Aste honetan gai
interesgarri asko landu dira, baina hau aipatzea gustatuko litzaidake:
Errepresentazioaren
garrantzia espazio birtualetan.
Espazio guztiak
dira garrantzitsu eta kontuan hartzekoak, baina iruditzen zait espazio birtualari
agian ez zaiola behar beste erreparatzen. Horren harira, orain dela aste batzuk
#emakumeaktxioherrian traola sortu zuten emakume batzuek Goizalde Landabasok
eta Leire Narbaizak hain zuzen ere. 20 Urte Euskaraz Interneten jardunaldian
egin zuten proposamena, emakumezkoen Twitterreko ikusgarritasuna eta
errelebantzia areagotzeko modu gisa. #EmakumeakTxioherrian txio kanpaina,
abenduaren 6tik 12ra egin zuten. Egunero 3 emakumeren txioak bertxiotu behar
ziren, astebetez. Honela azaltzen zuen kanpaina Leire Narbaizak berak txio
honetan: https://twitter.com/txargain/status/1468170160825683969
Azpimarratzekoa da
bestalde, emakume askok sare sozialetan emakumeei ikusgarritasuna emateko
egiten duten lana. Aipatzekoa da, adibidez, Marisa Barrena. https://twitter.com/MarisaBarrena1
Emakumeen jaiotegunak eta efemerideak bildu ohi ditu Twitterren.
Bestalde, aurreko
edizioetako sarreren artean honakoa aukeratu dut:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/01/jolastokiak-eta-espazioak-ere-geureak.html
Asko gustatu zait jolastokien
eta espazioen inguruan egindako lanketa dela eta. Horrekin lotura, burura
etorri zaizkit Hiritik at kooperatibak zentzu horretan egindako bi proiektu
hauek:
https://hiritik-at.eus/project/jolasparkeak
https://hiritik-at.eus/project/urdunako-eskolako-patioa-berrantolatzeko-prozesua
Eskoletako
espazioen erabilerari oso garrantzitsu deritzot, eta zentzu horretan oso
interesgarria iruditzen zait Atxuriko eskolan egindako auzolana. Hemen ikusgai:
https://www.facebook.com/watch/?v=370986210179495
Beraz, esandako
guztia kontuan hartuta, hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko
erronketako batzuk honakoak izan daitezke:
- - Emakumeen errepresentazioaren (edo
ezaren) kontzientzia hartzea
- - Espazioaren birbanaketa egiteko
moduak (bir)pentsatzea
- - Hezkuntza eremuko espazioen inguruko
hausnarketa eta planteamendua
- - Hezitzaileon paperaren inguruko
hausnarketa eta praktika
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina