Beldurrak generoa daukala jabetu naiz, eta pentsatzen hasita, ez da
posible ezta justua ere beldur mota hori ( etxera bueltatzeko beldurra, leku
bakarti eta ilunetan dugun sentsazioa, emakumea dela jabetzen garenean gure
atzetik datorrena lasaitzea…etab.) emakumeok soilik bizi izatea.
Hau adibide bat, baina hamaika ditugu gaian zehar aipatutako pribilegio
horiek izateagatik, egoera hauetaz jabetzen ez direnak. Eta noski, pribilegio
horiek kentzea zaila zaiela argi dago, hori dela eta pixkanaka joango den
prozesua izango dela sinetsita nago, nahiz eta dena ez den kentzea izango. Izan
ere, pribilegio asko izango ditu batez ere sozio-emozionalki, erlazionatzeko
eta IZATEKO moduaren inguruan. Bestalde, salatu ere emakumeenganako egiten
dugun heziketa, euren buruak zaintzeko eta kontuz ibiltzeko, askotan
(gehienetan esango nuke) gainontzekoak izan beharko liratekeenak kontuz ibili
behar direnak!!! Beti ere kulpa emakumeak eramaten duela ondorioztatu dezakegu
(galtza gona edo soineko motzegia, mozkortuta zinela, leku horretan ze ari
zinen, etab luuuuze bat). Gizonezkoa guztiaren gainetik babesten jarraitzen
dugun bitartean jai dugu..
Iazko post-en artetik honakoa aukeratuko nuke, Txanogorritxoren ipuinarengatik.
Ezaguna nuen, eta oso baliagarria iruditzen zaidan baliabidea delako, eta ipuin
askok eskaintzen duten aukera dela… Ipuin tradizional eta Disney-ko istorio
asko adibidez aztertu beharko genituzke, emakumearen pasibotasun horretan
erortzen direlako, eta guk hauek kontatu eta erreproduzitu egiten ditugulako. Bestalde,
eremu hezitzailean landu beharreko gaia da indarkeriarena (fisiko, psikologikoa…),
izan ere, pertsona sumisoak ez izateko eta identitate bat sortu ahal izateko
beharrezkoa dugu autodefentsa ildoak hezkuntza eremuan lantzea.
Hona hemen MARTXOAK 8aren inguruko unitate batzuk indarkeria lantzeko.
Azkenik Irantzu Varelak egindako bideoa, autodefentsaren inguruan:
Azkenik Irantzu Varelak egindako bideoa, autodefentsaren inguruan:
Bukatzeko, asko gustatzen zaidan Eduardo Galeano idazlearen bideotxo bat beldurraren
inguruan:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina