EMAKUNDEk, bere aldetik, 1997. urtean argitaraturiko Ikastetxearen hezkidetza-eredua egiteko Gidan Hezkuntza-curriculumak hezkidetzaren ikuspegitik egiterakoan kontuan hartu beharreko iturburuak aztertu zituen: soziologikoa, psikologikoa, pedagogikoa eta epistemologikoa.
Aurreko guztia kontuan izanik, teoriatik praktikara pasatzeko pauso hauek eman behar ditugu:
Aurreko guztia kontuan izanik, teoriatik praktikara pasatzeko pauso hauek eman behar ditugu:
1. Daiagnosia sustatu
Marian Morenok argitaraturiko Queremos coeducar liburuan (27. orr.) aipatzen du lehen pausoa diagnostiko on bat egitea dela, honek ahalbidetuko baitigu, alde batetik, gure testuingurua ezagutzea eta, bestetik, zeregin honetan ditugun gabeziak eta alderdi indartsuak hezkuntza-komunitateari ezagutaraztea.
Euskal Herriko Bilgune Feministak argitaraturiko Hezkidetza Gidan (2008) lantzen diren ataletik Edukiak, Metedologia eta Materialak aukera ditzakegu aztertzeko sexistak izan baitaitezke.
Euskal Herriko Bilgune Feministak argitaraturiko Hezkidetza Gidan (2008) lantzen diren ataletik Edukiak, Metedologia eta Materialak aukera ditzakegu aztertzeko sexistak izan baitaitezke.
Horietaz gain, Bechdel testak filmetan, komikietan eta bestelako kultura-produktuetan genero-bereizkeria detektatzeko sistema erraza ere erabil daiteke.
2. Erabakiak hartu.
- Dagoena eta hezitzailea ez dena ikuspegi kritikoz aurkeztuz mantendu.
- Dagoena moldatu edota osatu.
- Hezkidetzailea den batekin ordezkatu.
- Falta dena sortu.
Nik uste dut Marian Morenok proposatzen duen bezala, premiazkoa dela diagnostiko on bat egitea, horren inguruko hausnarketa egitea eta hortik aurrera, ikastetxe horretan eman behar diren pausoak ondo definitzea. Genero ikuspegia txertatuz gero, guztiok konturatuko direla Curriculum eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak landu behar direla eta beraz, hori lortzeko jarraibideak emango dituztela elkarlanean.
Baliabide didaktiko hezkidetzaileak
Baliabide hezkidetzaile asko dira eta horiek biltzeko guneak ere badaude. Baliabide horien artean hauexek daude:
SEXUMUXU ekimena DBHn Hezkuntza sexuala lantzeko proposatuta dago. Nerabeek afektu eta sexu arloan dituzten premiei aurre egiteko beharrezkoak diren konpetentzien barnerapen egokia sustatzea da honen helburu nagusia.
Teknologia berrietan oinarrituriko bideojolas interaktiboa da eta DBHko hirugarren eta laugarren maileko ikasleei dago zuzendua. Bertan, hiru eremu nagusi daude; ikasleentzat, irakasleentzat eta gurasoentzat. Horietako bakoitzean baliabide desberdinak, gaiarekin harremanduriko dokumentuak eta esteka interesgarriak daude.
Ipuin eta liburu ez sexistak aukeratzeko gida. Haur Hezkuntza, LH, DBH eta Batxilergoko ikasleentzako ipuin eta liburuak agertzen dira. Batzuk euskaraz eta beste batzuk gastelaniaz daude.
Publikatu berri den Oinarrizko curriculum dekretuan hezkidetzako helburuak, indarkeriazko jokaeren prebentzioa eta eguneroko bizitzari buruzko eduki zehatzak eta bertan txertatuko diren gai hauek: etxea, pertsonen zainketa,eta sexuen berdintasuna eta aniztasuna errespetatzen duten bizikidetza-ereduak sartzen dira.
Curriculuma garatzeko material didaktikoak eta baliabidei dagokienez, material didaktikoetan, hezkidetza-helburuak azalduko dira. Bestalde, hizkuntza ez da modu sexistan erabili behar, eta irudietan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua eta estereotipatu gabekoa bermatu behar da. Dena dela, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak debekatu egiten du pertsonek sexu batekoa edo bestekoa izateagatik duintasun gehiago edo gutxiago dutela edo sexu-objektu soilak direla adierazten duten testu-liburuak edo material didaktikoak zabaltzea eta erabiltzea, bai eta emakumeenganako indarkeria justifikatu, horri garrantzia kendu edo horretara bultzatzen dutenak ere. Era berean, aniztasun familiarra eta afektibo-sexuala agertu behar da curriculum-materialetan, gainerako errealitate kulturalak, etnikoak..
Curriculuma eta baliabideak hurbilean: baliabide hezkidetzaile digitalak sortzen
“Emakumeak ere industrian behar dira” baliabidea Lanbide Heziketan lantzeko sortu dut baina DBHn eta Batxilergoan ere erabil daiteke.
Lanbide Heziketan emakumeen kopurua txikiagoa da, batez ere, industria arloko zikloetan.Hori dela eta, baliabidea sortu dut emakumeak motibatzeko, emakumek eta gizonek berdin egin dezaketela lan arlo horretan ikusteko eta genero estereotipoak apurtzeko.
Baliabidean gai hauek jorratzen dira:
“Emakumeak ere industrian behar dira” baliabidea Lanbide Heziketan lantzeko sortu dut baina DBHn eta Batxilergoan ere erabil daiteke.
Lanbide Heziketan emakumeen kopurua txikiagoa da, batez ere, industria arloko zikloetan.Hori dela eta, baliabidea sortu dut emakumeak motibatzeko, emakumek eta gizonek berdin egin dezaketela lan arlo horretan ikusteko eta genero estereotipoak apurtzeko.
Baliabidean gai hauek jorratzen dira:
- Emakumeak oraindik ere presentzia txikia du industrian: Bideo honetan industria arloko Lanbide Heziketako institutu batean ikasten ari diren bi emakumek azaltzen dute beren esperientziak; ez dela indartsua izan behar lan hori egiteko, ez dela zikina, gustura daudela… Horretaz gain, industria arloko lanpostuak sortuko direla eta emakumeak beharko direla esaten da.
- Emakumeen aztarnak industrializazio-prozesuan, eta industriaren aztarnak emakumeengan: XIX. mendearen amaieratik 1970eko hamarkadara arte Errenteria izaera industrial argiko herria izan zen, eta emakumeen aztarnek eragina izan zuten izaera horretan. Denbora horretan, garapenaren eragilea izan zen industria, baita herriko bizitza soziala, hiria bera eta herritarren harremanak nahiz bizitza pertsonalak baldintzatu eta aldatu zituen alderdi nagusia ere. Belaunaldi gazteentzat ez bezala, lehenagoko belaunaldientzat Errenterian bizitzea “fabrika artean bizitzea” zen.
Emakumeen aztarnak industrializazio-prozesuan, eta industriaren aztarnak emakumeengan XIX. mendearen amaieratik 1970eko hamarkadara arte Errenteria izaera industrial argiko herria izan zen, eta emakumeen aztarnek eragina izan zuten izaera horretan. Denbora horretan, garapenaren eragilea izan zen industria, baita herriko bizitza soziala, hiria bera eta herritarren harremanak nahiz bizitza pertsonalak baldintzatu eta aldatu zituen alderdi nagusia ere. Belaunaldi gazteentzat ez bezala, lehenagoko belaunaldientzat Errenterian bizitzea “fabrika artean bizitzea” zen.
- Emakumea Eibarko industriaren gorakadan: gerra osteko urteen ondoren, eta zailtasunak-zailtasun Eibarrek garai berrietara egokituz industria sakabanatu egin zuen.
Garai hartan asko izan ziren makina-herramienta sektorean buru-belarri aritu ziren emakumeak. Emakumeak berebiziko garrantzia izan zuen Eibarko bizimoduan eta bertako ekonomian, 50. hamarkadatik geroztik izan zen biziberritze prozesuaren ondorioz hazi ziren enpresetan egiten zuten lanagatik. - Gernikar emakumeak xx. mendean: Gernikar emakumeak, ahal zuten jardueran ibiltzen ziren diru apur bat etxera eraman ahal izateko. XX. mendearen bigarren hamarkadatik aurrera industri lantegietan emakumeen parte hartzea nahiko garrantzitsua zela esan beharra dago.
- Diagnosia on bat egitea eta horren inguruko hausnarketa egitea.
- Ikastetxe horretan eman beharreko pausoak ondo definitzea curriculum eta baliabide hezkidetzeileak ezartzea lortzeko.
- Dagoena eta hezkidetzailea ez dena ikuspegi kritikoz aurkeztuz mantendu, moldatu edota osatu.
- Hezkidetzailea den batekin ordezkatu.
- Falta dena sortu.