2020/02/16




ZER SENTITZEN ZARA?...ZABALDU KOLOREAKKKKKKKKKKKKKK.








Ikasitakoa desikasi dezakegula argi badugu, ​heteronormatibitateak ​inposaturiko muga zorrotzak gainditzeko bidean egongo gara eta, ondorioz, ikuspegia zabaldu eta aniztasun orori bere lekua emateko aukerak. Aurreko gaian ikusi dugu oinarrizko  konpetentzien garapenak, hezkidetzaren ikuspegia txertatuz gero, bide honetan lagungarri  izango ditugula. 

L​(esbiana)​G​(ay)​T​(rans)​B​(isexual) I​(ntersexual) Q​(ueer) ​+ (bestelako    identitate eta praktika anitzak) 

https://diccionario.cear-euskadi.org/eu/identidad-de-genero

Gorka Perez psikologoa da, eta bideogintza da bere zaletasunetako bat. Bi alderdi hauek uztartzen dituen azalpen bideo bat zintzilikatu du bere Youtubeko atarian.
Bideoa: "Harrremanak" hezkidetza egitasmoa. Hiru urte dira Zestoako udalak harremanok hezkidetza egitasmoa martxan jarri zuela, arremanitz kooperatibaren eskutik. Interesgarria ikastetxeetan lantzeko.

Sexualitatearen inguruan dauden errealitate ezberdinak azaltzeko bideo dinamiko eta dibertigarria da egin berri duena.

/https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/osoa/5032511/aniztasun-sexuala-modu-ulerterrazean-azaldua------------/

Hona hemen hezkidetzailea den    heziketak nola laguntzen duen, eta gure hezkuntza komunitatetan kontuan hartu beharrekoa:

 ● Sexu-genero sistema salatu eta gainditzen du. 
 ● Ikasle bakoitzaren errepika ezintasuna askatasunean garatzeko eskubidean sinesten du. 
 ● Heteronormatibitatetik aldentzen da. 
 ● Aniztasuna modu ez hierarkikoan, duintasunez eta errespetuz bistaratzen du. 
 ● Sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzen die.
 ● Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria-egoeraren aurrean esku hartzen du. 
 ● Aniztasun ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egiten du. 
 ● Heziketa afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzen du. 

Orain arte esandakoa kontuan izanda, zeintzuk dira eskola hezkidetzailearen erronkak?

1.- Eskola komunitate osoaren sentsibilizazio eta prestakuntza.
2.- Heziketa- eragile guztiak heziketa afektibo- sexuala egiten ari garela onartzea.
3.- Eskola komunitate osoaren konpromezua.
5.- Heziketa afektibo- sexuala aniztasunean heztea.
6.- Sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatzea.
7.- Gorputzaren autoezagutza eta onarpena.
8.- Aisialdia eta sare sozialen esparrua askatasunez erabiltzeko tresnak eskeini.
9.- Hizkuntza hezkidetzailea erabili.
10.- Material hezkidetzailearen presentzia ziurtatzea.
 

Honekin lotuta aipatzekoa hain ezaguna den Maite Garaigordobilek eta Enara Larraizek (2019)egindako ikerketaren emaitza: 

Jazarpena eta ziberjazarpena euskal LGTB nerabeengan.

https://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdeposgrado-graduondokoikasketak/content/-/asset_publisher/ZcG4/content/tesis-larrain-marino-enara/pop_up?_101_INSTANCE_ZcG4_viewMode=print&_101_INSTANCE_ZcG4_languageId=eu_ES
Jazarpena eta ziberjazarpena euskal LGTB nerabeengan:        
-  Prebalentzia eta ondorioak osasun mentalean ​ .
-  Azterlanak jazarpen-ziberjazarpen       
- 11 LGTBfobikoaren prebalentziari buruzko datuak eman zituen, erakutsiz LGTB pertsonek,         jazarpena-ziberjazarpena maizago sufritzeaz gain, sintoma psikopatologiko gehiago ere garatzen dituztela jasandako biktimizazio-ziberbiktimizazioarengatik,  jazarpena-ziberjazarpena jasaten dutenak heterosexualak baino

Proposamen gida ikastetxeetan lantzeko.
https://steilas.eus/files/2017/05/Ortzadar-gara.-Unitate-didaktikoa.steilas.pdf
Ortzadar gara.
Horrelaxe jasotzen du beraien sarreran:

"Aitzitik, betidanik gure artean izan den aniztasun afektibo sexuala eta genero aniztasuna ezkutaturik izan da gizartean eta eskoletan. Azken urteotan protagonismoa hartu du aniztasun mota honek, baina gehienetan pertsona hauekiko gorrotoak sortu dituen ondorio lazgarrien ondorioz. Ezagutza-ezak, aurreiritziek, beldurrek, fobiek, gorrotoak LGTBI+ komunitatea baztertu, zokoratu, kikildu, mugatu, erasotu, erail… egin du. Egoerak honela, aldarrikapenen zentraltasuna hartu du LGTBI+ ikasleen babes neurriak hartzeak. Neurri horiez gain, bestelako bidea ere jorratu behar dugu: aniztasuna aberastasuna da, eta eskoletan zein gizartean dagoen aniztasuna arazoa baino, aukera pedagogikoa dela sinetsi eta erakutsi behar dugu. Ez dugu uniformea den jendartean bizi nahi, aniztasunari behar bezalako gorazarrea egin behar diogulako uste sendoa dugu; bihur dezagun, bada, aldarrikapen".

Jarduera ezberdinak proposatzen ditu maila eta adina kontuan hartuz ikastetxeetan aurrera eramateko praktikoak eta errazak burutzeko. Horien artean "Herri beri ipuina".

Emakundek egindako ikerketa, emaitzak, ondorioak eta proposamenak.

SEXU ERASOAK . Emakunde (2011)

Nola bizitzen diren, nola ulertzen diren, eta nolako arreta ematen zaien.
Bertatik ateratako hainbat datu interesgarri.

BELDURRAREN DISKURTSO TRADIZIONALA

Ikerketak ondoriozta tzen duenez, eraso horietako asko aisialdiko espazioetan gerta tzen dira, eta ekuazioa honako hau da: festa + alkohola + nesketan egiteko aukera = kontrola gal tzea, mutilak lerde-jarioan, neskak erne eta leporaino, eta eran tzun desegokiak, bai mutilen aldetik, bai nesken aldetik. (121.orr.)

  
Hainbat populazio-sektoreren sexu-erasoei buruz ko esperien tziak eta kontakizunak aztertu ostean, hiru diskur tso bereizi ditugu, hirurak ere gaur egungo gizartean bizirik daudenak: — Diskur tso tradizionala, emakumeei errurik egozten ez dien jarrera moderno eta politikoki zuzena bereganatu nahi duena, baina gizonen nagusitasunari eta emakumeen autonomiari nola heldu ez dakiena. — Ezintasunaren diskur tsoa, berdintasunez ko eremu tzat jo tzen diren inguruetan jarrera nabarmen sexistak sor tzen eta berregiten direla ikusita, nolako eran tzuna eman ez dakiena. — Diskur tso erreboltaria, gizonen erasoa prebeni tzeko ardura guztia emakumeen eskuetan uztea eta haien askatasuna muga tzea onar tzen ez duena.  

Sexu aniztasunaren inguruan lan egiten duten pertsonak gehiago ikustarazi, hemen batzuk:

Amelia Barquin

Bideoa ikusgai:

Guk gure egunerokoan hezkidetzan estereotipoak gaindituz proposamen askea eskaini behar diegu ikasleei, askatasunean garatzeko bideak sustatuz.
Josebe Iturrioz "Ez da beharrezkoa alu bat emakume izateko edo zakil bat gizon izateko. 
Bizkaiko hitza (2014)

Eusko Jaurlaritza. (2016)
Transexualitatea egoeran daudenei arreta integrala emateko gida.

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/guia_transexualidad/eu_def/adjuntos/guia_transexuales_eu.pdf
"Eskola inklusiboaren hezkuntza-eginkizun nagusietariko bat da ikasle guztiei sozializatzen laguntzea, heldu eta hazi daitezen eta garapen integrala izan dezaten, betiere aniztasuna honela baloratuz: ikasteko eta hobetzeko aukera bat bezala eta ikasketak bultzatzeko aberastasun bat bezala. Horretarako, gizakion dibertsitatearen adierazpenak aintzat hartzen dituzten hezkuntza-testuinguruak sortu behar dira, alegia: kultur-aniztasuna, gaitasunena, baliabide sozioekonomikoena, aniztasun funtzionala, afektu- eta sexu-aniztasuna eta generoarena... Halaber, hezkuntza-testuinguru horietan konpetentziak garatzeko erabiltzen diren metodologien bidez, elkarrizketa, interakzioak, elkartasuna, berdintasuna eta ikasle guztiekiko errespetua ahalbidetu behar dira, eta esperientzia abegitsua eskaini behar zaie pertsona guztiei, guztiak aitortuta, baloratuta eta babestuta sentitu daitezen, alde batera utzita haien errealitatea edo zirkunstantziak."


ABERASTU GAITEZEN ANIZTASUN SEXUALAZ, BUSTI GAITEZEN KOLOREZ, IZAN GAITEZEN LIBRE, ETA HEZI DITZAGUN  GURE HAUR ETA GAZTEAK ANIZTASUN SEXUALEAN.

Azkenik genero aniztasunean egindako ikerketa bat eransten dizuet, norbaitek kontsultarako erabili nahi badu.
Esteka uzten dizuet dokumentua nahiko sakona delako, 100 orri baina gehiago ditu, niri pasatako inkestak eta irakslegoak emandago erantzunak atentzioa deitu didate.

Genero desadostasuna Haur Hezkuntzan. Irakasleon erronka berria Maite Gorrotxategi Pereda Hezkuntza eta Kirol Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU Amaia Alvarez Uria Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila Hezkuntza eta Kirol Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU



Animo eta aurrera, sexu aniztasuna atera dezagun plaza, eskaini, bistaratu, estereotipoak suntsitu, prestatu, aholkatu, lagundu, ENTZUN..............jarrai dezagun hasitako bideari hezkidetzan bustitzen.
Ainhoa Calvoren posta aukeratu dut, erabilgarria iruditu zaidalako homofobiarekiko gorroto delitua eta berak luzatutako hezkidetza proposamenak, nik ere erantsiak.
#Josune
# Aniztasun sexuala

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina