2019/03/02

Heziketa afetibo-sexuala aske bizitzeko




Txertatu dudan esaldia hezkuntzan aurrera eramate funtsezkoa dela uste dut, amaieran aipatzen duen bezala aske "espresatzen bizi ahal izateko". Binarismoa hezi gaituztelako eta gaur egun ere binarismoa hezitzen ditugulako, hausnarketa egin eta aste honetan ikusi dugun bezala informazioa eta materiala badagoenez aldaketak emateko unea da, txikienetik hasi eta aldaketa handiak eman arte. 

Gaur egun, hezkuntza eremuan inklusibitate hitza askotan entzun genezake eta sexualitate askatasuna ere inklusioan sartzen da noski! Heziketa afektibo-sexualak pertsona orori egingo liguke onura, nahiz eta jendeartean onartua dagoen binarismoa horren barnean egon ez garelako inondik inora ere askeak, atxikimendu horren bila markaturiko eremuaren barruan mugitzen garelako, geure buruari gauza berriak ezagutzen eta zer nahi edota zer dugun gustoko galdetu gabe.

Hemen txertatzen dut, bisexualitatearen inguruko bidio interesgarri bat:


Ondorioz, hezkuntzan dagoen erronka garrantzitsuena sexualitate hitza mahai gainean jartzea dela esango nuke, pertsona sexuatuak garelako eta gure bizitza osoan geurekin egongo delako, eta gainera zati garrantzitsu bat okupatzen duelako. 

Amaitzeko, iazko lanetatik honako hau aukeratu dut, fantasia gaia aiapatzen duelako eta sexualitatearen barruan gai interesgarria egiten zaidalako.

Resultado de imagen de diversidad sexualidad



2019/03/01

ZERTARAKO HEZKUNTZA AFEKTIBO-SEXUALA?


Sexualitateak harreman estua du gorputzekin, desirekin eta plazarekin, eta jaiotzen garen unetik eta hiltzen garenera arte eratuz doa. Sexua garen hori da; sexualitate (gorputz sexuduna), aldiz, geure burua gizon eta emakume gisa era bakarrean eta parekorik gabean bizi izateko, sentitzeko eta adierazteko orotariko moduak dira.

Elkartzeak eta sexu-jarduera koitora murrizteak ikuspegi mugatzailea dakar; plazera genitaletara mugatzea, gorputzen balioa gutxitzearen ondorioa da. Sexualitatea eta plazera gorputz osoan daude, ez genitaletan soilik. Ideia hau lantzeko galdera: Zein da gorputzeko sexu organorik handiena? LARRUAZALA.



Aurreko urtetako sarreretatik Argineren eskola gune segurua aukeratu dut bere ekarpenak oso interesgarriak direlako. Alde batetik, akrostikoa; bestetik neskek eta mutilek sexualitatearen aurrean jasotzen dituzten mezu desberdinen taula eta azkenik eskaintzen dituen baliabideengatik.

Eta testuinguru honetan zer egin dezake eskolak?

Eskolak baloreen transmisioa ahalbidetu behar du: errespetua, begirunea, enpatia, elkartasuna, adiskidetasuna... eta beraz ezinbestekoa da irakasleen sentsibilizazioa. Beste hainbat gairekin gertatzen den bezala, hezkuntza afektibo- sexuala ezin da geratu irakasle militantearen eskuetan soilik. Denon ardura baita.
  
Nire ustez, ikasgaian aipatu direnen artean, erronka garrantzitsuenak honako hauek dira:
  • Lehenik eta behin eskolaren ikastetxean dagoen errealitatea aztertzeko diagnostikoa egitea, eskolako komunitate guztia inplikatuz.
  • Hezkuntza komunitate osoa gai honen inguruan sentsibilizatzea eta formatzea, ondoren esku hartze egokiak diseinatu ahal izateko eta kide guztien konpromisoak jasotzeko.
  • Txikitatik sexu heziketa heteroarautua gainditzea, estereotipo eta binarismoak deuseztatuz.
  • Maitasun erromantikoaren mitoa deseraikitzea.
  • Egunerokotasunean erabiltzen ditugun hitzetan arreta jartzea, hizkuntza hezkidetzailearen alde eginez.
  • Material didaktikoetan aniztasuna adieraztea; orientazio sexual anitzak, familia mota ezberdinak, gorputz ezberdinak… bistaratu eta berdin baloratuak izango diren heziketa eredua bermatzea.
  • Errespetuan oinarritutako harremanak bultzatzea, maitasuna, askatasuna, berdintasuna… landuz.
 Material batzuk gomenda daitezke:
  • Berdinduk ikasgelan sexu heziketa lantzeko baliabide berri bat atera du (euskaraz eta gaztelaniaz)



  • Eta hemen duzue askoz gehiago:

https://sites.google.com/a/berrigasteiz.com/hezkidetzaaraba/gaiak/sexu-aniztasuna-homofobiak


2019/02/28

Heziketa afektibo-sexualaz ari garela...

Hasteko, hauxe duzue sortu dudan laburpen-irudia:

Hona hemen izako post-en artean hautatu dudana: zein eta “Heteroaraua apurtu dezagun” deiturikoa, Iosune de la Peñak argitaratutakoa. Post hau aukeratzeko hainbat zio izan ditut.
Alde batetik, Iosunek oso laburpen ona eta irakurtzeko atsegina sortu zuelakoan nago. Aste honetan ikasi ditugun ideiarik garrantzitsuenak bildu dituela uste dut.
Bestalde, partekatu duen film laburra, “Papa´s Boy” izenekoa, egokia bezain inetresgarria iruditu zait.

Amaitzeko, berak planteatzen dituen erronka nagusiekin ados nago.

2018ko ekainaren 28rako Bizkaiko Foru Aldundiak
LGTBI+ fobiarekin kezkaturik, pertsona guztien askatasuna eta eskubideen defentsan irteteko goiko lelo eta kartela erabiliz kanpaina bat jarri zuen martxan. Kanpiana horrek barreiatu nahi zuen mezuak bat egiten du, gure ikasleekin landu behar dugunarekin. Hortaz, material hori probestuz, umeekin gaiaren inguruan hitz egindakoan, eskolan antzeko kanpaina bat martxan jartzeko eskatuko diegu, zeinaren diseinua euren ardura izango den.
Beste baliabide bat bideo hau dugu: “Sirenito, una historia para pensar”. Bideoa ikusi ondoren, jorratzen diren gaien inguruan umeekin mintzatzeko bidea ematen du.




Bukatzeko, gain honen inguruan dugun erronkarik nagusiena, nire uste apalean behinik
behin, profesionalen prestakuntza da. Nik uste une honetan gehiengo handi batek formazio-beharra dugula. Hainbat kasutan, esku hartzeak egiteko nahia eta gogoa egon daiteke, baina nola egin ez jakiteak jende asko geldiarazten du, pena bat dena.
Ez nuke ahaztu nahi izango hezkuntza-komunitatea sentsibilizatzeko dugun beharra. Hauexek dira, nire aburuz, uneko erronkarik handienak.


SEXUALITATEA: EREMU PERTSONAL ASKEA IZATEAREN BEHARRA






Sexualitatea plazeraren kudeaketa gisa ulertu daiteke, eta desioaren espresio eta
komunikazio bezala. Egungo jendartean, heterosexuala da sexualitate-eredu hegemonikoa. Harreman heterosexualak natural eta normal bihurtzen ditu, HETEROARAUtik at dauden bestelako sexualitate-ereduak, oso anitzak direnak, ez normaltzat hartzen ditu.

Heteroaraua eredu ugalkor batean oinarritua dago. Alde batetik, harreman sexualan erreproduziorako bideratzen ditu, koitoa sexualitatearen elementu zentraltzat joz. Hartara, gorputzaren genitalizazioa ematen da, klitoria, ugalkortasun funtziorik gabea izanik, baztertua utziz. Eta beste aldetik, LGTBIQ+ kolektiboen baitan dauden pertsonak ikusezin bihurtzen ditu.

Gainera, indarrean dagoen sexulitate eredu hegemonikoak gorputzen hipersexualizazio bat sustatzen du, bereziki emakumezkoen gorputzen kasuan, iragarki, film, bideojoko, etab.-en bidez. Sexua praktikatzea zoriona emango digunaren ideia transmititzen da. Hor daude ere prostituzioa eta pornografia.

Eskolak ere heteronormatibitatean eta sexismoan hezten du, ezkutuko curriculumaren bitartez. Ikerketa desberdinek ondorioztatu dute nerabeek afektu mailako genero-harremanak barneratuta dituztela, maitasun erromantikoaren mitoari jarraiki: gizonen oldarkortasuna eta indarkeria sustatzen den bitartean (“matxote”), emakumeek gizon beldurgarri hauek
maitatzea ematen da. 



Horren aurrean behar-beharrezkoa da heziketa afektibo-sexuala lantzea ikastetxeetan, zeinak lagundu beharko luke gainditzen:

-HETEROARAUA: ANIZTASUNA ikusarazi eta normalizatuz, pertsona bakoitza den moduan onartu eta bere sexualitatea aske bizitzea ahalbidetu beharko luke.

-GENERO JAZARPENA: bakarrik dira zilegi elkarrekiko errespetuan, nahian eta “adostasunean” oinarrituriko sexualite-adierazpenak. Sexualitatearen inguruko mito andana deseraiki behar dira. Esaterako, maitasun erromantikoaren mitoa, emakumeen desira eta plazera plazaratuz eta mutil/gizonen sentimendu eta emozioak ere bai. 

-SEXU BINARISMOA: emakume-gizon, femenino-maskulino kategoria polarren deseraikitze lana.




Iazko post-en artean, Janire Itsaso Bilbao-ren Errealitatea ez da kabitzen eskema batenizenekoa aukeratu dut. Batik bat, bertan proposatzen duen  Yes We Fuck  dokumentala dela eta, oso interesgarria iruditu zaidalako. 




Hari egin nahi diodan ekarpena honakoa da:

Lehen Hezkuntzan heziketa afektibo-sexuala lantzeko baliagarria den liburuxka bat, 70 orrialdekoa. Edukiak eta jarduera bildumak hiru ardatzen baitan daude antolatuta: autoezagutza, emozioen adierazpena eta bikotearekiko errespetua.

Clemente Franco-Justo Encarnación Soriano-Ayala Antonio José González-Jiménez (2017).
La educación afectiva-sexual para adolescentes El viaje hacia una sexualidad sana. Barcelona. Octaedro.



Aske esperimentatzeko eta espresatzeko gunen beharra



 Aurreko ikastarokideek egindako lanen artean Eider Oleagarena aukeratu dut. Bat nator esaten duenean irakasleok  garela hezkuntza afektibo-sexuala naturaltasunez aurrera eraman behar dugunak.

Eskura jarri diguzuen symbaloo-a oso baliagarria iruditu zait. Ikusitako horien artean, gustatu zait material bat Haur Hezkuntzatik hasita Lehen Hezkuntza osoan lantzeko jarduerak eskaintzen diguna:



Eskolak aske esperimentatzeko eta espresatzeko guneak bihurtzeko, irakasleok hezkuntza afektibo-sexuala nola egiten dugun hausnartzea ezinbestekoa dugu. Ildo honetatik "el amor y la sexualidad en la educación" (Serie de Cuadernos de Educación No Sexista Nº21) izeneko liburuxkan azaltzen dituzten proposamenak hartuko nituzke erronka moduan:

 1.- " Atender al qué y al cómo en las relaciones educativas". Hartu-emanetan, heziz hezten zaituzte.

2.- Beti ari gara hezkuntza sexuala egiten. Ez egitea ere, egitea da.

3.- "Facilitar relaciones y espacios...donde expresar, aprender, nombrar, experimentar,...atendiendo a la intuición...poniendo intención educativa". Ikasi eta irakatsi behar dugu izendatzen, espresatzen eta esperimentatzen.

4.- Zurengandik abiatzea: nor zaren, non zauden, noraino iristen zaren,... (berezko mugak ezagutzea)

Eguneroko ekintzetan ikasleen sexualitateta hezten ari gara curriculum esplizituaren eta ezkutuko curriculumaren bitartez. Beraz, har ditzagun kontuan:

Materialak, istorioak, irudiak, fantasiak,...

Zeri ematen diogun garrantzia, zeri ez,...

Aipatzen ez duguna,...gure gorputzak transmititzen duena

Gure buruari buruz ematen dugun irudia

2019/02/27

KAIOLATIK IHES EGIN DEZAGUN!!!




Pasaden urtetako sarreretatik Argineren eskola gune segurua aukeratu dut bere ekarpenak oso interesgarriak iruditzen zaizkidatelako. Neskek eta mutilek sexualitatearen aurrean jasotzen dituzten mezu desberdinak taula batean oso adierazgarri jasota ditu.

Ikastetxean Heziketa afektibo-sexuala lantzeko baliabide ederra antzerkia da, heziketa fisiko, musika eta  plastika irakasgaietan landu daitekena nire ustez. Aukera asko ematen ditu barruan daukatena adierazteko.


Afektibitatearen erronka bat da enpatia sortzea, hezitu behar ditugu ikasleak besteen buruetan jartzen eta horrela afektibitate egoera desberdinak lantzeko aukera emango die.


Sexualitate eta afektibitate desberdinak daudela ulertu behar dute gure gazteek, eta denak zilegiak!!




Eta Gizarteak eraiki digun kaiolatik irteteko Glaukomaren abestia oso egokia da



LOREEN MAISTRAK...

Zelai erdian eskola bat dago bertara doaz loreak eta erleak,  mitxoletak eta lirioak,  bioleta txikiak, kanpaitxo urdinak,  haizeaz soinuak egiten dutenak… Zelai erdian eskola bat dago eta marigorringo bat maistra dena. “Loreen maistra” Gloria Fuertes  

Aste honetan landutako gaia laburbiltzeko irakurgaiaren amaieran Gloria Fuertesek esandako esaldia ezin hobea iruditu zait. Izan ere, zela horren erdian dagoen eskola hori lortzea helburu ezin hobea iruditzen zait. Eta bertako bidelagunak izan daitezela marigorringo. 
Marigorringoaren lehen tantak soinean ditugu, baina bizitzan prozesu luzea daukagu aurretik tanta guztiak lortu arte. Espero dezagun tanta horiek koloretakoa izatea!

Lehengo urteko ikaskideen artean honako idatzia aukeratu dut, aurkeztutako bideo bat asko gustatu zaidalako, eta geure iruditegiaren mugak oso modu argian aurkezten dituelako.


Hona hemen, ikastetxeetan lantzeko proiektu interesgarri batzuk:

https://riedu.org/wp-content/uploads/2017/02/MICROPROYECTO-DIVERSIDAD-AFECTIVO-SEXUAL-E-IGUALDAD-DE-GÉNERO.docx.pdf

http://www.edualter.org/material/amnistia/primaria.pdf

Laburbilduz, nire inguru hezitzailean aurrera eraman beharreko erronka argia dela uste dut:
HEZKIDETZA PLAN BAT MARTXAN JARTZEA!
Nire kasuan, beste ariketa batzuetan adierazi dudan moduan, parte hartzen dudan ikastetxean Harreman Osasuntsuen Plana deritzona martxan dauka, lanketa oso garrantzitsua egiten dute ikasleekin biolentziaren inguruan. Baina parte hartzen dugun irakasleok begirada hezkidetzaile bat ez badaukagu, ikastetxeak formakuntzetara bultzatzen ez bagaitu, hanka motz gelditzen dela iruditzen zait.

2019/02/25

Normalitatea Auzian











Iazko ikastarokideek egindako post HAU aukeratu dut 
Bollera aukera politiko bezala aipatzen duelako. 
Heteronormatibitatetik at ateratzen den aukera politiko bat izan daitekelako. Heteroarauaren aurrean aukera posible bat. Normala zalantzan jartzen dute eta bestelako praktikak burutzea proposatuz.











Sentsibilizaziorako baliagarria izan daitekeen irudi/bideo/gida digitalaren bat gomendatu.


 Dokumental bat aukeratu dut ikusteko, nerabeak eta sexualitatearen ingurukoa


http://www.caladona.org/grups/uploads/2014/02/monique-wittig-el-pensamiento-heterosexual.pdf  Hemen uzten dizuet irakurri beharreko liburu bat, Monique Witting autora frantsesarena. 


 Zein dira zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak?

Gizarteak aldaketarako duen beldurra eta gaitzespena erronka nagusia dela iruditzen zait. Gizartean badaude hainbat gai tabuak direnak eta ez direnak begi onez ikusten, horrek itzuli ezinezko aldaketa proposatuko lukelako edo ez dakit. Puntu hortatik abiatuta, pixkanaka gai batzuen inguruan hitz egiten bada jarrera eta aurreiritziak alde batera utziz gero identitate sexualak bezalako gaiak modu errazago batean lantzeko aukera izango dugu. 

GORPUTZ ANITZAK





Eremu hezitzaileetan zein jendartean lantzeko erronkak hauek dira, besteak beste:


  • Sexu-genero sistema salatu eta gainditzea.
  • Ikasle bakoitzaren errepika ezintasuna askatasunean garatzeko eskubidean sinestea.
  • Heteronormatibitatetik aldentzea.
  • Aniztasuna modu ez hierarkikoan, duintasunez eta errespetuz bistaratzea.
  • Sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzea.
  • Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria-egoeraren aurrean esku hartzea.
  • Aniztasun ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egitea.
  • Heziketa afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzea.
  • Sexu eskubideak ezagutaraztea eta aldarrikatzea.
  • Irakasleek eta beste eragileek prestakuntza jasotzea.


Irakasleok kontuan hartu behar dugu gorputza etengabe eta modu inkontzientean lantzen den gaia da, baliabide konkreturik gabe, asanbladan, elkarrizketa arruntetan, psikomotrizitatean, komunean, etab. Hain zuzen ere, barneratutako eredu, estereotipo, irudikapen eta jarrerak agertzen direnean, hortaz, nola egin lanketa eraginkorra nahi ditugun helburuen arabera? Hau da, nola lortu ikuspegi binarista gainditzea eta hortik kanpo geratzen direnen bazterkeria gainditzea eta gorputz eta genero aniztasunetik lan egitea? Gutxienez, hurrengo hiru estrategiak proposatu ahal ditugu:






Hezkuntzaren helburua, eta bereziki Haur Hezkuntzarena, ikasleak jendarterako prestatu eta bizitzen ikas dezaten bada, irakasleak etengabe prestatzen ibili behar diragorputzaren eta genero identitatearen gaiari begira, esan bezala, haurrak izango diren pertsona eraikitzen has daitezen eskura ahalik eta aukera gehien dituztela erakutsiz.
Honekin bateraBegoña aurreko urtetako ikastarokideak egindako posta gustatu zait, bereziki esaten duenean honen aurrean, hezitzaile eta hezkidetzaile bezala gure erronka nagusiena ikasle guztiek askatasunean jokatzeko aukera izan dezaten giroa eraikitzea delanork bere burua sentitzen duen identitatez azal dezan.

 Eta nire gurutzegrama hau da:



Sensibilizaziorako baliagarria izan ahal dira: 









Bukatzeko nire lagun baten olerki bat.... OPARI BAT!!!


BANCOS DE NIEBLA
IXA BLANCO