2020/02/22

Heziketa-afektibitatea bikotea

HEZIKETA-AFEKTIBITATE BIKOTEA

Aste honetan heziketa afektibo-sexual hezkidetzaileari erreparatu diogu, erronka handia duda barik. Egungo gizartean afektibitatearen presentzia eza nagusia baita. Behin baino gehiagotan saitu naiz adierazten hezkidetza ez dela irla isolatua, egungo paradigmaren besteak beste, islada dela. 
Eskatutako lanaren barruan hitzen zopa egin du. 
Hainbat urte irakaskuntza eraman eta gero, gero eta argiago dut ikastaro honetako kontzeptuek, ikuspuntuak... ditugun arazo askori begiratzeko eta hausnartzeko balio dizkigutela; oraingo honetan afektibitatea bera. Duda barik hezkidetzailearen aldeko borrokan gaude.  Zenbat pertsonek ez dute inoiz izan afektibitate minimorik euren bizitzan zehar? Nondik abiatu gaitezke eskola esparruan afektibitatea bermatzeko? Behar bada, heziketa afektibo-sexuala bidea izan daiteke horretarako? 

Aurreko jarduera batean, irakasleok honen inguruan jasotako gabezia argi ikusi dut, orduan nola ten aurrera?

Aurreko edizioetako lanean hauxe aukeratu dut: Tabuak apurtzen! (2018/03/05) Irati Gaztelurrutiarena.
http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/03/astehonetako-gaia-lantzen-ibili-naizen.html 
Oso interesgarria irudi zati, bere esperientziatik abiatzen delako; horixe da askotan falta dena, eta horixe da tabuetako bat -norberaren sentimenduez berba egitea-.  
Nik neuk ere, gai honen inguruan ama izan naizenean izan ditudan hutsuneak argi ditut, nire gurasoak baino irekiago naizela  badakit, baina sexualitatea ikasgai pendientea izan dela argi daukat.  Uste dut, nik bizi izandakoa arrunta dela, beraz hemendik aurrera nola jarraitu neure buruari galdetu beharko nioke. 

Sexualitatea norberaren izate intimoan kokatuta dago eta hortik dator zailtasuna.  

Bideo hau ekarri nahi izan dut: Animamos en la diversidad. 

   https://youtu.be/EOI0QyxItBU

https://youtu.be/EOI0QyxItBU

Heziketa afektibo-sexula hezkidetzailea bideratzeko proposamen bi aipatuko ditut: 
  • Eskola komunitate osorekin afektibitatea landu, gai ezberdinekin lotuta (ikasketak, harremanak, sexualitatea) . Hitzaldiak edo tailerrak izan daiteke. 
  • Geletan, programa bat finkatu eta maila guztietan landu. Horietan afektibitatetik afektibitate-sexualera bideratu lana. Horretarako urteko plangintzan sartu, zehaztu noiz, nork...
 

 

GORPUTZ SEXUATUAK GARA

Zelako polita gaiaren inguruko hausnarketa egiteko GURUTZEGRAMAren ideia!

Saia zaitezte ebazten, postaren bukaeran erantzunak dituzue, ez tranparik egin 🙈!


































Aurreko ikaskideen post-en artean Argineren ESKOLA GUNE SEGURUA aukeratu dut. Akrostikoa zoragarria da, baita gaiaz egiten duen hausnarketa ere. Baliabide ugari eskaintzen ditu eta oso interesgarriak.

Gai honetan zehar, eredu heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan jartzeko aukera zabaldu zaigu. Sexualitatea fenomeno bio-sozio-kultural multzoa bezala ulertzeko aukera izan dugu. Aurreko gaietan, genero eta sexu sistemak eraikuntza sozialak zirela ulertu genuen, honetan eta ondorioz, sexualitatea eraikuntza sozial bat dela ere ondorioztatu dugu.

Desira, ugalketarekin erlazionatzen dugu, ondorioa emakumeon plazerra, klitoria eta sexualitate eredu anitzak baztertuak daude. 

Sexua kontsumo produktu bihurtu du kapitalismoak:
  • Jendartearen hipersexualizazioaren bidez.
  • Zoriontasunarekin erlazionatuz.
  • Prostituzioa eta pornografiaren kontsumoa handituz.
Emakumeon sexualitatea ia ez da existitzen, desioa ez zaigu errekonozitzen eta gure esperientzia sexualez gutxi hitz egiten dugu. Sexualitatea maitasunari lotuta ulertzen da eta maitasuna lortzea bizitzaren proiektu zentrala.

Mutilen sexualitatea, ordea, desio geldiezin bezala ulertzen da. Hitz egin dezakete esperientzia sexualetaz. 

Gazteen artean, askatasun sexuala kontzeptua, izan ditzaketen harreman guztiak izatera mugatzen da, Ianire Estebanezek azaltzen duen moduan.

Eskolan, eskaintzen ditugun baliabideetan, familia heterosexual nuklearrak eta maitasun eredu bakarra dugu eredu. Eta ipuinen bitartez, maitasun erromantikoaren trasmisoreak gara irakasleok.

Heziketa afektibo-sexuala ez dago curriculum esplizituaren barnean. Ikastetxe eta irakasleen sentsibilitate eta boluntarismoaren eskuetan baizik. Kasu gehienetan, kanpoko erakundeen esku gelditzen da gaia eta saio gutxi batzuetara mugatzen da.

Eremu hezitzailean gaia lantzeko erronka, curriculum esplizituaren barnean lantzea litzateke. Horretarako eskola komunitate osoaren formakuntza sakona beharko litzatekela, baita, nola ez, etorkizuneko irakasleak izango direnek, unibertsitatean irakasgai bezala lantzea. 

Baliabide eta eredu bezala, Eskoriatzako Luis Ezeizako eskolan gaia lantzeko duten modua bikaina iruditzen zait. Ikasturteka banatuta dituzte gaiak eta tutoretza orduetan lantzen dituzte.


MAILA
GAIAK
MATERIALA
HAUR HEZKUNTZA
Gorputza lantzeko liburuak


Plazera lantzeko liburuak
Ugalketa lantzeko liburuak

Familia motak
“Zentzumenak” bilduma (Ibaizabal).

"Azti-Ero sekretua” (Arrasateko Udala)
“Gure etxekoen argazkiak” (Arrasateko Udala).
 “Asociacióm Madres Solteras Por Elección”eko  materiala.
  1. MAILA
Familia mota ezberdinak, etxeko lanen banaketa.
  1. MAILA
Sexua eta generoa
  1. MAILA
Heterosexualitatea eta homosexualitatea, sentimentu berriak
  1. MAILA
Gorputzaren aldaketak
 Berdinduko motxilan dagoen materiala.

  1. MAILA
Sexu organoak (barrutik eta kanpotik), haurdunaldia, sexu aniztasuna
  1. MAILA
Sexu harremanak, masturbazioa, sexu jazarpena, gaixotasunak, antisorgailuak, abortua, sexu aniztasuna.
Berdinduko motxilan dagoen materiala

GURUTZEGRAMAREN ERANTZUNAK:

3. SEXUALITATEA FENOMENO BIO-SOZIO-KULTURAL MULTZOA
2. DESIOA EZ ZAIGU ERREKONOZITZEN EMAKUMEOI
6. CURRICULUMEAN EZINBESTEKOA DEN GAIA
7. FORMAKUNTZA BEHAR DUGU
8. GORPUTZ SEXUATUAK GARA 
1. HETEROSEXISMOAK EREDU UGALKOR HEGEMONIKOA DU HELBURU
4. GENERO SISTEMA ERAIKUNTZA SOZIALA DA
5. SEXU SISTEMA ERAIKUNTZA SOZIALA DA
9. SEXUALITATEA ERAIKUNTZA SOZIALA DA

2020/02/21

Afektuak eta sexualitateak



Gomendati bahi dizuedan post-a hau da: Andonirena, pasaden urteko ikaslea. Eskaintzen dituen materialak:Amelia Valcarcel-en bideoa, gidak, iruzkinak eta "Yes, we fuck" kanpaina oso interesgarriak dira.

hezkuntza afektibo sexuala bilaketarekin bat datozen irudiak

Oso erabilgarria iruditzen zait hezkuntza sailak argitaratutako gida hau, askotariko materialak ematen baititu, adinaren arabera sailkatuta, ikasgeletan egiteko jada prestatuta dauden jarduerekin, derrigorrezko hezkuntza osoko haurrekin.
Gainera, jarduera bakoitzaren helburuak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak azaltzen dituen sarrera bat ere eskaintzen du. Hezkuntza Sailaren hezkuntza afektibo-sexualaren filosofia zein den ere azaltzen da: batez ere berdintasunezkoa den filosofia.

Beste aldetik Hikhasi artikulu honetan esaten den bezala: "Sexu hezkuntzaren helburua, emakumezkoak eta gizonezkoak zoriontsuak izateko beren gorputzak ezagutzen, onartzen, beraien sexualitatea bizitzen eta erotika propioa adierazten ikastea da. Eta horretarako, beharrezkoa da sexu aniztasunean heztea lehen eta bigarren mailako sexualitaterik ez dagoela erakutsiz. Curriculumeko gai guztietan islatu beharko litzateke aniztasuna.Eta era berean, zuzenean landu daitezke desira orientazioa, homosexualitatea eta homofobia, baina betiere aurretik marko orokorragoan landu badira. Sexu hezkuntza aniztasunaren eta generoaren ikuspegitik eskola garai guztietan egin behar da, beti dago zer egina eta zer esana."

Sexualitatea gizakiari dagokio, ugalketa baino askoz zabalagoa da eta portaera-elementuak baino gehiago hartzen ditu. Gaur egun, literatura zientifikoan gai nagusietako bat da. Zifra nazionalek agerian uzten dute dimentsio sexuala modu integralean, zientifikoan eta gizatiarrean landu behar dela, gazteengan arreta jarriz, sexualitatea modu positiboan bideratuz. Sexualitaterako hezkuntza ez da informazioa bakarrik, trebetasunak eta gaitasunak eskuratzen laguntzea eta norberaren sexualitateari buruzko ikuspuntuak eta jarrerak garatzen laguntzea du helburu. Laguntza bilatu behar da, eta gazteei aukera eman behar zaie beren autonomia garatu dezaten eta erabakiak hartzeko orduan gai izan daitezen. Sexu-heziketaren alderdi nagusiak honako hauek dira: sexualitatea gizakiaren zati nagusia da, pertsonek informatuak izateko eskubidea dute, sexu-heziketa informala ez da egokia gizarte modernoarentzat (antisorgailuak, nahi ez diren haurdunaldiak saihestea edo sexu-transmisiozko gaixotasunak kutsatzea), gazteek informazio-iturri gehiegi dituzte eta sexu-osasuna eskuratzeko beharra dute. Sexualitate osasuntsuaren hezkuntzak eta sustapen positiboak berekin ekarri behar du ikuspegi holistiko bat hartzea, gazteengana modu eraginkorrean iristeko diseinatutako hezkuntza-programen premien azterketari, plangintzari, inplementazioari eta ebaluazioari aplikatuta. Ezinbesteko baldintza da pertsonaren ongizate osoa eta garapena lortzeko.
Oñatiko Txantxiku Ikastolako LHko 4. mailako haurrak sexu heziketa lantzen.

"Sexu heziketa sexuen heziketatzat dut. Sexuena, pluralean eta ez sexuarena, singularrean, genitalaren sinonimo gisa. Sexu heziketa, niretzat, beste ezer baino lehen, subjektuen identitatearen heziketa da: bakoitza  gustura sentitu eta bizi ahal dadila emakume eta gizon gisa." Horrela dio artikulu honetan Efigenio Amezuak (Palentzia, Espainia, 1941), Sexologian doktore da 1971tik. Titulua, jakina, Lovainan (Belgika) eskuratu zuen, oraindik ere Europa osoan sexologiako karrera eskaintzen duen unibertsitate bakarrean.

LAB sindikatuaren Irakaskuntza arloak Sexualitate askatzaileak iruten izeneko egitasmoa abiatu du, eta lehenbiziko urrats gisa Sexu heziketari buruzko gida Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzat izenburuko argitalpena karrikaratu du. Gida hori Itxaso Torregrosa sexologo eta LABeko kideak egin du, eta Eloy Tato LAB Irakaskuntzako kidearekin batera gida honen nondik norakoak azaldu dizkigute.

Gure erronka: bide honetan estrategia berriak sartzen dira, norberaren eta taldearen hausnarketa errazteko, haien sexualitatea bizi eta goza dezaten, kontuan hartuta harreman pertsonalekin eta pertsonen arteko harremanekin zerikusia duten alderdiak; emozioekin, sentimenduekin, desiraren orientazioarekin, genero-rolekin, taldearen garrantziarekin …
Bide luzea baina polita daukagu gure aurrean, animo!!!






2020/02/20

HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA: ETORKIZUNEKO ARAZOAK SAIHESTEKO UMETATIK LANDU BEHARREKOA




Aste honetan heziketa afektibo-sexualari buruz hausnartzen aritu izan gara. Ondoren doakizue gai honi lotutako gurutzegrama bat, bete nahiko bazenute:



Aurreko edizioetako ikastaro kideek egindako post bat aukeratu behar izaten dugu. Oraingoan, #Andonirena aukeratu dut, besteak beste, izenburua gustatu zait, baita barneko edukiak nola azaldu dituen eta nola egituratu duen posta. Horra hor:
hezkeh0506.blogspot.com/2019/03/etxean-hasi-eta-eskolan-jarraitu-behar.html 

Bestalde, aste honetako gaiaren inguruko baliabide, ikerketa edo proposamenen bat gomendatzekotan, ondorengoa litzateke:

 


Bertan ikasleek bizi izandakoak adierazten dira eta zer hobeto gure ikasleen artean sentsibilitatea eta enpatia landu ahal izateko gogoeta baten ostean, euren ekarpenak eta esperientziak zuzenean entzutea baino. Alde batetik, besteen lekuan jartzeak asko lagun diezaieke eta  bestetik, egoera berberean dauden ikasleei aurrerapausua emateko eta beldurra kentzeko indarra eman diezaieke.

Apur bat arakatzen ibili ostean, ikastetxe batean martxan jar daitekeen proiektu baten berri izan dut yotuberi esker. Itsaslore Yarzak egindako tutorial batean, oso argi adierazten du urratsez urrats hezkuntza afektibo-sexuala  nola landu daitekeen gela barruan. Hor doakizue:


Ondorengo datuak IREKIA (euskadi.eus) webgunetik ateratakoak dira. Erabat deigarriak egin zaizkit emaitzak eta horrek erakusten digu, gai honi lotuta esku-hartzeak bideratu behar ditugula, bai ala bai:

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/9931-harreman-afektibo-sexualak-eta-ondoez-psikologikoa-dira-adingabearen-telefonoari-egindako-kontsulten-arrazoi-nagusia 

 Azkenik, hau guztia hezkuntzan/jendartean lantzeko erronka nagusiak zein diren esaterakoan, zera aipatuko nuke:


* Eskola-komunitate osoaren sentsibilizazioa eta prestakuntza



* Emakumeen eta gizonen sexualitatearen inguruko mitoak deseraiki

* Heteroaraua gaindituz, hezkiketa afektibo-sexuala aniztasunean hezi


* Sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatu


* Material didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatu


* Ikastetxea gune seguru eta aske bihurtu 

* Hizkuntza hezkidetzailea sustatu