzaren interesekin, taldearekin partekatzen ditugunekin... zerikusi zuzena dute. Fokoa hor jartzea ezinbestekoa da, beraz.
Ildo
horretatik, emakumeen partaidetza giza eskubideekin hertsiki dagoelako lotua, festetan emakumeen parte-hartzeari garrantzitsu iritzita, Emakundek
emakumeen parte-hartzea sustatzeko estrategiak barnebiltzen dituen txosten interesgarri hau
kaleratu zuen iaz: EUSKAL AUTONOMIA
ERKIDEGOKO HERRIETAKO JAIETAN EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA SUSTATZEKO ESTRATEGIAK. Kontuan hartzeko urrats garrantzitsua, inondik inora.
Partehartzea zer den eta zertarako izan daiteken jakiteko oso baliagarria izan da aste honetan landu dugun informazioa.
Indibidualki edota kolektiboki hartutako konpromisoek pertsonen jarrerak eragiten dituzte, eta horrek gaur egun dauden genero estereotipoekin lotuta dauden hainbat aspektu (komunikazio estiloak, espazioen antolaketa, interesak, rolen banaketa…) eraldatzeko lagundu dezake: harreman osasungarriak sortzeko, gatazkak lantzeko, ea..
Partehartzearen ardatzak osatzen dituzten 3 dimentsioak ere garrantzitsuak dira prozesua ulertzeko:
Aurreko edizioetako posten artean hauxe aukeratu dut:
Haurren eta nerabeen partaidetzaren inguruko bideoa, Pasaiako herriaren gobernantza berriaren sorrera, haurrak eta nerabeak subjektu politiko aktiboak kontutan hartuz.
Bestalde, aipatutako postean ere gomendatzen duen bezala, inguru hezitzailean proiektu parte-hartzaile bat diseinatzeko, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergorako zuzendutako “Partaidetza: gurekin bada, izango da” materiala ere aipatuko nuke, batez ere planteatzen diren moduluetan diseinatutako jarduerak, tresnak eta baliabideak, sekuentzia ordenatu baten moduan adierazten baitira.
Azkenik, nire inguruan partaidetzaren inguruan aipatuko dudan proiektu esanguratsuen artean, Bergara 2030, egin Herrixa, Bergarako Udalak 2030era begira adostu duen plangintza jasangarria, herritarrekin eta herriarentzat; bertan herritarren sektorekako elkarrizketak izan dira eta, nire ustez, nahiko parekideak izaten saiatu dira egindako batzordeak (hezkuntza, gazteria, merkatariak, industria, emakumeak, euskara, kultura, kirola, 3. adina, lurraldea, auzoak…)
Hauxe da herritarrok pentsatzen duguna:
Horrelako partehartze prozesuek aukera ematen dute indibidualki eta kolektiboki, hainbat erabaki eta konpromesu hartzeko eta herriko hainbat esparruetan eraldaketa abiarazteko.