Hona hemen astean zehar jorraturiko ideia edo kontzeptu garrantzitsuenekin sortutako hitz-hodeia.
Gaia lantzerakoan, konturatu
naiz eredu heterosexistak presentzia handia izaten jarraitzen duela gaur egun
eta horren eraginez mantendu egiten direla ikastetxe edota familia askotako
hezkuntza afektibo-sexualean eredu normatiboak, estereotipoak, botere
erlazioak, genero rolak eta abar. Gainera, gaur egun oraindik zenbaitzuei
sexuari buruz hitz egiteak lotsa ematen die eta oraindik tabu asko daude
gaiarekin erlazionatutakoak.
Lotsaz gain, familia eta
irakasle askok gaia modu hezkidetzailean jorratzeko formazio falta izaten dute
eta horrek batzuetan nerabeak sexuari buruz dituzten dudak pornografian
argitzera bultzatzen ditu. Eitbko erreportajean agertzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoan, 12 urterekin hasten dira nerabeak pornografia kontsumitzen,
eta ia hamarretik zazpik (% 66,5) gutxienez hilabetean behin ikusten
dute pornoa. Honek erlazio sexualak zer diren eta izan behar direnaren ideia
okerrak izatera bideratzen ditu askotan.
Heziketa
afektibo-sexual hezkidetzailea ikasleengana hurbiltzeko, hainbat erronka ditugu:
§
Irakasleen zein familien formazioa
§
Tabuen apurketa, errespetu eta naturaltasunezko elkarrizketetan
oinarritua.
§ Aniztasun afektibo-sexualarekiko sentsibilizazioa
§ Sexu aniztasuna normalizatu.
§ Sexualitatea eta pornografiaren inguruan hausnarketa
Heziketa afektibo-sexuala
ikastetxeetan lantzeko lagungarriak izan daitezkeen pare bat gida eta web orri
bat partekatzen ditut.
2) Burgoseko udaletxeakprestatutakoa:
3)
Nafarroako
gobernuak Osasuna sustatzen duten
eskolak programa barruan
Lehen hezkuntzan bereziki gaia lantzeko dokumentazio ezberdina
Aurreko edizioetako ZUK, ETA ZUK BAKARRIK, AUKERATZEN DUZU ZURE SEXUALITATEAZ NOLA
GOZATU posta
gomendatu nahiko nuke, baliabide egokiak
plazaratzeaz gain agian hainbestetan jorratzen ez diren bi gai lantzen
dituelako: dibertsitate
funtzionala eta bisexualitatearen ikusezintasuna.
Dibertsitate funtzionalak gaiaren barruan, sexu-laguntzaileen paperari buruzko eztabaida
interesgarria sor daitekeela uste dut. Horren adibide dugu Telmo Iruretaren hitzek
sortutako errautsa. Artikuluan azaltzen den moduan, aldeko eta kontrako ideiak
daude gaiari buruz. Oso gomendagarria ere bera azaltzen den pelikula: La consagración
de la primavera. Hemen uzten dizuet
filmaren trailerra.
Azkenik, Kerobiaren abesti hau uzten dizuet:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina