2016/01/21

CURRICULUM BALIABIDE DIDAKTIKOAK


Oinarrizko Hezkuntzak hezkuntza-eskubidea bermatu behar die pertsona guztiei;  beraz, zuzentasun eta justizia sozialren planteamendu etiko batetik, hezkuntzak aukera-berdintasuna eskaini bahar du, inolako bazterketarik gabe, eta konpentsatu egin behar ditu desberdintasun ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta pertsonalak. Heziberri 2020 (7. orr.)

Historian zehar garatu diren hezkuntza ereduak sistema patriarkalaren eraginez  genero maskulino eta femeninoaren hierarkizazioan oinarritu da, esentzia hori gaur egun ere dirau eta neutralizazioaren itxurapean sexismoa dago, jakintzagai guztietan androzentrismoa agerian dagoelarik gizonezkoak protagonistak izanik, eta ez du emakumearen jakintza kontuan hatzen edo garrantzia gutxi ematen zaio.
Honek hezkuntza eredu berrien beharretara garamatza, orain arte jasotako hezkuntza ereduak ez baitituzte pertsona guztien beharrak eta interesak batzen , modu honetan, pertsonen garapen integrala galaraziz …”Eredu hezkidetzaileak, pertsona guztiak parekidetasunean eta diskriminazio ezan heztea du helburu, sexu/genero sistemaren menperatze harremanik ez da eraikiko modu honetan eta diferentziatik berdintasunean heziko da. Hori lortzeko, ikasleen trebetasun guztiak garatu eta estereotipo eta aurreiritziak deuseztatuko dira bakoitzaren diferentziak eta ezaugarri pertsonalak baloratuz” (Ibidem)


Ildo honi helduz, EMAKUNDEk 1997. urtean argitaraturiko Ikastetxearen hezkidetza-eredua egiteko Gidan Hezkuntza-curriculumak hezkidetzaren ikuspegitik  iturburu soziologiko, psikologiko, pedagogiko eta epistemologikoaren azterketa egin ondoren eta honen  tratatuetan ikuspegi  erabat  androzentrikoa  azaltzen dela  kontuan hartuta, eredu hezkidetzailearen beharra justifikatzen du:
-          Pertsona-kontzeptua berriz definitu beharra dagoela, generoaren eraikuntza alde batera utzita, horrek ezin baitu izan giza garapenerako baldintza.
-          Giza gaitasunetan, baloreetan, jarreretan eta portaeretan, generoa baztertu behar da. Pertsona gisa, garapen integrala lortzeko.
-          Pertsona, hezkuntzaren ikuspuntutik, entitate globaltzat hartu behar da, honakoak bilatzen dituela:

o   Adimenaren eta gorputzaren arteko oreka.
o   Esparru afektiboaren eta kognitiboaren arteko harreman estua.
o   Esparru pribatuan nahiz publikoan autonomia eta independentzia izatea.




Ikastetxeetan eredu hezkidetzailerantz abiatzeko baliabide egokiak sortu behar dira:
Material didaktikoak, Hezkidetzaileak direnak aukeratu edo bestela, Ikuspegi kritikoz aurkeztu, genero ikuspegia txertatu, ordezkatu eta berriak sortu.
Hizkuntza: hizkuntza ez sexista erabiltzen duten baliabideak  eta guneak erabili eta sortu.
Harremanak: Parekidetasunean oinarritutako harremanak sustatu.
Metodologia :  Metodologi kooperatiboak eta partehartzaileak bultzatu.
Espazioaren antolamendua : Espazio guztiak guztiontzako. Bereizkeria bultzatzen ez duen espazioen antolaketa.

Parte-hartzea: desorekak identifikatu eta ikasle guztien parte-hartzea bermatu.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina