2023/02/26

HEZKUNTZA AFEKTIBO-SEXUALA GUZTIONA DA

Aste honetako gaia hezkuntza afektibo-sexuala izan da. Bideo bat proposatzen hastea gustatuko litzaidake

https://www.youtube.com/watch?v=skp5f6gA_5g

Bideoan Love Has no Labels (Maitasunak ez du etiketarik) diskriminazioaren aurkako kanpainaren ekitaldi bat erakusten da Santa Monica Californian. Bertan, jendea musuka, besarkadaka, dantzan ikusten dugu, baina haien hezurdurak baino ez ditugu ikusten, atzean zer ezkutatzen zen arrastorik gabe. Ezustea, bikoteak sexu berekoak, arraza ezberdinekoak, erlijio ezberdinetakoak, adinekoak zirela jakiten zenean iristen zen. Bideoak publikoaren erreakzioak erakusten ditu.

Gure ikasleei irakatsi behar diegu ez dagoela etiketarik besteekiko harremanetan. Denok gara hezurdura eta hezurdura guztiak berdinak. Baina nola lor dezakegu?

Irakasleen sentsibilizazioa eta prestakuntza funtsezkoa da gure ikasleen hezkuntza afektibo-sexuala positiboa izan dadin. Irakasleek onartu behar dute ezagutza-transmisoreak izateaz gain, bizitza-hezitzaileak garela. Irakasleok geure mitoak hautsi behar ditugu lehenik, ikasleei eurenak apurtzen laguntzeko. Eskolak ikasleen banakotasuna aitortu behar du alderdi guztietan, eta, horretarako, oztoporik gabeko eskola izan behar du: oztopo fisikorik, sexualik, sinesmenik gabea. Bai irakasleek bai ikasleek aniztasuna normalizatu behar dugu esparru guztietan.

Ikastetxe askotan irakurketa-planak daude gure ikasleen irakurtzeko gaitasuna hobetzeko. Horietako zenbatean eskaintzen dira sexu-ikaskuntzako liburuak? Gure liburutegietako zenbat apaletan aurkitzen dituzue gai horiei buruzko liburuak?

 Gogoko nuke liburu bat proposatzea gure liburutegietako apalentzat. Benetan hezkidetzako liburua dela uste dut.

 


Gure irakurketetan emakume garrantzitsuei buruzko liburuak sartzen ditugun bezala, emakumeek ikasgaietan izandako lorpenak ospatzen ditugu, eta ezin dugu hezkuntza afektibo-sexuala tutoretza-gai edo tailer espezifiko gisa bakarrik utzi. Hezkuntza afektibo-sexualak ikastetxeen eguneroko lanaren parte izan behar du.

 

 

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina