Zenbat hitz aldatu behar eta zenbat hitz sendotu behar. Baina zertarako? Ba... HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA LORATU DADIN!!! 🌸🌹🌼🍀
Txikitatik, emakumeok bizi dugu sexualitatea pekatu bat bezala: ezin genuen horri buruz hitz egin, baina ezin genuen hartaz pentsatu ere egin. SEXUALITATEA, Zer zen hori? eta DESIOA? Ufff!! Zelako beldurra!!! Gizonak, aldiz, zenbat eta sexu-harreman gehiago izan, orduan eta hobeto. Patriarkatuak bere lana oso ondo betetzen zuen.
Baina pena da patriarkatuak bere lana egiten jarraitzea: iragarkietan emakumeen objetibazioa bistan dago; Sexu patriarkalaren negozioak hor daude (prostituzioa eta pornografia); gazteen artean estereotipo sexistak mantentzen dira, eta oraindik ere gizonak "matxitoak" dira eta emakumeak "putak"; emakumeen menpekotasuna errealitatea da; harreman sexualetan koitoa garrantzitsuena delakoan jarraitzen da... eta hainbat eta hainbat ideia sexista eta oker... eta asmo txarrekoak.
Eta zer esan patriarkatuaren irudiak betetzen ez dituzten pertsonei buruz?: lodiak direnak, elbarrituak, ederrak ez direnak, beste arraza batekoa dena...
Aldi berean, eskoletan, curriculum ezkutuan heteronormatiboa nagusitzen da, beraz, eredu patriarkalak errepikatzen jarraitzen dugu.
Baina, beti esaten dugun bezala, generoa eta sexualitatea eraikuntza sozialak dira, eta eraiki ziren bezala deseraiki ditzakegu. Eta has gaitezen eskoletan, eskolak esparru seguruak izan daitezen. Horretarako, benetako heziketa afektibo-sexuala jarri behar dugu oinarrian, aniztasuna errespetatuz, emozioak eta sentimenduak adieraziz, beldur barik, eta sensibilitate guztiei lekua eginez.
Hori guztia errealitatea izateko behar-beharrezkoa da eredu heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan jartzea. Eta hortik aurrera, eredu afektibo-sexual berriak eta anitzak posibleak izango dira, Haur Hezkuntzatik hasita.
Orain arte esandako guztia kontuan hartuta, nire ustez bi izango ziren eremu hezitzaileetako erronkak:
- heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea hezkuntza eremu guztietan txertatzea.
- sexualitateen diskurtsoak beren espresio anitzekin ikastetxeko harreman esparru guztietan integratzea.
Eta hori lortzeko, beti esaten dudan bezala, irakasleok formakuntza serio eta sakona behar dugu.
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post-en artean Argiñerena gustatu zait arrazoi desberdinengatik. Hasteko, asko gustatu zait gaiarekin egindako akrostikoa. Beste alde batetik, zelan tratatu duen gaia oso egokia iruditu zait eta uste dut oso ondo dago azalduta. Eta amaitzeko, jarri dituen baliabideak baliogarriak iruditzen zaizkit.
Amaitzeko baliabide batzuk ikasleekin erabiltzeko:
5. Eta orain irudi batzuk elkarrizketak eta hausnarketak sustatzeko:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina