Sexualitatea plazeraren kudeaketa
gisa ulertu daiteke, eta desioaren espresio eta
komunikazio bezala. Egungo jendartean,
heterosexuala da sexualitate-eredu hegemonikoa. Harreman heterosexualak natural
eta normal bihurtzen ditu, HETEROARAUtik at dauden bestelako sexualitate-ereduak,
oso anitzak direnak, ez normaltzat hartzen ditu.
Heteroaraua eredu ugalkor batean
oinarritua dago. Alde batetik, harreman sexualan erreproduziorako bideratzen ditu,
koitoa sexualitatearen elementu zentraltzat joz. Hartara, gorputzaren
genitalizazioa ematen da, klitoria, ugalkortasun funtziorik gabea izanik,
baztertua utziz. Eta beste aldetik, LGTBIQ+ kolektiboen baitan dauden pertsonak
ikusezin bihurtzen ditu.
Gainera, indarrean dagoen sexulitate
eredu hegemonikoak gorputzen hipersexualizazio bat sustatzen du, bereziki
emakumezkoen gorputzen kasuan, iragarki, film, bideojoko, etab.-en bidez. Sexua
praktikatzea zoriona emango digunaren ideia transmititzen da. Hor daude ere prostituzioa
eta pornografia.
Eskolak ere heteronormatibitatean eta
sexismoan hezten du, ezkutuko curriculumaren bitartez. Ikerketa desberdinek
ondorioztatu dute nerabeek afektu mailako genero-harremanak barneratuta dituztela,
maitasun erromantikoaren mitoari jarraiki: gizonen oldarkortasuna eta
indarkeria sustatzen den bitartean (“matxote”), emakumeek gizon beldurgarri
hauek
maitatzea ematen da.
Horren aurrean behar-beharrezkoa da heziketa
afektibo-sexuala lantzea ikastetxeetan, zeinak lagundu beharko luke gainditzen:
-HETEROARAUA: ANIZTASUNA ikusarazi eta normalizatuz, pertsona bakoitza den moduan
onartu eta bere sexualitatea aske bizitzea ahalbidetu beharko luke.
-GENERO JAZARPENA: bakarrik dira zilegi
elkarrekiko errespetuan, nahian eta “adostasunean” oinarrituriko
sexualite-adierazpenak. Sexualitatearen inguruko mito andana deseraiki behar
dira. Esaterako, maitasun erromantikoaren mitoa, emakumeen desira eta plazera
plazaratuz eta mutil/gizonen sentimendu eta emozioak ere bai.
-SEXU BINARISMOA: emakume-gizon,
femenino-maskulino kategoria polarren deseraikitze lana.
Iazko post-en artean, Janire Itsaso
Bilbao-ren “Errealitatea ez da kabitzen eskema baten" izenekoa aukeratu dut. Batik bat, bertan
proposatzen duen Yes We Fuck dokumentala
dela eta, oso interesgarria iruditu zaidalako.
Hari egin nahi diodan ekarpena honakoa da:
Lehen Hezkuntzan heziketa afektibo-sexuala lantzeko
baliagarria den liburuxka bat, 70 orrialdekoa. Edukiak eta jarduera bildumak
hiru ardatzen baitan daude antolatuta: autoezagutza, emozioen adierazpena eta
bikotearekiko errespetua.
Clemente Franco-Justo Encarnación
Soriano-Ayala Antonio José González-Jiménez (2017).
La educación afectiva-sexual para
adolescentes El viaje hacia una sexualidad sana. Barcelona. Octaedro.