PARTAIDETZAREN
HELBURUA
EMAKUMEOK
GIZARTEAREN
ESPARRU
GUZTIETAN
ORDEZKATUA
EGON BEHAR
ISILTASUNA
DESAGERTUKO DA
PITINKA-
PITINKA
Iazko sarrera hau gustatu zait PARTAIDETZA:GUZTIONA, GUZTIOKIN, GUZTIONTZAT!! izan
ere, atal batean nire ustez oso garrantzitsua den zerbait esaten da, hau da: “Ikasleei
ikastetxeko bizitzan eta erabakietan parte hartzeko aukera eman behar diegu
ikasgelaz haratago, haien partaidetzarako egiturak sortuz”. Erabat
ados nago askotan kontuan hartzen ez diren ikasleen iritziak oso garrantzitsua
direla. Irakasleok hausnartu behar dugu zenbateraino hartzen dugun kontuan
klase bateko ordezkariak esaten diguna. Uste dut oso ohikoa dela kontuan ez
hartzea.
Zein da
zailtasunik handiena curriculum eta baliabide didaktiko hezkidetzailea
txertatzeko?
Duela gutxi artikulu bat irakurri nuen, non esaten zen zenbat gizon eta emakume ziren, adibidez Mensa bezalako gaitasun handiko elkarteetako kide. Bitxia da, teorikoki gaitasun handiko gizonen eta emakumeen ehunekoa berdina den arren, elkarte horretan % 77 gizonak dira eta % 23 emakumeak. Nola liteke hori? Gaitasun handiko emakume gutxiago dagoelako? Erantzuna da Mentsan sartzeko testa gehienbat gizonek egiten dutela. Zergatik emakumeak ez dira test hori egitera animatzen? Badirudi emakumeek nahiago dutela oharkabean pasatu eta ez nabarmentzea. Askotan ikusten da hori eskoletan. Neska askok ez dute nabarmendu nahi, nahiago dute arreta ez deitu. Honekin lotuta hau bezalako artikulu asko aurki daitezke interneten: https://www.lavanguardia.com/vida/20081208/53594872425/ocho-de-cada-diez-superdotados-registrados-en-espana-son-hombres.html
Beraz, nire ikastaro kideen ideiak ez errepikatzeko beste
baliabide bi izan ahal dira: Batetik, ikastetxe guztietan gaitasun altuak
detektatzeko proba gehiago egitea, eta, bestetik, haur guztiek ikasgelan parte
har dezaten sustatzea, barnerakoiak izan edo ez, eta maila akademikoa edozein
izanda ere, denen iritziak baliozkoak direla ikusaraztea.
Zure inguruan
partaidetzaren inguruan behatu duzun aspektu esanguratsuren bat aipatu.
Beste ikastaro kide batek aipatu duen bezala, hezkuntza
arloan emakume gehiago egon arren, gero zuzendaria askotan gizon bat da. Enpresa
askotan bezala, nahiz eta emakumeek lanean aktiboki parte hartu, askotan ez
dira zuzendaritza-taldeko kide izaten. Hala ere, egia da azken urteotan
aldaketak areagotu egin direla eta gero eta emakume zuzendari gehiago daudela baina oraindik asko falta da lan-maila
horietan benetako berdintasuna lortu arte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina