Aste honetan zehar, identitate sexualaren
inguruko hausnarketa honetan, gizarte hetereopariarkalean oinarritutako sexu
biologikoaz, binarismoan oinarritutakoa, baina baita binarismotik aldentzen den
sexuaz ere aritu gara. Baita sexu orientazioaz ere, eta sistema hetereopatriarkalak
“ontzat” hartzen duen heterosexualitateaz (helburutzat ugalketa duena)haratago,
abaniko zabal bat dagoela ikusi dugu, bukaezina esango nuke. Eta gorputz anitzen inguruan ere hausnartzen ibili
gara, ezartzen dizkiguten kanonetatik kanpo dauden gorputzak eta hoien
desiragarritasuna bistaratuz. Horregaitik aukeratu dut hezkuntzarako aproposa
izan daitekeen esaldi hori: Gorputz, desio eta sentsazio pillo! Gure ikasleen
gorputzak, desioak eta sentsazioak errespetatuz gero, beraien eskubideak
bermatu daitezkeelako eta beraien identitatearen garapenean bidelagun izan gaitezkelako.
Izan nahi duten bezelakoak izaten eta aukeraketa askeak egiten lagundu diezaiekegulako.
Aurreko
edizioetako sarrera hau aukeratru dut, ezgaitasuna duen
neska baten adierazpen bideoa asko gustatu zaidalako. Egia da gizarteak
orokorrean persona hauek asexualak balira bezela begiratzen dituela eta bideo
honek gai horren inguruan gauza asko argitzen ditu.
Bestalde,
sentsibilizaziorako baliagarriak izan daitezkeen baliabide hauek
partekatu nahi ditut:
·
https://www.youtube.com/watch?v=PAdE88dRoB8
Kanta honen mezua: zaren bezela izan nahiz eta bidean oztopoak
izan.
·
Bideo honetan ikusi daiteke zelan lotzen gaituen sistema hetereopatriarkalak:
· Korapiloak askatzeko eta identitatea, desirak, orientazioa... desberdintzek bideo aproposa:
Bukatzeko, ikastetxean lantzeko erronkak, nire ustez, hauek izan daitezke:
- * Ikastetxean
ikasleekin batera adostutako elkarbizitzarako arauak ondo definituak izatea.
- * Espazio
seguruak izatea edo bilakatzea.
- * Zaintzari
garrantzia ematea eta erdigunean jartzea.
- * Irakaslegoaren
etengabeko formazioa.
- * Eredu
askotarikoak eta anitzak eskeini eta materialetan gorputz anitzak bistaratu.
Esteka
honetan , NAIZ-eko artikulu baten Emilie Hallard autore frantsesak, gorputz
anitzak erreklamatzen ditu (adin, talla, género, kolore,…desberdinetakoak)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina