2020/03/07

ASKE BIZI

Aste honetan indarkeria matxistari buruz hausnartzen egon gara. Nik gai hau askotan beldurrarekin lotzen dut, niri ere pasa zaidalako Izaro Andresek esaten duena:
“Gauez etxera bakarrik goazenean beldurra pasatzen dugu. Bakarrik goazela pausoak entzuten ditugunean, beldurra pasatzen dugu, eta azkar-azkar begiratzen dugu atzera automatikoki lasaituz datorrena emakumea bada. Bakarrik goazenean mutilen lagun talde baten ondotik pasatzean, beldurra pasatzen dugu. Egun  argiz edo ilunetan ez gara leku berera korrika egitera joaten, beldurra pasatzen dugulako. Giltzak atzamar tartean indarrez eramaten ditugu babes bezala, beldurra pasatzen
dugulako. Egiten duguna egiten dugula, dantza egin, kantu bat konposatu, bideo bat
publikatu... Badakigu jasoko ditugun erantzun guztien artean, erantzun sexualen bat ere
jasoko dugula”.
Baino oraingo honetan, logoa positiboa izatea nahi nuen beraz, hau da nire logoa:
Aurreko urteetako edizioetatik  #ItsasoGOren posta aukeratu dut,agian ere nik bezala, beldurra etorri zaiolako burura: “beldurrak generoa dauka”. 
Horretaz gain, ipuin tradizional eta Disneyren ipuinen azterketa aipatzen du. niri ere iruditzen zait gai polita izan daitekeela ikasleekin lantzeko eta hezitzaileok hausnarketa egiteko, kritikoki aztertuz ikasleei ipuin bat irakurri baino lehen, edo behintzak pentsatu zein helburuarekin kontatzen diegun. 
Martxoak 8ra begira unitate didaktiko batzuk ere proposatzen ditu. 
Eta pila bat gustatu zait Galeanoren bideoa, hemen txertatzen dudana berriz ere:

Ikasleekin lantzeko indarkeria matxisten aurkako lelo zehatz bat sortu . Nola, noiz eta norekin landu? 
Nik Lehen Hezkuntzan egiten dut lana eta beraiekin lantzeko oso aproposa iruditzen zaidan gaia da maitasun erromantikoa. Azken finean, entzun edo ikusten dituzten pelikula, ipuin eta bideoklipetan maitasun erromantikoa askotan azaltzen da eta nik uste, adin horrekin lantzeko gai egokia izan daiteke. Horretarako lelo hau aukeratu dut, laranja erdiaren mitoari buelta emanez:



3.zikloko ikasleekin landuko nuke eta San Valentin ordezkatzeko erabiliko nuke Alde batetik, maitasun erromantikoaren mitoei buelta emango genieke eta horretarako honen inguruko esaldiak aztertuko genituzke talde txikietan, gero talde handian eztabaidatu ahal izateko. Adibidez: -“Zu gabe ez naiz ezer”. -“Laranja erdia”ren mitoa: beste pertsonaren beharra osatuta egoteko… -“Maitatzen zaituenak negarraraziko zaitu”. -“Egiazko” maitasunak dena barkatzen du, dena jasan dezake. -“Dena eman behar da.” -“Maite nauelako sufriarazten nau”. -“Bikotea behar duzu zoriontsua izateko”. -“Jeloskor dago maite nauelako” -Etab. Horretaz aparte, zenbait ipuin tradizional komentatuko genituzke, emakume eta gizonezkoen paperak aztertuz, baita beraien arteko erlazioa ere : Edurnezuri, Rapunzel, Piztia eta ederra…



“Pepa eta Pepe”ren istorioaren kontaketa eta eztabaida puntu desberdinei buruz: kontrola, jeloskortasuna, lagunetatik aldentzea… Baliabideen gaian, istorio hau itzuli nuenez, euskarazko istorioa erabiliko nuke.


Maitasun erromantikoa eremu hezitzaileetan/jendartean landu beharraren justifikazioa honako hau izango litzateke: ikasleei genero-indarkeria identifikatzeko tresnak ematea, “maitasunez” mozorratuta dagoen indarkeria sotila batez ere. Gazte askok (baita helduak ere), indarkeria jotzearekin lotzen dute eta “Pepa eta Peperen” istorioan bezala, beste aurreko koska guztiak “normaltzat” hartzen dituzte. Bikote erlazio osasuntsu eta kaltegarrien artean dauden desberdintasunak erakutsi behar dizkiegu eta indarkeria matxista mota desberdinak identifikatzen lagundu: fisikoa, psikikoa, sexuala...



HEZKIDETZA DA SENDABIDEA





REN


Aurreko edizioko post bat aukeratzekotan, Nere aukeratuko nuke. Lehenik eta behin, egindako hausnarketarekin erabat ados nagoelako, eta, bestetik, oso egokiak iruditzen zaizkidan bideoak. Gaia pixka bat jorratzea faltako litzaidake, bai eskola barruan bai kanpoan gai hori nola landuko litzatekeen eta zein diren lantzeko punturik garrantzitsuenak.



Lelo horrekin, hezkidetzak hezkuntzaren arloan duen garrantzian sakontzen saiatuko nintzateke. Arazo-egoera baten bidez egingo nuke, eta, egoera horretan, irakasleok zein ikasleek gizartea aldatzeko eta berdintasunezkoago bihurtzeko dugun erantzukizuna sartuko nuke. Lan egiteko data 25 n izango litzateke, eta hori egiteko modua irakasleen eta ikasleen hausnarketaren bidez izango litzateke, hausnarketa horietatik puntu garrantzitsuenak atera eta aukeratutako leloa duen pankarta batean jarriz.



Baina gai hori ez da bakarrik hezkuntzaren esparruan landu behar, sozialean ere ezinbestekoa da, sistema patriarkalaren eskutik pairatzen dugun gaitz indartsu eta gogorrenetako bati buruz ari baikara. Guztion artean lortu behar dugu hezkuntza bat ematea haurrei, non indarkeria ez den haien bizitzaren parte, eta are gutxiago haien bizitzaren parte, non emakumeak beldurrik gabe joango diren kaleetatik, non maitemintzea ez den kirol arriskutsua, non ez dugun mikromatxismorik jasan behar, non sexu-aniztasunaren onarpena errealitate izango den …
Horrekin batera, Angela Davisen hitzak gogoratzen ditut.



Horregatik, garrantzitsua iruditzen zait honako puntu hauek gizarte- eta hezkuntza-mailan lantzea:
1.- Emakumeen ahalduntzea
2.- Emakumeen eta gizonen autoestimua, nahi ez dituzten egoeretara eraman ez daitezen.

3.- Erromantizismoaren edo maitasun erromantikoaren kontzeptua, emakumeenganako abusuen eta manipulazioen iturri gisa

3.- Maskulinitate berriak, bai norberaren ezagutza gisa, bai patirarkatutik aldentzea …

4.- Mikromatxismoak, ezagutzen eta aurre egiten jakiteko

5.- Pertsonek nahi duten bikotea askatasunez aukeratzeko duten askatasuna …

6.- Autodefentsa psikikorako eta fisikorako tresnak.

7.- Sororitatea, emakumeen arteko babesa …


Indarkeria matxistei buruz hausnartzen


Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean Andoniren Gora autodefentsa feminista aukeratu dut. Oso sarrera mamitsua eta interesgarria egin du. Bere bizipen eta hausnarketa pertsonalatik gizonen gabeziak aztertu ditu eta, aldi berean, Autodefentsa feministaren aldarrikapena ere borobildu du.

Indarkeria matxisten aurkako ikasleekin lantzeko leloa egiteko Lidia Puigverten esaldi batez baliatu naiz. 



Taldeka eztabaida bat proposatuko nieke ikasleei: Maskulinitate berrien definizioan sar daitezkeen aldi berean berdintasuna, desioa eta maitasuna hitzak.


Aste honetako bigarren ekintzetan islatu dudan moduan, indarkeria matxistaren ezaugarriak, motak eta biktimen kopuruak kezkatzeko modukoak dira, bai ala bai. Bi datu[1] besterik ez, indarkeria matxistaren arazoaren dimentsioa ikusteko, are gehiago esan daiteke indarkeria matxista proportzio pandemiakoa dela:

  • Azterketa nazional batzuek erakusten dutenez, emakumeen% 70ek bikotekidearen indarkeria fisikoa eta/edo sexuala jasan du bere bizitzan zehar.
  • Parlamentuarteko Batasunak bost eskualdetako 39 herrialdetan egindako ikerketa batean, galdetutako emakume parlamentarien% 82k adierazi zuen indarkeria psikologiko motaren bat jasan zuela bere agintaldian (haien aurka erabilitako iruzkinak, keinu eta irudi sexistak edo sexualak, mehatxuak edo laneko jazarpena). Sare sozialak aipatu zituzten indarkeria psikologiko hori gauzatzeko bide nagusi gisa. Inkestatuen ia erdiek (% 44k) euren edo euren familien aurkako heriotza, bortxaketa, eraso edo bahiketa mehatxuak jaso dituztela adierazi dute. % 65ek iruzkin sexistak egin zituzten, batez ere parlamentuko gizonezko lankideen eskutik, bai oposizioko alderdietatik, bai euren alderdietatik.


Umore piska batekin bukatzeko hona hemen Indarkeria matxista nerabezaroan, Tratu onak prebentzio tresna. 2. Jardunaldiaren itxiera.