2017/02/06

ORIENTAZIOA ETA AUKERA AKADEMIKO PAREKIDEAK HEZIKETA GUZTIAN ZEHAR



Irakasleoi askotan betaurreko more berriak erosi beharrean gaudela esatea asko kostatzen zaigu. Egunerokoan lanez gainezka eta ebatzi beharreko hainbat arazo eta gatazka ditugu. Zer zaila den akatsak egiten ditugula onartzea, eta akats hauetatik ikastea. Baina, aldaketarako aukera akatsa onartzean dago.


Aste honetako gaitegia “orientazio eta aukera akademikoak” dela jabetzean, aztertzeko eta hausnarketa burutzeko interesik gabe egon naiz. Izan ere, ni Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz eta gai hau niretzat ez dela guztiz aberasgarria uste nuen, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko orientatzaileen lana dela barneratuta bainuen, eta beste norbaiten esku-hartzea garrantzitsua izatekotan tutorearena dela uste bainuen. Gainera, gai hau hezkidetza ikuspegitik aztertuta nuela uste nuen.


Gaitegia aztertzean, ordea, ondorengoaz konturatu naiz: “Nire betaurreko moreak zuloak dituzte. Orientazio eta aukera akademikoetan generoak eragindako hainbat desberdintasun antzematen banituen ere, hauen jatorria ez dut identifikatu. Nolatan gertatu zait hau? Orain dela hilabete batzuk haurrekin nagusitan zer nahi duten izan ametstu eta beraien aukerak aniztasunera eramatera saiatzen nintzen. Aste honetan, ordea, partaidetzan ematen diren desberdintasunekin, espazioaren eta denboraren erabileraren desberdintasunekin, curriculum balidabide sexistekin… kezkatuta egon naiz eta ez naiz gai izan honek guztiak orientazio akademikoan duen garrantziaz jabetzeko. Gainera, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko orientatzaileen esku utzi dut orientazio akademikoa hezkidetzailea izateko presioa, honetan tutoreek ere eragina dutela jabetuz. Baina, beraien hezkuntza prozesuko beste irakasle, familiak, jendarteak, publizitateak… duten eragina ez zait bururatu. Beraz, gaitegia irakurri ostean orientazio eta aukera akademikoak txikitatik jasotako heziketak eta hezkuntzak baldintzatuta daudela jabetu naiz, prozesu honetan parte hartzen duten pertsonek bertan eragiten dutelarik.”


Honez gain, irakasleok kalifikatzen gure espektatiben arabera neska eta mutilekin ez dugula berdin jokatzen jabetzean kezkatu ere egin naiz. Izan ere, nire kalifikatzeko moduari erreparatu diot eta egia esan zalantzak sortu zaizkit.


Ondorioz, gai honen garrantzia zehaztean ondorengoa esango nuke, hezkuntza eragileok genero-ikuspegiaren betaurrekoak kendu gabe aztertu behar dugu zer gertatzen den, zergatik, zer egin eta nola. Beraz, orientazioa eta aukera akademikoak ere genero ikuspegitik ikertu, pentsatu eta planifikatzea funtsekoa da.


Iazko ikastarokideen artean, Marivi Fernándezen “orientazioa eta aukera akademikoak” eta Agurtzane Goitia Lopezen “orientazioa eta aukera akademikoen inguruan hausnartzen” postak gomendatu nahi nituzke. Aurteko ikastarokideen artean, Ane Lenizen “orientazioaeta aukerei buruz hausnartzen”, Amaia Chuecaren “non gogoa, han zangoa” eta Maite Magisteritzaren “ikasketak erabakitzeko eta lanerako bidea aukeratzeko ahalmena” postak aukeratu ditut. Izan ere, posta hauetan datu eta baliabide interesgarriak aurkitu daitezke 









Bukatzeko, hona hemen orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkak:
  • Hezkuntza komunitate osoaren formakuntza.
  • Emakumeen ekarpenak eta emakumeak garatutako konpetentziak baloratu.
  • Emakume eta gizonen errepresentazio orekatua isladatu
  • Heziketa afektiboari garantiza eman.
  • Nesken ahalduntzea sustatu
  •  Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea. 
  • Generoarekin erlazionaturiko aurreiritzien kritika: neska eta mutilentzako estereotipo eta aurreiritziak gainditzen dituzten identifikazio ereduak garatu.
  •  Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatu
  • Elkar ardura eta zaintza lantzea
  • Parte hartze parekidea sustatzea
  • Lanbidea izatearen garrantzia indartzea eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea. 
  • Hizkuntza hezkidetzailea erabili, estilo agresiboa kolokan jarriz.

Orientazioa eta aukera akademikoak

ORIENTAZIOA ETA AUKERA AKADEMIKOAK





Aste hasieran uste nuen orientazioa eta aukera akademikoak etorkizunerako lanbide aukeraketa bat zela soilik eta Orientazioa eta Tutoretza  lanen inguruan aritzen garenean,  hezkuntzako esku-hartze mota batekin lotzen nuela, ekintza konkretu eta puntual bezala eta eragile baten ardurapean (tutorea edo orientatzailea).
Orain konturatu naiz Tutoretza eta Orientazio arloa oso garrantzitsuak direla baina beste arloek ere ezin diotela  lan honi uko egin, ezta familiek eta kanpoko hezitzaileek ere.
Ikusi dugun bezala, 2015eko PISA txostenean egindako ikerketa guztien  arabera, genero-arraila (emakume eta gizonen artean aldagai baten inguruan dauden desberdintasunak adierazteko erabiltzen da) mantentzen da eta beronek ez du zerikusirik emakume eta gizonek jaiotzetik ahalmen desberdinak izatearekin edota halako baldintzapenekin.


 Esan dezakegu gaur egungo eskola mistoak  ez duela lortzen generoak ezartzen dituen ezberdintasuna ekidituz, ikasle guztiak berdintasunean heztea.  Elena Simon Rodriguez-en hitzetan :” Eskolak ez du genero bazterkeriak sortzen  baina elikatu , hezi eta inertziaz erreproduzitzen du beste norabiderantz ez jokatzeagatik.” Hau gertatzen da oraindik alde batetik, curriculum esplizituak androzentrikoa izaten jarraitzen duelako eta bestetik ezkutuko curriculuma sexista era inkontzientean transmititzen delako.
         Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu orientazioa genero ikuspegitik ere aztertzearen garrantzia azpimarratuko nuke, orientazio proposamenak benetan hezkidetzaileak izan behar dute edo Orientazioak hezkidetzilea izan behar du eta Gida planean planteatzen den B erronka lortzera zuzendu behar da:  “Ikasleak orientatzea, bizitzan, ikasketetan eta lanbidean bidea aukera dezaten, askatasuna eta aukera-aniztasuna errespetatuz eta genero-baldintzapenik gabe”.  Bestalde, orientazioa, esku-hartze kontzientea eta etengabeko prozesua izan behar du; hezkuntzaren esparru eta maila guztietan gertatzen dena, curriculumean integraturik egon eta hezkuntza komunitate osoaren inplikazioa duena.









                Astean zehar landutako lan merkatuari buruzko datuak aipagarriak iruditu zaizkit:

● Euskadiko Erkidego Autonomoan, 2016eko lehenengo hiruhilekoan, gizonen aktibotasun-tasa %62,7koa izan da, emakumeen portzentajea %52,3koa, hots, 9,4 puntu gutxiago. Iturria Eustat.

● Enplegu-kolokazioari (prekarietateari) dagokionez emakumeen %33ak lanaldi partziala dauka gizonen %6aren aurrean.

● Soldataren kasuan, mundu mailan emakumeek %24 gutxiago irabazten dute batez beste. “Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratu duen Soldata Egiturari buruzko Inkestak adierazten duenez, Hego Euskal Herriko emakumezko langileek, batez bestez, 7.710 euro gutxiago irabazten dute urtero. Hortaz, emakumeen batez besteko soldatak %33,6an handitu beharko luke gizonenarekin parekatzeko” .

 ● Entrepresen zuzendaritza lanpostuei begiratzen badiegu zera topatzen dugu: España estatuan goi-mailako ikasketa unibertsitarioak dituzten pertsonen %60 emakumeak dira baina zuzendaritza postuen %13a betetzen dute.








Guzti honekin lotuta hiru artikulu:





Iazko post-etatik honako hau aukeratzen dut, baliabide ugari eta interesgarriak aurkezten dituelako:


Orientazioa hezkidetzailea izateko erronkak:

-    *  Curriculum esplizitua eta ezkutukoa hezkidetzaren ikuspuntutik aztertu.
-  *     Eskola komunitate osoaren formazioa.
-    *  Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea.
-      * Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea.
-      * Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.
-     *  Nesken konfiantza indartu.






Norabideari haize ufada anitza txertatzeko beharra







ORIENTAZIO HEZKIDETZAILEA LANTZEKO DESAFIOAK:


- Hezitzaile eta orientatzaileek genero-eraikuntza gure zainetan sartua dugula onartu eta hori bera eraldatzeko lan pertsonala egin. Pertsoneekin lan egiten dugunean gure izate eta sinismenek eragina dute beraz, gure ezinbesteko etxerako lana barrura begirako azterketa kritikoa egitea da. Esku artean mila formula izatea baliagarria izan daiteke, baina, horiek denak gure genero eraikuntzak zipriztintzen baditu (horretaz kontziente izan gabe) eredu berdina eta baztertzailea errepikatzeko arriskua izango dugu. 

- Edozein orientazio hezkidetzaile edo tutoretza plan martxan jartzeko egoeraren diagnostikoa egitea ezinbestekoa da. Eskola, errealitate, bizi baldintza, eta abarrak lekuz leku aldatzen dira eta formula bera ez da baliagarria danontzat. 

- Emakumeek komunikatzeko, lan egiteko, parte-hartzeko, ardurak kudeatzeko garatu dituzten moduak balioan jarri. Horrela esanda erraza dirudi, baina, berriro ere barrura begirako ariketa egin behar da horretarako jabekuntza prozesua burutu gabe dugulako hainbat emakumeek (bukatzen ez den lana baita). Hau da, gure buruari; protagonista izatea onartzen diogu? jendartearen aurrean hitz egiteko eskubidea onartzen diogu? gure egiteko moduak balioan jarri eta zabaldu egiten ditugu?... Egunerokotasunean espazio txiki-handi guzti horiek garatzen joan behar gara modu kontziente batean. Bestela ikasleei ahoz gauza bat esan... eta gorputzaren eta adierazpenen bidez beste bat helaraziko diegulako. 

- Emozioen eta afektibitatearen hezkuntzan trebatu eta eskola orduetan ikasleekin landu. Beharrezkoa ikusten dut, munduan egoteko beste modu batek eman ahal dizkigu klabeak. Pertsona erdibidean jarri eta hezkuntza garapen integrala bultzatu behar badugu, elikatzea bezain garrantzitsua izan daiteke emozioen munduan trebatzea.

- Lan egiteko modu honek edota orientabideak emateko aukera hezkidetzaileak eskola guztia izan behar du kontuan.  Hezitu, eskolako langile guztiek, familiek eta gizarteak egiten baitu. Irtenbidea, alternatiba estanko eta isolatuen bitartez bilatzen badugu emaitza halakoxea izango da. Eskola bizi eta eraikitzeko modua eraldatu egin behar da, denok baikara interdependienteak. 


Azkenik  Koala Rabiosok binarismoaren inguruan egindako bideotxo bat! Hausnarketa eta eztabaidarako baliagarria izan daiteke! Orientabideetan kontuan hartu beharreko gakoetako bat dela uzte dut. 

Orientazioa, iparrorratza eta gehiago

Aste hasieran uste nuen orientazioa eta aukera akademikoak berebiziko garrantzia duela, berdintasunaren arloan askotan jorratu/pentsatu/landu dudan gaia delako, eta hortaz, ez dut iritzirik aldatu, pentsatzen nuena sakondu eta sendotu baino.

Berdintasun Plan ugari egin ditut enpresatan nire lan jardueran eta hortaz, enpresetako datuak aztertzen eta bertako diagnosiak egiten, ikusi ahal izan dut berdintasun gabezia erabat errotuta dagoela gure inguruko enpresatan, horrek dakarren ondorioarekin, nagusiki, emakumearen lan baldintzen prekarizazioa eta ondorioz bere bizitza kalitatearen izaera. Berdintasun ezaren inguruan hitzegiteko eta errealitatea ikusten ez duen norbait iritziz aldatzeko, datuak besterik aurkeztea dago (aurreritzien inguruan zarata kentzea bezala da, datu gordinen aurrean gauzak nahiko argi geratzen dira).

Zenbait enpresatan, langileen aukeraketa egiterakoan, zaila da genero ikuspegia txertatzea, paperean ez bada, zenbait lanetarako ez baitituzte emakumeen kurrikulumak jasotzen! Eta kanpainak egin arren, eta Lanbideri emakumezkoen kurrikulumak eskatu arren, ez dute lortzen, eta honen muinean ikasketen aukeraketa dago. Ikasketak, eta ondorioz, lanbideak eta ondorioz bizimoduak…

Irakurgaian agertzen da goraizaren grafikoa eta nik honakoa erabiltzen nuen berdintasun ezaren alderdietako bat adierazteko (iturria: La Ley de la Ciencia veinte años después, ¿dónde estaban las mujeres? Eulalia Perez Sedeño eta Paloma Alcalá). Hori zergatik gerta zitekeen sortutako elkarrizketan gako ugari agertzen zen eta azkenean erantzukidetasuna eta zaintza nabarmentzen ziren. Hori edo emakumeak leloagoak dira... 
Grafikoa zahartzen ari zelakoan nengoen baina grafiko berriagoek irudi berdina adierazten dute. 




Baina enpresara iritsi baino lehenago, eta hezkidetzaz ari garen heinean, emakumearen bizitzan berebiziko garrantzia izango du aukeratuko duen ikasketak eta horretarako orientazioa berebiziko garrantzia izango du. Irakurgaian argi eta garbi adierazten da, Marian Morenoren liburua oinarri hartuta, zeintzu izan daitezkeen hezkidetzaren ikuspuntutik gakoak eta ez dut uste askoz gehiago asmatu behar denik, baina bai aplikatu, adierazi, agerian jarri, ikasleei eta familiei argi utzi. Erabili.

Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea. Emakumeri atxeki zaizkion gaitasunak baloratuz, pertsona guztiengan.
Generoarekin erlazionaturiko aurreiritzien kritika tutoretza eta orientazio jarduera zein espazioetan txertatzea.
  Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.
Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea.
Parte hartze parekidea sustatzea.
Lanbidea izatearen garrantzia indartzea.
Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.

Uste dut gai hauek sakonduta eta eskolan hasieratik landuta, ibilbide emankorra egingo genukeela eta gerora egiten diren “konponketa” eta oso errotuta dauden “ideien aldaketa” emankorragoa izango litzatekeela. Ez naiz irakaslea baina ama naizen aldetik haurrekin gako hauek lantzea hain zaila ez dela uste dut. Zentzu honetan, eta ereduak duten garrantzia kontuan hartuta, agian ondo legoke, ikasgeletan eskolako gurasoen parte-hartzea eta lanbide ezberdinak dituzten emakume eta gizonak agertaraztea. Zer ikasi zuten, zertan lan egiten duten, nolakoa den bere lan egun bat, eta abar, eta honela, aurrerago aipatu den bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.

Guzti honen garrantzia agerian jartzeko eta haurrekin (edo helduekin) egiteko beste ariketa bat. Jar dezagun google-en “cuidar personas mayores” eta ikusi lehen hamar irudiak, itxura honetakoak.


Jar dezagun “ingeniería”, eta honako irudiak.


Eta honen inguruan sor daitekeen eztabaida ere, oso emankorra izan daiteke, orientazioaren garrantzira iritsi arte.

Iazko ikaskideen artean Aida eta Itsarorena aukeratu dut, baina beste batzuk ere oso interesgarriak iruditu zaizkit, batez ere material aldetik egindako aportazioengatik.


Non gogoa, han zangoa



Aste hasieran uste nuen orientazioa eta aukera akademikoak egiterako orduan baldintzatuta gaudela jaso dugun sozializazio motagatik. Halere, orientazio eta aukera akademikoei buruzko datuak gertuagotik aztertu ondoren, genero estereotipoek eta genero arrailak uste baina gehiago eragiten digutela ohartu naiz. Gai hontan kontzientzia badagoen arren, praktikan ldaketa oso motel doala uste dut. Hau da, oraindik emaitza akademiko eta errendimendua hobea izanagatik pisu gehiago duela sozialki ‘onartua’ dagoenak.

Orain konturatu naiz, era berean, hautua egiterako orduan faktore garrantzitsua dela autokofiantzarena, eta hemen, oraindik ere, neskok arazoak dauzkagula: subestimatzen garela, alegia.

Pertsonalki nire burua berraztertu beharko banu, gai honek hainbat zer-pentsatu emango lidake. Batxiler zientifiko biologikoa eginik ere, ez nuen planteatu ere egin, esaterako, ingenieritzaren bat ikastea. Uste dut, zuzenean alboratu nuen aukera izan zela, ez nuen nirea sentitzen mundu hori.

Gai honen garrantzia zehaztu beharko banu, esango nuke pertsona bezala gure askatasuna derrigor mugatzen duen baldintzapena dela aukeraketa akademikoa genero estereotipoen kaioletan egitea, etorkizunean guztiz erabakiorra den aukeraketa dela. Bestalde, hezitzaile moduan, erantzunkizun haundia dugu ikasleei ahalik eta aukeraketa askeena egin dezaten, ahalik eta aukeraketa hezkidetzailea bermatu diezaiegun.

Hemen ingenialari batzuen hitzak, artikulu hontatik jasoak:

Yo estudié el bachillerato técnico y ahí éramos más o menos mitad y mitad, pero luego a carreras técnicas ¡solo pasamos tres chicas! ¿Dónde se quedaron mis compañeras?", se pregunta Montse. Y las tres asienten. Es una buena pregunta: ¿por qué no hay más chicas junto a ellas en clase?”


"Todo a nuestro alrededor, desde que somos pequeñas, nos empuja en otra dirección. Desde los juguetes de lógica, mecánica o construcción, que llevan siempre la foto de un niño en la caja, hasta la publicidad que lanzan las propias universidades, que muestran a los chicos en las ingenierías y a las chicas en marketing o derecho", señala Montse. Las tres han recibido en algún momento consejos de que elijan algo más fácil, algo más "para ellas". "Al final todo eso te deja huella, y cuando tienes que elegir qué estudiar, muchas eligen otra cosa".

Interesgarria egin zaidan iazko ikastaro kideen post bat Maiteren honako hau da, bertan genero arrailari buruzko eta emakume zientzialariei buruzko material didaktiko hezkidetzailea proposatzen duelako.


Astean zehar baliabide eta datu interesgarri ugari agertu dira. Genero-arrailaren atzean egon daitezkeen arrazoiek bereziki deitu didate atentzioa:

Aukerak egiteko unean, ingeniaritza edo informatika gradua eta ogibide gisa neskek baino lau aldiz mutil gehiagok hautatzen dute (mutilek nahiz eta emaitza eskasagoak izan eurengan konfiantza handiagoa dute). Osasun zientzietan, aldiz, kontrako egoera agertzen da.

Neskek matematika eta ingeniaritza ez aukeratzeko antzematen den arrazoi nagusia autokonfiantzaren falta da. Matematika problema baten aurrean antsietatea kudeatzeko arazoak izaten dute eta zientzialari bezala pentsatzeko eskatzen zaienean okerrago aritzen dira (pentsa dezagun ingeniaritza eta zientziekin loturiko esparruak direla ekonomia mugitzen duten esparruak).
 
Mutilek baino nesken %10 gehiagok uste du ez dagoela lanerako prest.

Aldi Berean, lan merkatuko egoerari buruzko datuek ere zeresan haundia dutela iruditu zait. Oraindik asko dago egiteke. Ildo beretik, Gida Planean agertzen diren hainbat behaketek ere asko diote: 

Emakumeak eta gizonak berdinak direla esaten dugu baina gero gizonak agertzen dira gauza guztien eredu gisa (historia, eboluzioa, filosofia, zientziak…) Itxuran beraiek dena egin dute eta, honek berarekin emakume-ereduen falta nabaria dakar. Curriculuma oraindik, androzentrikoa da.

Itxuran diskurtso ez-diskriminatzailea dugu baina begirada kontzienteak sinboliko maskulinoa plazaratzen du: ez ditugu neskak aipatzen, ez daude gure imaginarioan eta horrek diskurtsoa bera baldintzatzen du. Hizkuntzaren erabilera ez-sexistaren erabilpena ez dago oraindik orokortuta.

Espazioa eta baliabideak guztienak direla onartuta dugu baina oraindik ere mutilak nagusitu egiten dira espazioan eta baliabideak genero-rolen arabera erabiltzen dira.

Guztien kezkak, zalantzak, nahiak, proiektuak… garrantzi berekoak direla adierazten dugu baina oraindik ere neskei arreta gutxiago ematen diegu.

Autoestimua haurrek euren heziketan aurrera egiteko gakoa da eta espektatiben teoriak argi dio: irakasleak ikaslearenganako espektatiba onak baldin baditu, bete egingo dira, eta berdin espektatiba txarrekin”, adierazten digu Mikel Garcia Idiakez artikulu honetan. Edith Arenak eta Victor Lavy-k buruturiko ikerketaren arabera “irakasleen joerak zientzietatik aldentzen ditu neskak

Artikulu hontan jasotzen diren datu batuzk ere zer-pentsatua sortu didate. Hauek dira bertatik ekarritako ideia batzuk:

En edades tempranas, la mayoría de las niñas aventajan a los niños en todas las materias, incluyendo las matemáticas. Así que la diferencia en sus comportamientos no tiene que ver con la falta de habilidad o los conocimientos adquiridos, sino más bien con la forma de enfrentar los retos", explica Gómez. Mientras que los chicos piensan que no solucionan un problema porque es difícil, las chicas piensan que es porque no pueden hacerlo

Ella apunta a una combinación de presión familiar, social y escolar, que hace disminuir la autoestima de las chicas durante la adolescencia (el momento en el que toman el camino de su futuro) y las empuja a rehuir cierto tipo de retos. También, y aquí volvemos a Valentina Tereshkova, a la falta de referentes. ¿Pudo usted mencionar alguna mujer ingeniera al principio de este artículo? Si pudo, enhorabuena. No es habitual. "Si no hay maestras, no hay alumnas", zanja Gómez”

Orientazio akademiko hezkidetzailerako material baliagarria: 

 

Nire ustez orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronka batzuk hauek dira:

Neskekin haien autokonfiantza sendotu; neska eta emakumeen ahalduntzea sustatu

Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea. 
 
Generoarekin erlazionaturiko aurreiritzien kritika: neska eta mutilentzako estereotipo eta aurreiritziak gainditzen dituzten identifikazio ereduak garatu.

Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatu

Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea: elkarbizitza arauak berdefinitu, elkar ardura eta zaintza ardatz hartuta. 
 
Parte hartze parekidea sustatzea: nesken autonomia eta parte hartze parekidea sustatzen duten metodologiak zabaldu.

Lanbidea izatearen garrantzia indartzea.




Orientazioa eta aukera akademikoak

1.-Gogoeta pertsonala:

Aste hasieran uste nuen orientazioa eta aukera akademikoei dagozkien edukien trataera soilik tutoreei eta orientatzailei zegokiela. Orain konturatu naiz hezkuntza komunitate osoari dagokiola lan hori.
Gai honen garrantzia azpimarratzekotan esango nuke orientazioak esku hartze kontzientea eta etengabeko prozesua izan behar duela, hezkuntzaren esparru eta maila guztietan gertatzen dena, curriculumean integraturik egon eta hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa duena.


2.-Iazko ikastarokideek egindako posten artean, Mariví Fernandezena aukeratu dut, batik bat gaiarekin lotutako blog, web eta material ugari eta erabilgarriaren berri ematen duelako. 



3.-Esanguratsuak diren datuak aipatu:

-Mutilek baino nesken %10 gehiagok uste du ez dagoela lanerako prest.
-Unibertsitateetan matrikulatutako ikasleak: emakumeen kopurua handiagoa da titulazio guztietan, ingeniaritza eta arkitekturan izan ezik (4 aldiz mutil gehiago).
-Arteak eta Giza zientzietan emakumeen kopurua beti da gizonena baino handiagoa, baina doktoretza mailan alderantzizko egoera topatzen dugu (gainditutako tesien kopuruari dagokionez 22 gizon eta 14 emakume)
-Ikasketa maila handiagotzen den heinean, emakume-irakasle kopurua beherantz doa, unibertsitatean duten presentzia gizonezkoena baino txikiagoa delarik.
-Europako Ikerkuntzarako Kontseiluak (ECR) duen Avanced Grants programan agertzen da 10 ikertzaileetatik 1 bakarrik dela emakumea.
-Euskadiko Erkidego Autonomoan, 2016eko lehenengo hiruhilekoan, gizonen aktibotasun-tasa %62,7koa izan da, emakumeen portzentajea %52,3koa, hots, 9,4 puntu gutxiago.
-Enplegu-kolokazioari (prekarietateari) dagokionez, emakumeen %33ak lanaldi partziala dauka gizonen %6aren aurrean.
--España estatuan goi-mailako ikasketa unibertsitarioak dituzten pertsonen %60 emakumeak dira, baina zuzendaritza postuen %13a betetzen dute.






4.-Orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkak:

-Neska/emakumeen ahalduntzea sustatu eta beren autokonfiantza handiagotu.
-Emakume eta gizonen errepresentazio orekatua islatu.
-Afektibitatearen heziketari garrantzia eman, bereziki mutilentzat.
-Elkar-ardurak, zaintzak eta etxeko ardurak partekatzen ikasi eta praktikan jartzeko jarduerak diseinatu.
-Identitate eta bizitza eredu anitzak landu, genero estereotipatuak gainditzen dituzten ereduak nabarmenduz.
-Lanbiderako orientazioan irudi ez estereotipatuak aurkeztu.
-Emakumeentzako enplegua bigarren mailako lehentasuna izatearen ideia baztertu.
-Hizkuntza hezkidetzailea erabili, estilo agresiboa kolokan jarriz.
-Metodologian nesken autonomia eta parte-hartze parekidea bultzatu.





Ikasleekin honelako hausnarketak egin:
-Zergatik Arteak eta Giza zientzietan emakumeen kopurua beti gizonena baino handiagoa den, eta, aldiz, Ingeniaritza eta Arkitekturan alderantziz gertatzen den.
-Zergatik emakumeen %33ak lanaldi partziala daukan gizonen %6aren aurrean.
-Zergatik ikasketa unibertsitarioak dituzten pertsonen %60 emakumeak diren, baina zuzendaritza postuen %13a betetzen duten.
-Zergatik mundu mailan emakumeek %24 gutxiago irabazten duten.
-Zergatik gizonen aktibotasun-tasa %62,7koa den, eta emakumezkoena %52,3.
-Zergatik...

http://www.argia.eus/multimedia/erreportajeak/emakume-zientzialarien-ikusezintasuna




Gaiarekin lotutako hainbat baliabide:

http://slideplayer.es/slide/1022781/

http://orientanel.blogspot.com.es/p/coeducacion-e-igualdad.html

http://recursos.cepindalo.es/pluginfile.php/93/mod_resource/content/1/index.html

https://orientasare.wikispaces.com/orientaziorako+baliabideak+aztertzea













Infograma

Hemen uzten dizuet aste honetan egin dudan infografia, emakunderen zifrak dokumentuan oinarrituz.

2017/02/05

Orientazioa bai, genero ikuspegi batetik, noski!!!!

Aste honetan orientazioa eta aukera akademikoak landu ditugu, eta noski ikastaro honetan gaudenez, orientazioa hezkidetzailea ahalbideratzeko gakoak, estrategiak eta proposamenak landu ditugu. Nire lan esparrutik orientazioaren gaia urrun ( 0-2 urteko neska mutilekin lan egiten dut) geratzen zitzaidala uste nuen, baina gaia jorratu eta gero, gai honek duen dimentsioaz eta garrantziaz  konszienteagoa naiz. Jarraian gai honetan adierazgarriak iruditu zaizkidan   aspektu hauek  azpimarratu nahiko nituzke:



  • Orientatzeak neska-mutil ikasleekin harreman jarraituak izatea suposatzen du, entzun, informazioa eman, lagundu, izateko, espresatzeko eta aske aukeratzeko espazioak zabaltzea da. Eta zer da hezkidetzaren ikuspuntutik orientazio hezkidetzailea? Ikasleen banakako desberdintasunetatik abiaturik genero ezarpenak izan duen eragina kontutan harturik, tutoretzak eta orientazioak ikasle bakoitzari bere hezkuntza prozesuaren protagonista izateko eta bizitza esparru guztietan bere burua orientatzeko gaitasuna garatzen lagunduko dion eskuhartzea.
  • Orientazioan genero ikuspegitik ikertu, pentsatu eta planifikatzea funtsezkoa da.
  • Orientatzea eskuhartze konszientea eta etengabekoa izan behar du, hezkuntzaren esparru eta etapa guztietan, curriculumean integratua egon behar du eta hezkuntza komunitate guztiaren inplikazioa funtsezkoa da.
  • Gaur egun, ikerketa ezberdinek baieztatzen dute:
    • 2015ean PISA txostenean  egindako ikerketa guztietan  genero arraila agertzen da, ikasketei begira dituzten, jarrera, emaitzak eta aukera akademikoetan. Eta argi adierazten dute genero-arrailak ez duela zer ikusirik emakume eta gizonen jaiotzetik ahalmen desberdinekin. Baina bai adierazten dute irakasleek dituzten aurreiritziak kalifikazioetan eragina dutela eta baita familien espektatibek ere. Ondorioz, neska mutilen ikasketetan hezitzaileok ardura haundia dugula baieztatzen da.
    • " Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Planak" deskribatzen du 18.orrialdean egoera " azken hamarkadetan aurrerapenak izan badira ere, genero estereotipoek eragin haundia dute oraindik ikasleen aukera pertsonaleetan, profesionaletan eta bizitzakoetan. (...) gero eta handiagoak direla jokabide-ereduen desberdintasunak neskek eta mutilek egiten duten aukera akademikoetan.
    • EAEn, 2016an lehenengo hiruhilekoan, gizonen aktibotasun tasa %62,7koa izan da, emakumen kasuan %52,3. Iturria EUSTAT.
    • Emakumeen kolokazioari dagokionez emakumeen %33ak lanaldi partziala du, aldiz gizonezkoek %6.

 


    • Soldaten kasuan,mundu mailan emakumeek %24 gutxiago irabazten dute. Iturria Estadistikako instituto nazioanala.
 
    • Enpresen zuzendaritzari erreparatuz, estatu espainolean unibertsitate ikasketak dituzten %60 emakumezkoak dira eta horietatik %13 bakarrik betetzen dituzte zuzendaritza postuak.

Emaitzek baieztatzen digute oraindik lan asko dugula egiteko, ezinbestekoa dela talde bezala eskuhartzea hezkidetzailea planifikatzea eta interbentzioa adostea, eta hori egin aurretik garrantzitsua dela diagnostiko bat egitea, tokian tokikoa. Prozesu bat abiatzerakoan hezkuntza komunitateko kide guztiak sujeto aktibo bilakatzea garrantzitsua da eta baita ere parte hartze parekidea sustatzeko guneak sortzea.

Eta orientazio hezkidetzailea lortzeko gure ikastetxean  hauek dira ditugun erronkak: 



  • Curriculum esplizituak androzentrikoa izaten jarraitzen duenez, emakumeok garatutako konpetentziak eta egindako ekarpenak ezagutza eremu guztietan isilarazita daude horregatik emakumeen ekarpenak eta emakumeek garatutako konpetentziak baloratzea ezinbestekoa da.
  • Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.
  • Elkar ardura eta zaintza tutoretzan ezezik curriculumean lantzea.
  • Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.
  • Parte hartze parekidea sustatzea.
  • Lanbidea izatearen garrantzia azpimarratzea.
  • Hizkuntza barnehartzailea erabiltzea.
  • Identitate eta bizitza eredu anitzak lantzea, genero estereotipoak gainditzen diztuztenak.

Eta amaitzeko  aurreko ikasturteko ikaskideen artean gehien gustatu zaidan postaren helbidea http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/01/orientazioa-eta-aukeren-inguruan_39.html