2019/03/15

INDARKERIA MATXISTARI PLANTO!!



Indarkeria matxistataz hitz egin denean, arreta eta esku-hartzeak emakumeengan jarri izan dira. Hau da, nola atera daitezkeen egoera hortatik, zer egin hori bizitzera eraman dituzten baldintzak desegiteko,... Neurri hau ez dela egokia, ez nahikoa, salatutako egoerek diote.

"Doce mujeres han sido asesinadas por sus parejas o ex parejas en lo que va de año, 987 desde que empezaron a contarse en 2003"



Dos detenidos en Bilbao y Mondragón por agredir a sus parejas 

Mugimendu feministaren esanetan begirada zabaldu behar dugu arreta gizonengan jarriz. Ildo honetatik, aurreko ikasturteko postan Anak bi estrategi nagusi azpimarratzen ditu:

1.- Gizonen inplikazioa maskulinitate heterosexual hegemonikoa interpelatuz eta berriak eraikiz.
2.- Emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa autodefentsa feministaren bidez.



 Bi helburu nagusi hauek lortu ahal izateko, hainbat gai landu beharko genituzke ikasleekin:

  • Emakumeen arteko ahizpatasuna, elkartasuna, babesa eta konplizitatea indartzea.
  • Emakumeak ahul eta biktima bezala hautematearen ideia deseraikitzea.
  • Autodefentsa feministaren bitartez, indarkeria egoerak nola ekidin edo nola aurre egin irakastea, nesken eta emakumeen ahalduntzea sustatzea.
  • Maskulinitate eredu berriak sustatzea, ereduak erakutsiz, ezagutaraziz.
  • Maitasun erromantikoaren mitoaren eta ideologiaren deseraikitzea.
  • Mikromatxismoak identifikatzen eta aurre egiten ikastea.
  • LGTBIQ+fobien aurka, aniztasun ereduak ezagutu eta baloratu. 
 

Hona hemen lotura eta baliabide batzuk:

  1.  Zarauzko Udaletxeko Parekidetasun Departamenduko orrialdea oso interesgarria iruditu zait, baliabide, informazio, protokolo, tailer,... eskuragarri jartzen dituelako. Merezi duela uste dut: https://berdintasunazarautz.wordpress.com/


      2. Beldur barik programak kontzientziazioa lortzen laguntzeko baliagarriak dira

    3. Bideoak:

 


 



Bukatzeko irudi hau uzten dizuet, bakoitzak gure lekutik badugulako zer egina

Begi-bistakoa da... edo ez?


Bai, arriskuan gaude emakumeak*, baita maskulinitate hegemoniko ereduari jarraitzen ez dioten gizonek ere. Hortaz, emakumeon* “ezaugarriak” erakusten dituen, heteroarautik kanpo bizi den edo sexu-genero dikotomia zalantzan jartzen dituen edozein pertsona indarkeria matxistaren objektua izan daiteke.
Izeberg-ak oso ondo irudikatzen ditu ikusten diren (esplizituak) eta ikusteko zailak diren (sotilak) emakumeon* aurkako indarkeriak.
Zoritxarrez, indarkeria matxistaz aritzen garenean, arreta ETA ARDURA emakumeongan jarri ohi da: zergatik ez dugu salatzen? Zergatik berarekin jarraitzen dugu? Zergatik bueltatu da berarekin? “Ni ez nintzateke isilduko”…
Helduek inkontzienteki transmititzen digute (dugu) beldurra emakumeoi: ez egon holako tokietan, kontuz! ez ibili gauean bakarrik, ez egin korrika gauez, adi norekin zabiltzan… Gure askatasuna murrizten dute eta errudun sentitzera eramaten gaituzte.

 

Mugimendu feminista izan da arazoa bistarazi eta salatu duena, baita geldiarazteko eta konpontzeko bideak ikertzen dabilena ere, pentsatu eta teorizatu, proposamenak egin eta ekintzak aurrera eramaten dituena.

“Pertsonala politikoa da”


Indarkeria matxista ez da emakume batzuen arazoa ezta emakume guztiona, jendarte osoarena baizik eta denok hori horrela dela ulertzen ez dugun bitartean lan dezente dugu aurretik…

Ikusi dugunez, indarkeria matxista desikasteko 3 lan-ildo hauek jorratzetik hasi gaitezke:

1. Maitasun erromantikoaren mitoen eta ideologiaren deseraikuntza.




2. Mikromatxismoen identifikazioa eta salatu-gainditzeko esku hartzea (mikroiraultzak).





3. LGTBIQ+fobiak bistaratzea eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta normalizatzea.





Martxoaren 8ko greba feministaren harira Mugimendu Feministak idatzitako dossierrean azaltzen dutenez, “Arauaren bazterrean kokatzen garenok LGTBIQ+ fobiaren bitartez zigortzen gaituzte. (…) Anitzak gara eta gure artean zapalkuntza ardatz desberdinak gurutzatzen dira, ondorioz, gure arteko botere erlazioak ere eraldatu behar ditugu. Baina, ez dugu gure burua soilik zapalkuntzatik izendatzen, praktika eta posizio politikoetatik ere izendatzen dugu. Bollera eta trans nortasunak kokaleku politiko bezala aldarrikatzen ditugu, heteroarauari planto egiteko bide bezala.”

Gai honen inguruan, LGTBIQ+ kolektiboan ere matxismoa presente dagoela aipatu nahiko nuke. Izan ere, kolektibo horretako kide izatea ez du zertan feminista izatea esan nahi. Adibide gisa, Pikara Magazineko artikulu honetan, gai honetaz eta gay mugimenduak izan duen megafonoari buruz hitz egiten da.
Andrea Momoitio eta June Fernandez artikulu honetan, aldiz, lesbofobia eta (hetero)mikromatxismoen inguruan aritzen dira.

Indarkeria matxistaren aurrean bi estrategia nabarmendu dira:

Autodefentsa feminista: emakumeon* ahalduntze indibidual eta kolektiboa, sozial eta politikoa.

Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak (DAFA) honela definitzen du “autodefentsa feminista”:
Emakumeok* saretuta patriarkatuari aurre egiteko hartzen dugun jarrera ahaldundu eta kolektiboa.
Ezaugarriak: espazio segurua, konfiantza eta aliantza, lanketa pertsonala suposatzen duen ariketa, kalean egin beharreko lana (barrura eta kanporantz, bi norabideetan), kontzientzia hartzea guk ahal dugula, ahalduntzea, jarrera aktiboa, autonomia…

Maskulinitate heterosexual hegemonikoa interpelatu eta berriak eraiki

M8ko dossierrean gizonen paperaren inguruan jasotzen da: “Beste gizonezkoekin bildu zaitezke, maskulinitateen inguruan elkarrekin hausnartzeko, lan pertsonala eta kolektiboa egiteko, zuen pribilegioez kontzientzia hartzeko eta menderakuntzarik gabeko jendartea lortzeko bidean pausoak emateko.





Maskulinitate berrien inguruan, Pedro Biteri eta Arana ikastetxe nagusiak Arrasateko gizon taldea iniziatiba sortu zuen:
Biteri Ikastetxe Nagusian gizon talde bat elkartuzen gara, gure maskulinitatearen eta honek gugan duen eraginaren inguruan hausnartzeko helburuz. Topaketen xedea, kontzientziazio eta barne-behaketa prozesu batetik abiatuz, berdintasunean oinarritutako, sexismorik gabeko eta sexu edota generoagatiko diskriminaziorik gabeko gizarte bat eraikitzen laguntzea da. Taldea, hilean behin bilduko da, gizonezko guztiei irekia dago (ikasle, langile zein herritar) eta doakoa da. Juan Manuel Feito ('Piper Txuriak', Bilboko berdintasunaren aldeko gizonen taldeko koordinatzailea) eta Ritxar Bacete (gizonezkoekin berdintasunaren inguruan lanean eta maskulinitate berrien azterketan aditua) izango ditugu bidelagun.

Gaiaren inguruan…
Konturatu naiz
… Indarkeria matxistaren haritik tiraka, pixkanaka konturatu nintzen hau ez dela zerbait isolatua, errotik datorren arazoa dela, bizi garen sistemak bidea ematen diola, makinaria oso bat dela…
… Arazoa guztioi interpelatzen gaituela ulertzen edo ikusten ez dutenek “emakumeon gauzetaz” aritzen direla, haiekin “joango” ez balitz bezala.
… Ezkerrekoa izatea eta feminista izatea beti ez datozela bat.
… Instituzioentzat nahikoa dela paperean geratzen eta galtzen diren konpromezu eta borondate onak.
… Justizia heteropatriarkalak ez gaituela babesten eta ez dela guk nahi dugun justizia.

Neure buruari galdetu diot
… Noizbait posible izango ote den umeak sexu-genero sistematik at heztea.

Ikertu dut, ikusi dut
… Gizon/mutil bati bere pribilegioei buruz hitz egiterakoan (eta batez ere haiei uko egiteari buruz denean) zelako arin ikusten da jarrera ‘defensiboan’ jartzen direla.
… Nahiz eta kontzientzia piztuta izan, zoritxarrez matxismoa denok barneratuta dugula (neurri batean edo bestean).

Iazko ikastarokideek egindako postetatik bi gustatu zaizkit; Leire de Miguel Martinezena lanean egin zuen lanketagatik eta Garazi Esnaolarena hasieran aipatzen duen ideiagatik (“indarkeria matxista” esaten digutenean zer datorkigu burura?). Izan ere, jendeak errez identifikatzen ditu erailketak, bortxaketak… Orokorrean, fisikoki ikus daitekeen guztia. Baina ez dugu hain errez ikusten (edo ez dugu ikusi nahi, esfortzu handia suposatzen duelako honen inguruan hausnartzeak eta autokritika egiteak) arazoaren erroa, matxismoa eta heteropatriarkatuaren tentakuluak noraino heltzen diren, zelan interpelatzen gaituzten… Jendarteak hau ulertzea iruditzen zait erronkarik nagusiena edo nagusienetariko bat.

Hona hemen sortutako ikasleekin lantzeko indarkeria matxisten aurkako leloa:


Autodefentsa feminista ikastaro edo tailerrak antolatuz, bai ikasleentzat eta baita langileentzat. Konfiantzazko giro batean, gure gorputzetatik abiatuta, bakoitzaren erritmoa eta beharrak errespetatuz.


Egungo egoera jasanezina da; erailketak, bortxaketak, epaiketak… Nazkagarria eta lotsagarria da. Argi eta garbi dago eraldaketa sozial eta politiko bat behar dugula. Izan ere, mugimendu feministak lan izugarria egin du eta egiten ari da (gara) arazoa plazaratzeko, alternatibak eraikitzeko, e.a. Hain agerikoa  batzuentzat baina beste batzuentzat ez. Horrexegatik hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean landu beharra, adibidez.

Amaia Zufiak dioen bezala, “sistema kapitalista eta heteropatriarkala ez da, ez, mito hutsa, gure haragia eta bizitza zeharkatzen duen errealitate gordina da.”

“Manos a la obra” jarri behar gara, ekin diezaiogun, iraultza txikietatik hasita, pixkanaka munstroa txikitu arte!



Gora borroka feminista!



Dóna-li la volta
Aste honetako gaiak hausnartzeko gogoa eman dit, gaia asko interesatzen zaidalako eta garrantzia handia duelako. Horregatik, jarraian hainbat puntu aipatuko ditut.

Gaur egun, indarkeria matxista jende artean dagoen arazorik larrienetako bat da, berarekin jendea hiltzen delako. Ni mutila naiz, eta momento askotan lotsa eta nazka sentitu dut egoera batzuk ikustean edo albiste batzuk irakurtzean. Hau dena aldatzeko lan handia egin behar dugu, baina ezin gara geratu ezer egin gabe, bestela ondorengoek ere pairatuko dutelako. Jendeak, ez du ulertzen ondo femenismoak lortu nahi dueña, eta horregatik, honen aurka dago, baina femenismoak berdintasuna nahi du. Baina, hau ezin da lortu jende asko honen aurka badago edo honekiko nazka/beldurra badu.Esan dudan bezala, lan ikaragarria dago aurretik, baina pausuka egin behar da, gero honek “bola” handia egiteko.

Maskulinitateak kontuan hartuta, beste eredu batzuk dauela irakatsi behar da esparru guztietan (kalean, etxean, ikastetxean…) eta hauek gizarterako hobeagoak direla. Hauek, emakumeak ahalduntzen dituztelako eta hau gertatzea aproposa/egokia delako. Hori dela eta, ikasle edo gazteei baliabideak eman behar dizkiegu berdintasuna indartu dezaten.

Gaztea izanik, emozioak azaleratzea ezinbestekoa ikusten dut eta aspektu hau ez da batere erraza jasotzen diren mezuekin. Horregatik, ematen diren mezuekin kontuz ibili behar gara. Hau da, arazoa ez da “ahula babestea”, baizik eta erasotzailerik ez egotea, begirada mutiletan jarri behar dugu.

Ikasleekin lantzeko, Maialen Lujanbio bertsolariak esandakoa erabiliko nuke: “Beldurra lekuz aldatu behar den? Ardura lekuz aldatu behar da!”. Goian aipatu dudan bezala, begirada mutilengan jarri behar da, hauek dutelako horren ardura. Neskek ez dute defendatu beharko mutilek indarkeriarik ez badute erabiltzen, baina, honek ez du esan nahi neskei defendatzen ez zaienik irakatsi behar.

Aurreko ikasturteko postak irakurri ondoren, Janirek idatzitakoa gustatu zait. Berak egindako hausnarketarekin ados nagoelako, eta erabili dituen baliabideak aproposak eta egokiak iruditzen zaizkit.

Eremu hezitzailean lantzeko justifikazio handirik ez da behar, gaur egungo emakumeen egoera ez da justua eta hau aldatu behar dugu, denon artean. Saiakera hau ez badugu egiten ez gara pertsona onak, inorrek ez duelako nahi beraiek pairatzen dutena pairatu. Ezinbestekoa da gizonezkoen parte hartzea eta inplikazioa gai honetan.

2019/03/14

EMAKUME ETA GIZON, BIOLENTZIA MATXISTARI STOP!


EMAKUME ETA GIZON, BIOLENTZIA MATXISTARI STOP!


Gure gizartean ukaezina da indarkeria matxistaren eguneroko presentzia. Alegia, emakumeek emakume izate hutsagatik sufritzen duten biolentzia, gizonak direlarik eragile eta matxismoa bere jatorri. Indarkeria honek adierazpen desberdinak izan ditzake: erabat esplizituak diren mespretxuak, irainak, eraso fisikoak edo bortxaketetatik hasi, eta sotilagoak diren xantaia emozionala, kontrola, hizkera sexista, txisteak, inbisibilizatzea eta beste mikromatxismo batzuk.

Alicia Ródenas-en indarkeria matxistari buruzko kortoan ondo adierazten da hori guztia:



Aste honetan zehar landutako materialen kariaz, biolentzia matxistarekin lotutako zenbait gauza ikusteko nuen modua aldatu egin da. Batetik, gizonen halabeharrezko inplikazioa bilatu behar dela. Izan ere, emakumeengan jarri ohi da ardura indarkeria matxista gainditzeko. Baina, egitan, indarkeria arazo politikoa da. Eta beraz, jendarte osoaren ardura kolektiboa. 



Denok desikasi beharko dugu:
1.     Maitasun erromantikoaren mitoari atxikitako bikote harremanak alboratzea. Hau da: “no puedo vivir sin ti” filosofiaren ildotik doan maitatzeko modu dependientea, besteak beste.
2.     Mikromatxismoen aurka egitea: txisteak, bazterketa, inbisibilizazioa…
3.     LGTBIQ+ren baitako aniztasuna bistaratu eta normalizatzea.

Indarkeria matxista gainditzeko bi dira jarraitu beharreko estrategia nagusiak: maskulinitate berriak eta emakumeen ahalduntzea. Beste hitz batzuetan esanda: gizonen inplikazioa
maskulinitate heterosexual hegemonikoa alboratu eta gizon izateko modu berri eta feministak sortuz, alde batetik; eta bestetik, emakumeen autodefentsa sustatuz haien autoestimua eta konfiantza indartuz. 

Hemen ikus daiteke esparru bietako erronkak laburbiltzen dituen prezi interesgarria, klasean erabilgarria izan daitekeena: Indarkeria matxista



Gizonen aldetik, etxeko ardura nahiz zaintza lanak asumitu eta emozioen adierazpena lantzeaz harago, feminismoaren erronken konplize bihurtu behar dira. Ez da emakumeen arazo bat. Gizarte osoarena da!! Hona erronka nagusiak: 


  

Hona Bilboko gizon talde batek antolatutako “Berdintasuna eta Maskulinitate Berriak” argazki-erakusketari buruzko erreportaia:



Amaitzeko, iazko posten artean Janire Itsasoren “Indarkeria matxistak gainditzen izenekoa aukeratu dut, bertan proposatzen den “Cambia el cuento bideoa” izugarri gustatu baizait eta eremu hezitzailean oso aplikagarria dela uste baitut. 


Indarkeria matxista noiz arte?

Indarkeria matxista, aste honetako gaiak urduritasuna eta amorrua sortzen didala konturatu naiz. Ezinegona! Ezinegona, muturren aurrean dugulako eta hala ere egunero gertatzen ari den zerbait delako eta jendarteak zein jarrera du honen aurrean? Bai, haserretzen gara, honen inguruan hitz egiten dugu, baina hala ere ezta amaitzen. M8- ederra izan zen, indarrak batu genituen eta orduztik Estatu Espaniarrean hiru emakume erail dituzte, eta zenbat emakume izango ziren jipotuak egun hauetan?

Emakumeok* asko daukagu egiteko, baina bada garaia gizonek beraien arduraren jabe egiteko eta gizon izateko modu berriak asmatu eta praktikan jartzeko. Honen inguruan hitz egiten duen bidio bat txertatu dut, aste honetan Argia-ko web gunean agertu da eta pentsarazi didan bidio bat izan da.





Argi dago, hezkuntzan gai hau landu behar dela eta duen larritasunarekin hitz egin behar dela, pisurik kendu gabe eta egia apaindu gabe. Baina, ez emakumeak* beldurtzeko edota larritzeko helburuarekin! Bestela, orain arte bezela... badirudi emakumeok dugula kontu guzti honen aurrean ardura handi bat. 

Hemen, gaiari lotuak gustoko ditudan esaldi eta komiki txiki batzuk:

Imagen relacionada



Imagen relacionada

Imagen relacionada

Resultado de imagen de frases feministas

Amaiatzeko, iazko lanetatik honako hau aukeratu dut, batez ere erronkak banan banan aipatu dituelako!