Interes kontrajarriak daudenean gatazkak sortzen dira. Bizitzak berezkoa
du gatazka, elkarren arteko harremana bera da gatazka. Positiboa edo
negatiboa gatazkari aurre egiteko modua
izan daiteke .
Galtung-ek dion moduan: “gatazka erronka da; azken batean, helburu bateraezinak edukitzea izugarrizko desafio da bi aldeentzat, bai adimen aldetik, bai emozio aldetik. Honen arabera, beraz, gatazka gure izateari zentzua ematen dion rrazoietako bat da; aldaketaren arrazoia, aldaketarekin batera gertatzen den zerbait eta aldaketaren ondorioa; bizitza sozialerako ezinbestekoa; bizitzeko arnasa hartzea bezain garrantzitsua".
Ikastetxeetan bizikidetza eta gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko indar guztiak jarri beharko genituzke. Horretarako ondorengo erronkak landuz:
1.- Bizikidetza Planean jarritako helburuak ebaluatzeko genero-adierazleak izatea eta horien ebaluazioa egitea. Komunidade osoak kontzientzia hartu behar du.
2.-Curriculumetan gatazken trataerarako behar diren konpetentzien garapenerako edukiak txertatzea: komunikatzeko gaitasuna, emozioak ulertzeko gaitasuna, "irabazle-galtzaile" sistemarekin apurtzea,...
3.- Zaintzaren etika bultzatu.
4.- Parte-hartze aktiboaren kultura indartu, espazioen eta denboren kudeaketa parekidetasunean oinarrituta.
"Etica del cuidado" izeneko tailer baten inguruan, aurrera eraman zituzten jarduerak eta ondorioak azaltzen dituzte. Materiala interesgarria iruditu zait:
Nerearen posta aukeratu dut:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2016/02/hezkidetza-elkarbizitzarako-tresna.html. Joan Vaellok proposatzen dituen urratsak baliagarriak eta lagungarriak dira. Badu, liburu interesgarri bat:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina