Aste honetan egin den ikerketa oso
interesgarria iruditu zait, baina aitortu behar dut orain arte ez nintzela konturatu
emakume eta gizonen artean dauden ezberdintasunaz gauza batzuetan.
Inoiz ez nuen pentsatu hiri bat zein matxista
izan daitekeen kaleen izenak plaza edo beste monumentu batzuk jartzen dituenean.
Argi dago emakumea ikusezin bihurtzeko modu bat dela, historiaren
errekonozimendua ukatuz eta historiatik kenduz.
Hiri matxista batean pentsatzen dugunean normalean
hirigintza feministaren ideia datorkigu burura, non jazarpenaren edo indarkeria
matxistaren aurrean arriskutsuak edo ez-seguruak izan daitezkeen lekuak
ezabatuta egongo direnak. Berdeguneekin eta pertsonen arteko harremanetarako
espazioekin, hiria leku gizatiarragoa izan dadin.
Hori lortzeko ez dago modu hoberik emakumeek
parte hartzeko erabakietan. Politikan parekotasunik balego, gai horiek ikuspegi
horretatik azter litezke, eta horrela guztiontzako hiri bat egin genezake,
guztiak aintzat hartuko dituena eta guztiak onartuko dituena.
Bestalde, gustatuko litzaidake gomendatzea beste urtetako blog sarrera hau: https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/01/espazioak-emakumez-bete-ditzagun.html
oso interesgarria iruditu zaidalako. Egiten
den hausnarketa oso interesgarria da, eta hezkidetzako patioei buruz egiten den
erreferentzia aipatzea gustatuko litzaidake. Nire eskolan justu orain proiektu honetan
gaude eta uste dut merezi duela pertsona guztientzako espazioa irekitzea,
guztiek gozatu ahal izan dezaten
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina