Aste honetan egin den ikerketa oso
interesgarria iruditu zait, baina aitortu behar dut orain arte ez nintzela konturatu
emakume eta gizonen artean dauden ezberdintasunaz gauza batzuetan.
Inoiz ez nuen pentsatu hiri bat zein matxista
izan daitekeen kaleen izenak plaza edo beste monumentu batzuk jartzen dituenean.
Argi dago emakumea ikusezin bihurtzeko modu bat dela, historiaren
errekonozimendua ukatuz eta historiatik kenduz.
Hiri matxista batean pentsatzen dugunean normalean
hirigintza feministaren ideia datorkigu burura, non jazarpenaren edo indarkeria
matxistaren aurrean arriskutsuak edo ez-seguruak izan daitezkeen lekuak
ezabatuta egongo direnak. Berdeguneekin eta pertsonen arteko harremanetarako
espazioekin, hiria leku gizatiarragoa izan dadin.
Hori lortzeko ez dago modu hoberik emakumeek
parte hartzeko erabakietan. Politikan parekotasunik balego, gai horiek ikuspegi
horretatik azter litezke, eta horrela guztiontzako hiri bat egin genezake,
guztiak aintzat hartuko dituena eta guztiak onartuko dituena.
Bestalde, gustatuko litzaidake gomendatzea
beste urtetako blog sarrera hau: https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/01/espazioak-emakumez-bete-ditzagun.html
oso interesgarria iruditu zaidalako. Egiten
den hausnarketa oso interesgarria da, eta hezkidetzako patioei buruz egiten den
erreferentzia aipatzea gustatuko litzaidake. Nire eskolan justu orain proiektu honetan
gaude eta uste dut merezi duela pertsona guztientzako espazioa irekitzea,
guztiek gozatu ahal izan dezaten
Aste honetan, errepresentazioa eta denboraren erabilera dugu hizpide, eta esan behar dut, kasu honetan, ez dela asko arakatu beharrik emakume eta gizonen arteko aldea zein handia den jabetzeko.
Lehenego, filme edo telesailetako protagonisten inguruan hausnartzen hasi ginen, eta emakumezko zein gizonezko ez estereotipatuak aurkitzeko, eta argi dago buruari eragin behar zaiola horrelakoak aurkitzeko. Begiratzen dugun lekura begiratzen dugula, estereotipoz inguratuta gaude eta ez da erraza hauetatik urruntzen diren pertsonaiak aurkitzea. Laster izango ditugu gabon zaharrak eta ziur nago telebista kate guztietan urteroko irudi berbera aurkituko dugula: neska-gizon bikote bat kanpaikadak ematen; neska eder bat 0 gradutik beherako giroa izan arren erdi biluzik egongo dena; eta gizonezko interesgarri eta berregarri bat trajez jantzita (hotzik pasatu ez dezan). Zelan ahaztu Ana Obregon gazte eder hura, dardar batean, ohorezko hitz motako soinekoa jantzita, eta bere ondoan, Ramon Garcia traje dotorez, kapa eta guzti…
Telebistaren gaiaren ondoren, gure inguruetako kale, parke eta plazetan emakumeen presentzia aztertzeari ekin genion, eta berriro ere ondorio berbera atera genuen: emakumeen presentzia xumea eta diskretua. Gai honen inguruan aurreko edizioetako ikaskideek egindako sarreren artean Non dago beste erdia aukeratu dut, nik burututako behaketarekin oso otuta dagoelako eta datu oso zehatzak ematen dituelako. Deigarrienetako bat hauxe: gaur egun, Bilboko 900 kaleetatik 28k emakume izena dutela, hau da, kale guztien guztien % 3k baino ez. Honetaz ohartuta, Bilboko udalak esku-hartzea erabaki zuen 2020ko urrian eta ahobetez onartu zuen udalbatzak ordutik aurrerako kale, plaza, parke, etorbide edo beste edozein azpiegiturak emakume izena hartuko zuela.
Nire ustez, hau ez da erronka handia, azpiegitura berriei emakume izenak jartzea ez baita lan nekeza, benetako erronka iruditzen zaidana da, gaur egun, gizon izenak dituzten kale, parke edo azpiegitura nagusiei izena aldatzea emakumezko baten izenaren ordez, izan ere, ez gara bakarrik kantitateaz ari, baita kalitateaz ere. Behatu beharko litzateke non kokatzen diren batzuen eta besten izenak, noren izenak dituzten kale nagusiek eta non dauden kokatuta gizonezkoen omenez eraikitako eskulturak, zein gizon profil eta zein emakume profil errepresentatzen diren. Konplexuak alde batera utzi eta emakumeen izenak herri eta hirietako txoko ilun eta baztertutetaik erdigunera ekarri behar dira.
Aste honetan gai
interesgarri asko landu dira, baina hau aipatzea gustatuko litzaidake:
Errepresentazioaren
garrantzia espazio birtualetan.
Espazio guztiak
dira garrantzitsu eta kontuan hartzekoak, baina iruditzen zait espazio birtualari
agian ez zaiola behar beste erreparatzen. Horren harira, orain dela aste batzuk
#emakumeaktxioherrian traola sortu zuten emakume batzuek Goizalde Landabasok
eta Leire Narbaizak hain zuzen ere. 20 Urte Euskaraz Interneten jardunaldian
egin zuten proposamena, emakumezkoen Twitterreko ikusgarritasuna eta
errelebantzia areagotzeko modu gisa. #EmakumeakTxioherrian txio kanpaina,
abenduaren 6tik 12ra egin zuten. Egunero 3 emakumeren txioak bertxiotu behar
ziren, astebetez. Honela azaltzen zuen kanpaina Leire Narbaizak berak txio
honetan: https://twitter.com/txargain/status/1468170160825683969
Azpimarratzekoa da
bestalde, emakume askok sare sozialetan emakumeei ikusgarritasuna emateko
egiten duten lana. Aipatzekoa da, adibidez, Marisa Barrena. https://twitter.com/MarisaBarrena1
Emakumeen jaiotegunak eta efemerideak bildu ohi ditu Twitterren.
Bestalde, aurreko
edizioetako sarreren artean honakoa aukeratu dut:
Asko gustatu zait jolastokien
eta espazioen inguruan egindako lanketa dela eta. Horrekin lotura, burura
etorri zaizkit Hiritik at kooperatibak zentzu horretan egindako bi proiektu
hauek:
Eskoletako
espazioen erabilerari oso garrantzitsu deritzot, eta zentzu horretan oso
interesgarria iruditzen zait Atxuriko eskolan egindako auzolana. Hemen ikusgai:
https://www.facebook.com/watch/?v=370986210179495
Beraz, esandako
guztia kontuan hartuta, hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko
erronketako batzuk honakoak izan daitezke:
- - Emakumeen errepresentazioaren (edo
ezaren) kontzientzia hartzea
- - Espazioaren birbanaketa egiteko
moduak (bir)pentsatzea
- - Hezkuntza eremuko espazioen inguruko
hausnarketa eta planteamendua
- - Hezitzaileon paperaren inguruko
hausnarketa eta praktika
Nik
proposatzen dut Ikaskuntza Diseinu Unibertsala zabaltzea eremu
guztietara benetako inklusioa lortzeko.
Errepresentazioa
eta denbora erabileraren inguruan hasteko hausnarketa egiten ondoko
aipua hartu dut, aste honetako irakurgaietatik.
Ondoren
nire buruari galdetu diot nola lor dezakegun aukeratutako aipuan
adierazitakoa. Zeintzuk diren eman behar diren baldintzak hori
lortzeko. Nire aurre-ezagutza eta gehiago jakiteko dokumentazioan
oinarritu naiz galdera honi erantzuna emateko ikerketa gisa.
Arkitektura
hezkidetzaileari buruzko ideia egiteko Ula
Iruretagoienaren
artikulua
baliagarria izan daiteke, bere ekarpenak IDU-ri gehitzeko.
Iratxe
Esnaolak
dion moduan: "2030 Agenda" gauzatzeko ezinbesteko lanabes
kontsideratzen dira datuak, ebidentzietan oinarritutako politikak
sortzeko behar-beharrezkoak direlako: genero
datuen arrakala
ere desagerrarazi beharko da, hortaz, genero berdintasunean aurrera
egiteko. Bestalde, genero arrakalarik gabeko datuak beharko ditugu.
Hezkidetzaren
ikuspegia erabiliz, hezitzaileon eta hezkuntza sistemaren erronka eta
betebeharra da ikasleen garapen berdinkiderako elkarbizitza-espazio
eta denborak aztertzea, eta sexismoa eta androzentrismoa antzematen
denean, birdefinitzea.
Sentsibilizaziorako
baliagarria izan daiteke digitalizazioari buruzkoartikuluhau,
kontuan hartuta nire ikuspegitik ikus-entzunezko komunikabideak
digitalizazioaren barruan koka daitezkeela.
Bukatzeko pasa den edizioko blog sarrera aukeratzeko kontuan izan dut, 15-30 arteko lerroko sarrera emandako gomendioa, nik landutako ideiarekin duen lotura eta bukatzeko irakurtzeko erreza eta ulergarria egin zaidala.
Asteon, espazioen eta denboraren erabileran, besteak
beste, desberdinkeriak detektatzen eta kontzientzia hartzen jardun dugu. Horren
guztiaren aurrean, ordea, eraldaketa dagokigu: aldaketetarako bideak irekitzea
eta horiek martxan jartzea. Horixe da bidea.
Bide horretan, Zarauzko Salbatore Mitxelena
Ikastolak abian jarritako ekimenean jarri nahi nuke azpimarra. Duela hiru urte,
kanpo-espazioaren erdigunean mutilak nagusitzen zirela ohartu ziren, eta
neskak, berriz, aldirietan egoten edo ibiltzen zirela. Espazioaren erabilerari
oso esanguratsu iritzita, hausnarketa-prozesua jarri zuten martxan, eta, kanpo-eremua
eraldatzeko beharra ikusita, horri heltzea erabaki zuten.
Hona hemen aipatutako prozesuaren nondik
norako orokorrak:
Ildo horretatik, iazko artikulu
hau hautatu dut; izan ere, besteak beste, ikastetxeko espazioa begirada
parekidetik eta inklusibotik eraiki ahal izateko gida partekatzen da bertan.
Horrekin batera, ez nuke aipatzeke laga nahi PATIO
PAREKIDE ETA HEZITZAILE BAT ERAIKITZEKO BIDEANizenburupeko gradu
amaierako lana: ikuspuntu
hezitzailetik dinamizatu nahi izan da kirol inbasiboen eremua, nagusia edo erdigunea.
Detektatu, hausnartu eta ekin, guztiok
elkarrekin.
Aste honetako errepresentazio eta denboraren erabileraren gaian eremu zabaleko kontzeptuak aztertu dira dokumentazioan; egunerokotasunean erabat presente daudela konturatu naiz.
Espazio fisikoaren kasuan, harrigarria da emakumeek zein errepresentazio eskasa duten orokorrean; urbanismoaren kasuan egindako ikerketei esker, udalerri desberdinetan emakumeen memoria berreskuratzeko hainbat ekimen jarri dira martxan dagoeneko, baina oraindik asko daukagu egiteko.
“Aipatzen ez dena ez da existitzen, ez da errekonozitzen”
Zaida Fernandez
Zaidak egindako ikerketaren aurkezpenean, Mapa de las huellas de las mujeres en Basauri, emakumeen aztarnak berreskuratu ditu; emakumeek espazio desberdinetan (plazak, parkeak, ea) izan duten presentzia, jarduerak, ea; udalerri desberdinetan agertzen diren ezaugarri berdintsuak aipatzen ditu bere ikerketaren aurkezpenean.
Hirigintzarekin lotuta, interesgarriak iruditzen zaizkit Oihane Ruiz Menendez arkitekto hirigileak “Mujer, urbanismo y ecologĆa”artikuluan aipatzen dituen ideiak:
“Hiri feministak indarkeriarekin (alderdi matxistak, klasekoak, arrazistak, etab.), osasungarritasun-baldintzekin, haurren babes eta eskubideekin, zaintza eta mendekotasunekin, erabileren eta erritmoen nahasketarekin, bizi eta bizi denaren babesarekin, hirirako eskubidearekin eta hiri-partaidetzarako eskubidearekin (ez kontsumitzaile gisa, baizik eta subjektu aktibo gisa) lotutako gatazkak planteatzen ditu”.
Artikuluan aipatzen du Franziska Ullmann arkitektoak Vienan egindako lana, "Hiriaren begiak" deitzen dio laneko espazioak (sukaldea) parke eta jolastokiekin lotzeari, haurren autonomia sustatzeko.
Menpekotasuna duten adinekoentzako apartamentuak eta gazteen estudioak nahastea aipatzen du, zaintza eta sinergia informalak sustatzeko.
Oihane Ruizek, Hamaika Telebistarako egindako “Hirigintza eta generoa” saioan hirien eraikuntzan eredu patriarkalak zer eragin izan duen azaltzen du; hirigintzaren diseinuan, eredu bakar bat hartu dute kontutan: gizonezkoa, etxetik kanpo lan egiten duena, kargurik gabekoa …
Bestalde, gogora ekartzen digu emakumea esfera produktiboan (lana) eta erreproduktiboan (umeak, zaintzak…) egon dela beti, baina gizonezkoa, aldiz, produktiboan bakarrik, horregatik ikuspegi sexistarekin antolatu dela hirigintza.
Horretaz gain, saioan aipatzen da ere emakumeen errepresentazio eskasa kaleen izendapenetan, baita ere hainbat espazio publikoetan emakumeek duten beldurra.
Eskolen kokapena ere aipatzen da bideoan, eskola askotan hiritik kanpo edota urrun dago, eta horrek ez du hurbiltasunaren irizpidea bermatzen; eskolako patioen inguruan diseinuak nola baldintzatzen duen erabilera aipatzen dute.
Eta guk ….
Nola eman buelta hirigintza eredu horiei?
Nola eman bizitza gaur egun gure herrietako kaleei?
Eta eskola eremuan?
Bizi dugun eredu kapitalistak kontsumitzeko ohiturak aldatzera eraman gaitu eta gero eta gehiago ikusten dira komertziorik gabeko kaleak, herri txikietan behintzat…
Eremu hezitzaileetan /jendartean lantzeko erronkak:
Eskolaren esparruan
Eskolako patioen berdiseinua, eredu hezkidetzailea kontutan hartuta;
Erabaki adostuak hartzea jarduera desberdinak proposatzeko.
Komunen berdiseinua eta erabileraren berplanteamendua.
Ikasleekin elkarbizitza-espazioen eta denboren hausnarketa egin.
Hirian / herrian:
Hirietako auzoetan eskolak izatea, ez hiritik kanpo, hurbiltasuna bermatzeko.
Erabilpen anitzak sustatzea kalean, bizitza sortzeko.
Guzti horretarako, sentsibilizazioaren beharra ezinbestekoa ikusten dut, eremu hezitzailean zein jendartean, begirada hezkidetzailetik ulertu behar baitira planteatzen diren erronkak.
Animazio bisualak sartu ditu datuak adierazteko eta modu erakargarrian irakurtzen da informazioa;
Patioen inguruko bideo interesgarria du:
Red de patios inclusivos y sostenibles
Bukatzeko, opor garaia bueltan dugula eta, Donostiako San Telmo museoan 2021eko azarotik 2022ko martxorarte ikusgai izango den erakusketa aipatuko dut, emakume artisten presentzia eta errepresentazioa ikusgai duena.
Aurreko
edizioetako Martaren post-a aukeratu dut: Zer ikusi hura ikasi. Zergatik? Beno, Katixa Agirrek aipatutako “Ikus-entzunezko sindromeak” eta horien artean Bechel
sindromea interesgarria iruditu zait. Sindrome horrek dio pelikula, serie edo komik batek genero
filtroa pasatzeko 3 baldintza bete behar dituela:
1. 1. Pertsonaietako bik,
gutxienez, emakumeak izan behar dira eta izendatu egin behar dira/2.Batak bestearekin hitz egin behar du/ 3.Elkarrizketako gaia ez da
gizona izan behar
Hau kontuan hartuta atera dezagun kontua ea zenbat eta
zenbat pelikula zoragarririk ez luketeen filtroa pasako!!
Errealitateari begira betaurreko moreak jarrita zenbat
eta zenbat egoera sozialek ere ez dutela filtroa pasatzen ikusten dugu. Astez
aste horrekin konturatzen ari gara. Espazio publikoek gizarte lehentasunez hitz
egiten dute, autobide erraldoiek, makro estadioek …. produktibitatea, indarra
etaboterea erdigunean jartzen dute.
Arkitektura feministak honetan zer esanetalan handia dauka.
Imaginario kolektiboan gelditzen diren emakumeak gutxi
dira eta egia horren adierazle beste adibide batzuen artean hauek aipa ditzakegu: kaleen izenak, gure hiri eta herrietan ditugun emakumeen eskulturak, Historiatik iritsi zaizkigun emakumeen balentriak edo ekintza gogoangarriak…
Emakumeok plaza publikoan dugun espazioa beraz murritza da. Beste adibide bat:Gasteizko Azkena Rock jaialdiak duen emakumeen presentzia eskasa. 2018an talde feministek salatu zuten moduanberrogei taldeetatik soilik lautan egon ziren
emakumeak.
Eta gure eskoletan zer gertatzen da? berdinharremanatzen gara neska edo mutilekin? Denbora
berdina eskatzen diegu batzuei zein besteei?Estereotipatuak ez diren mezuak bidaltzen dizkiegu? Exijentzia maila
berdina al da? Galderak eta ideiak pentsatzeko dira.
Gero eta kontzienteagoak garenez aspektu batzuk aldatzen ari direla egia da, eta horren
lekuko gure eskoletan patioak
eraldatzeko ematen ari den mugimendua.
Kaleen izenekin pausoak ere ematen dira baina oso poliki. Ateneok republikanok Gasteizko kaleak berrizendatzea eskatzen dute baina Gorka Urtaranek bakarrik espazio berriak emakume izenarekin bataiatu nahi ditu.
Zer egin dezakegu? Errealitate sozialaren aztertzea, proposamen berrien ezagutzea, denon artean hausnarketa kritikoa burutzea, sare moreak osatzea eta batzutan, zergatik ez, artea, sormena, adimena, eta sentsibilitatea erabiliz, nire alaba nagusiak dion moduan, barrikadetara jotzea!!
Aste honetan
zehar eta gai honi buruz irakurtzen oso deigarria iruditu zait emakume-izena
duten kaleak %10 baino gutxiagoa direla. Datu honek agerian uzten du emakumeei
leku publikoetan ematen zaien ikusgarritasun eskasa. Irakurgaian esaten
den bezala emakumeek hirian duten presentzia areagotu egin behar da eta
horretarako, kaleen izenak, plazenak, parkeenak eta eraikin esanguratsuenak
agertu behar dira emakumeen izen gehiago.
Beste aldetik,
interesgarria ere iruditu zait ikastetxeko patioen berrantolaketa bultzatzea. Patioak
ez lirateke hain hierarkizatuta egon behar. Baloia eta porteriek patioen
jabeak dira eta neskak, askotan, baztertuta geratzen dira patioetan, hormaren
alboan. Honekin lotuta hurrengo artikulu hau irakurtzea gomendatzen dut Betaurrekomoreak Zaldupe eskolan
Etaa amaitzeko, komuneen erabilerari buruzko hausnarketa hau Neskeneta mutilen komunak ere deigarria iruditu zait. Post honetan mutilen eta
nesken komunetako desberdintasunari buruz hausnartzen du, haurrei zutik pixa
egiten irakasteko ohituraren zergatia. Aipatzen da pixa zutik egitea maskulinitate
konbentzionalaren iruditeriarekin lotuta dagoela. Esertzea makurtzea baita
menperatua eta otzana izatea, ondorioei erreparatzea, arauetara egokitzea,
garbiketa kontuan izatea eta abar.
Beste urte bateko
blogaren sarreretatik hau aukeratzen dut, ESPAZIOENBANAKETA ETA ANTOLAKETA, oso interesgarria iruditzen zaizkidalako
ikastetxeetako patioei buruz egiten dituen hausnarketak, adibidez, "Patioa jendarteratzeko espazio publiko bat
da, gizarte patriarkalaren desberdintasunak bistaratzen eta erreproduzitzen
dituena", eta, baita, asko gustatu zait partekatzen duen esteka hau 150colegios reorganizarĆ”n el patio para evitar que los chicos y el fĆŗtbol seadueƱen del recreo. Oso albiste ona izan arren niri pena ematen dit; izan ere, nahiz eta zazpi
urte igaro, ni behintzat, ikastetxe gutxitan izan ezik, ez dut aldaketarik
ikusi eskolako patioen berrantolaketan.,,
Nire ustez
jendartean landu beharko ditugun erronka batzuk hurrengoak izan daitezke; alde
batetik, ikastetxeetan ,behingoz, patioen berrantolaketa, ikasle guztiei bere
espazioa emanez, hierarkiarik gabe. Eta beste aldetik, biztanleria
orokorrarekin eta erakundeekin lotuta erronka bat, hau da, , kaleen, parkeen,
eraikinen... % 50ek emakume izena izan dezaten lortzea.
Egia esan ez da izan lehenengo aldia espazioaz pentsatu dudana. Izan ere, ikastetxeen espazioaren inguruan hasunartzeko aukera izan dut behin baino gehiagotan, hura oso adierazgarria baita
Egia da baina hiriaren antolaketaren inguruan gutxiago pentsatu dudala genero-ikuspegiaren arabera. 2020ko Getxophotoko jaialdian Randa Maroufik egindako lana ikusi nuen, eta horretarako aukera izan nuen. Zalantzarik gabe, hirigintza feminista "puntu beltzekin" pentsatzea da, baina horrekin baino gehiagorekin pentsatzea ere bai. Hiriaren espazioaren antolaketak erabakitzen du hiritarrek zer-nolako harremanak eraikiko dituzten edota zer jarduera sozial-ekonomikoa izango den nagusi. Bada, hori guztia ez bada genero ikuspegitik planifikatzen, desberdintasuna iraunaraziko dugu.
Ildo honi jarraiki, hauxe da aurreko ediziotik aukeratu dudan artikulua.
Gainera, ondorioztatzen dudana zera da; logika bat gailendu da mendeetan, logika horretan oinarrituta eraiki dira gizarteak, estatuak, lurraldeak eta hiriak. Dena eraikia izan da, logika patriarkalen begiradatik, gizarte ezberdinasunak iraunarazteko.
Hortaz, ezinbestekoa da etengabeko deseraikitze eta eraikitze prozesuan aritzea. Bide horretan, interesgarria egin zait hirigintzan adituak diren emakumeen honako konferentzia:
Uste dut begirada oso interesgarriak partekatzen dituztela, ezinbestekoak direnak deseraikitzea gertatu eta eraikitze berri baterako.
Hala, bertan azaltzen diren gakoak gure ikastetxeetara eraman behar ditugu, gure ikastetxeetako espazioa begirada feminista, parekide eta inklusibotik eraikitzeko. Hori da egun dugun erronka nagusiena. Ez da samurra, baina bestelako jokabide, pentsamendu eta inertziak bezala, espazioaz ere jabetu beharra daukagu hura eraldatu ahal izateko. Denontzako hiri bizigarriak sortzeko.
Aste honetan errepresentazioa eta denboraren erabilera ditugu hizpide. Konturatu naiz, datuak aztertzen, emakumeek errepresentazio txikia dugula bizitza publikoan, kulturan, kaleetan... Arkitekturak ere bizkarra ematen digu hiri sexistak sortuz... eta nire buruari galdetzen diot, noiz arte?. Benetan jabetzen al gara arazoaz?. Erronka handia dugu aurrean.
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean Ainhoak egindakoa aukeratu dut: Non dago beste erdia?. Oso interesgarria iruditu zait Ainhoak Bilboko kaleen izenean emakumeek duten presentziari buruz egiten duen analisia. Eta benetan tristea da bizi naizen hirian dagoen parekotasun eskasaz jabetzea, soilik % 3k du emakume izena. Bestalde, albiste on gisa, Bilboko Udalak neurriak hartu ditu desberdintasun hori konpontzeko.
Ikastetxeetako espazioen antolaketa hezkidetzaren ikuspegitik sentsibilizatzeko adibide gisa bi arkitektok, Amaia Albenizek eta ZuriƱe Burgoak, egindako lana aukeratu dut. Bideoaren lehen zatian, arkitekturak gure bizitza publikoa nola modulatzen duen hausnartzen dute, eta bigarren zatian, ikastetxe batean jolastokian espazioa erabiltzeari buruz egindako diagnostikoan zentratzen dira. Benetan interesgarria.
Hausnarketa hori hezkuntza-komunitate osoarekin egitea ikasle guztiek espazio komunez berdintasunez gozatzeko behar bat dela uste dut.
Hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak? Hona hemen ideia batzuk.
Arkitektura sexistaz jabetzea eta aldatzeko neurriak aldarrikatzea.
Kaleak emakumeen izenekin berrizendatzea eta kale horiek hirietako espazio garrantzitsuak hartzea.
Ikastetxeko espazioen erabilera hezkidetzaren ikuspegitik aztertzea eta hobekuntzarako erabakiak hartzea
Ikasgeletan egiten dugun denboraren erabilera kontuan hartzea, desberdintasun-alderdi bat gehiago ez izateko.
Errepresentazioa eta denboraren
erabileraren inguruan ikusitakoari buruzko Husnarketa egin ondoren konturatu
naiz gauza batzutaz. Adibidez, eta errepresentazioari dagokionez, ez dela
batere erraza aurreko ariketan eskatu diguten figura ez estereotipatuak
bilatzea filma edota eleberritan. Aurkitu ahal dira, baina benetan egin behar
dela arakatze bilaketa bat. Bestalde, eta seguruenetik atal larriena ez bada
ere, oso nabarmena da mutikoek orokorrean pasatzen duten denbora guztia bideojokuetan.
Esan beharrik ez dago bideojoku horietan indarkeria nagusi izaten dala.
Aukeraketaren zergatiak hurrengokoak
dira: lehen atala, pixaren gaia, kuriosoa egiten zait baina ez dut ulertzen non
dagoen arazoa. Arrazoiak praktikoak dira, besterik ez. Xehetasun gehiegi eman
gabe ere begi bistan dago sexu bien postura desberdinek bideratzen dutela modu
errazago batetan operazio fisiologiko hau. Dena dela, kontrako posturak
frogatzea zabalik dago.Horrela
erakusten diegula guk gure seme alabei? Niri horrelakorik egitea ez zait inoiz
okurritu ere ez. Edozein kasutan, gai honetan ere azkenean denok buzti beharko
gara…
Bigarren arrazoia post hau aukeratzeko
Ruandako emakume danbor joleen aurkezpena izan da. Bideoa bera zoragarria da,
espektakulu hutsa da afrikar emakume hauek ikusi eta entzutea danbor izugarri
horiek kolpatzen. Dena dala, eta sakonago aztertzen badogu gaia, ulertzekoa da
guztiz nola bukatu duten emakume hauek herrialde honetan egondako genozidioaren
ondoren, gizonek betetzen zuten rola egiten. Ruandaren gizarteak jasan zuen
sarraskia 90eko hamarkadan eta ondorengo gizarte suntsiketa ikaragarria izan
zen, eta hala eta guztiz, horrelako proiektu bat azaleratzea benetan
hunkigarria da. Esan beharra dago ere, musika tresna joleen banaketa generoaren
arabera fenomeno unibertsala dela. Horrek ez du esan nahi zilegizkoa denik.
Bakarrik azaltzen ari naiz kultura pauta bat oso ohikoa dena kultura guztietan zehar,
ez berau justifikatzen. Baina kontuz, begiratu deigun gure gizartea bera:
zenbat mutilek aukeratzen dute arpa, pianoa, edo zeharkako flauta? Eta zenbat
neskek aukeratzen dute gitarra elektrikoa, bateria eta tronboia? Eta gure
arbasoen garaietara bagoaz, zenbat albokalari emakume zeuden eta zenbat pandero-jole/abeslari
gizonezko zeuden? Hortaz, beste kulturak zorrotzegi kritikatu baino lehen
arakatu dezagun gurea.
Gai erakargarri honen ildoan, UNESCO-ren
bideo hau esegitzen dot, bertan Aka pigmeoen kantu polifonikoa, kultura pautak, eta kantu-dantzetan dituzten
musika rol desberdinak generoaren arabera azaltzen dira:
Sentsibilizaziorako interesgarria izan
daitekeen datu/ikerketa bat____________________
2011-12ko ikasturtean AssociaciĆ³ Valenciana de
Musicologia-k egindako ikerketa
bat nator hemen plazaratzea. Gorago komentatutako gaiaren inguruan hain zuzen
ere, musika tresna eta espezialitateen banaketa generoaren arabera alegia.
Ikerketaren izenburua hau da: ”Ba al dago gizonezkoen eta emakumezkoen
musika-espezialitaterik?”
Hona hemen aurkezten duten grafikoa datu kuantitatiboekin:
Hurrengo urratsa espezialitateen araberako azterketa izan da, gizonezkoen
espezialitaterik eta emakumezkoen espezialitaterik ba ote dagoen jakiteko.
Datuek erakusten dutenez, 27 espezialitateetatik 8tan emakumeak dira nagusi,
eta gainerako 19etan gizonak.
Espezialitate gehienetan gizonezkoen presentzia da nagusi, nahiz eta 27
espezialitateetatik 16tan nabarmentzen den: klarinetea, klabea, konposizioa,
kontrabaxua, koruen zuzendaritza, orkestra-zuzendaritza, fagota, gitarra,
jazza, organoa, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronpa, tronpeta eta tuba;
proportzioa % 53 eta % 98 artekoa da, eta horrek erakusten digu espezialitate
batzuetan ia parekoak direla gizonezkoak.
Ikasleen % 90 baino gehiago gizonezkoak dira; besteak beste, tronboia,
tronpeta, tuba eta jazza.
Musikologia espezialitateko ikasle gehienak emakumeak dira, baita harpa,
kantua, zeharkako txirula, oboea, biola, biolina eta biolontxeloa ere.
Nagusitasuna % 52tik % 68ra bitartekoa da.
Emakumeen presentzia orokorraren ehuneko handiena duen espezialitatea zeharkako
txirula da, emakumeen % 67.87 batez beste. Emakumeen gehiengo hori etengabea da
ikasturte guztietan, 2002/03 ikasturtean izan ezik. Ikasturte horretan izan
ezik, txirula eskoletan emakumeen presentzia % 60 eta % 80 artekoa da, eta hori
ehuneko handia da. Aldea handitzeko joera dago, espezialitatean emakumeen
presentziaren proportzioa handituz.
Kantua espezialitateak emakume gehiago ditu beti maila guztietan, % 52 eta % 75
arteko ehunekoetan, % 67.37 batez beste. Emakumeen gehiengo horrek ez du
aldatzeko joerarik.
Espezialitate batzuetan ere oreka dago gizonen eta emakumeen proportzioan. Hori
da Pedagogia espezialitatearen kasua bi aukeretan.
Aztertutako datuak ikusita, ondorio orokor gisa honako hauek ezar daitezke:
· Valentziako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan gizonezko ikasleak gehiago
dira emakumezkoen gainetik. · Zentro honetan, argi eta garbi, gizonezkoen
espezialitateak eta emakumezkoen espezialitateak daude. · Espezialitate
batzuetan estereotipo horiek aldatu egiten dira urteekin, eta beste batzuetan
ez da aldaketarik izaten. · Genero-estereotipo horien arrazoia,
musika-espezialitate profesionala aukeratzerakoan, Goi Mailako Kontserbatoriora
iritsi aurreko estadioetan bilatu behar da. · Goi Mailako Kontserbatorioko
irakasleek gutxieneko eragina dute genero-elkarte horiek sortzerakoan musika-espezialitate
desberdinekin.
Nire iruzkina ikerketa honi buruz:
Hemen daude datuak eta ondorioak
Valentziako Goi Mailako kontserbatorioan egindako azterketaren ondorioz. Noski,
ikerketa honi falta zaiona zera da: egoera hau irauli egiteko plangintza bat. Agian
hori da beraiek proposatu zutena hurrengoko ikasturteetarako. Edozein kasutan,
horrelako ikerketa baten beharra ikusi izan bazuten arrazoiren bat egongo zen.
Eta ikerketa bera egitea lehen pausua da dudarik gabe.
Zein dira hau
guztia eremu hezitzaileetan / jendartean lantzeko erronkak?_________________
Eremu
hezitzaileari dagokionez nire ustez bagoaz pausuak ematen, apurka bada ere. 2014.
urtean Hezkuntza sailak patioak berrantolatzea proposatu zuen, Hezkidetza
planaren barneko ekimenen artean. Hori zenbateraino lortu izan den ikastetxe
guztietan ez dakigu baina aitortu behar da pausuak hor daudela: arazoaren
kontzientzia, plangintza bat plazaratzea, egitasmoak idatzita izatea,… Erronka,
hortaz, gauzak zenbateraino aldatu diren egiaztatzea izango litzateke momentu
honetan nire ustez.
Aldiz, zailago ikusten dot jendartean guzti hau plazaratzea,
egoerak iraultzea, egitasmoak finkatzea idatziz,… Adibidez, orain dela gutxi
arte, oso ohikoa zen gure gizartean hain baloratuak diren txokoetan emakumeen
presentzia ez onartzea. Emakume batek komentatzen zidan behin, bere aita
bazkide zela txoko batetan baina bazkidetasun hori ezin ziola berari pasatu
juxtu arrazoi horregatik (“oinordetza patrilineala”). Egoera hauek aldatu dira
dagoeneko? Nik ez dakit hori horrela denik.