Gatazka hitzak betidanik kutsu
negatiboa izan du, eta askotan gatazka saihestea izaten da gure joera. Gaiaren
lanketari esker ikasi dut, Galtung-ek dioen moduan, gatazka erronka bat dela.
Ez du zertan gauza txarra izan behar. Gatazkak ikasteko baliagarriak izan
daitezke: bestea entzun, ikuspuntu ezberdinak ulertu…azken finean, gatazka nola
konpondu pentsatzeak akordioak bilatzera bultzatuko gaitu. Horrexegatik
ezinbestekoa kontsideratzen dut gatazken lanketa eta lanketa hau modu aproposean
egiteko guneak eta tresnak izatea.
Nerea Mendizabalek argitaratutako Jirafa
hizkuntza gomendatu nahiko nuke. Liburu honetan, etapa ezberdinetako
ikasleen emozioak, beharrak, gatazken kudeaketa eta autoestimua lantzeko
dinamika ezberdinak bildu baititu. Dinamika hauen helburua norberarekin eta
gainerako pertsonekin enpatiaz erantzuteko trebetasuna indartzea da, eta
guztien artean lankidetzan aritzeko gogoa piztea, gatazkak modu
eraginkorragoetan konpontzea erraztuz.
Bestetik Leioako udalak Geuzekin batera
sortutako gida
ere oso interesgarria iruditu zait, gatazkak konpontzeko estrategia ezberdinak
proposatzen baititu.
Gatazken erresoluzioa jokoen bidez lantzen erakasten
duen bideotxoa ere partekatu nahiko nuke:
Eremu hezitzaileetan/jendartean
daukagun erronka nagusiak honakoak direla pentsatzen dut:
- Gatazkei zentzu negatiboa kentzea eta tresna baliagarri moduan ikusten ikastea.
- Gatazkak bideratzen ikastea eta zigorra ez izatea bidea.
- Gatazkak bideratzeko erreminta ezberdinak eskuratzea.
- Gatazka bateko parte hartzaile GUZTIEI entzunak izateko aukera ematea.
- Aurreiritziak baztertzea.
Aurreko edizioetako GATAZKATIK KULTURA POSITIBORA posta gomendatu nahiko nuke, baliabide ugari eskeintzen dituelako gatazkak ikastetxean lantzeko.
Azkenik, ‘Snack Attack’, film laburra
uzten dizuet eta hausnarketarako zenbait galdera:
Zer gertatzen da istorio honetan? Zein da arazoa? Gaizki ulertu eta eta aurre-iritziek gatazkak sor ditzakete? Zertaz konturatzen da emakumea?