2017/02/25

Aniztasun sexualei buruz hausnartzen

Aste hasieran garbi nuen eskola inklusibo bat defendatzen dudala, eta eskola honek pertsona guztien garapenean lagundu behar duela, aniztasun sexuala errespetatuz, onartuz eta baloratuz. 

Astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz hezkuntza komunitate osoak parte hartu eta aliantzak eratu behar dituela prozesu eraikitzaile honetan. Aniztasun sexuala gizakiak dituen posibilitate anitz eta  aberasgarriak jorratzeko aukera bat da, eta elkarbizitzarako espazioak sortzearen beharra agerian uzteko erabilgarria izan daiteke.



Iazko ikastarokideek egindako post bat aukeratzekotan honako hau izango litzateke: Aniztasun sexualaz hausnarketa Haizea Egiguren-ek idatzitakoa. Multimedia baliabideak beti egiten zaizkit erakargarriak, eta berak gaia lantzeko bideo ugari proposatzen ditu bere sarreran. 

Sentsibilizaziorako erabilgarri edo erakargarriak izan daitezkeen bideo pila bat dauden arren, Japoniako danshi-en inguruko bideotxo hau elkarbanatzea dibertigarria iruditu zait. Eztabaida eta kontsientziaziorako erabilgarria izan daiteke. Gainera, estetikoki desberdina eta koloretsua da, eta  generorik gabeko bizimodu posiblea irudikatzen du:



Bestetik, Steilas-ek aurten martxoak 8-rako publikatu duen unitate didaktikoa ere gomendatu nahiko nuke: Gure gorputz anitzetan, gu geu 


gorputz_grafiak_trailer from maddi on Vimeo.

Eremu hezitzaileetan erronka asko geratzen dira oraindik lantzeko. Alde batetik, aniztasuna agerian jartzen jarraitu behar dugu, horren inguruko lanketa sakona egiten eta denontzat seguruak diren guneak sortzen. Bestetik, berregokitzapena ezinbestekoa da. Formatu, hausnartu eta eskemak irauli behar ditugu. Ikastetxeetan, hezkuntza komunitate osoarekin egin behar ditugu lanketak; ikasleetatik hasi, irakasleak inplikatu eta familiak ere murgilduz.

2017/02/24

Aniztasun sexualei buruz hausnartzen

Hausnarketa:

Aste hasieran garbi nuen, Itxaro Bordak behin esan zuen moduan, beste normalitate bat asma dezakegula, pertsona bakoitza bere “sexua baina gehiago” izan litekeela gizarte batean, hau da, jendea ez da bere sexuaren arabera baloratuko, jendarte batean hartu nahi duen lekuagatik baizik. Batzuetan emakume femeninoak izango dira, baina beren jarrera maskulinoa izanik; beste batzuetan alderantziz. Hala eta guztiz ere, denek izan beharko lukete behar eta merezi duten lekua izateko aukera, arazorik gabe.
Astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz, ikasitakoa desikasi dezakegula argi badugu, heteronormatibitateak inposaturiko muga zorrotzak gainditzeko bidean egongo garela, eta ondorioz, ikuspegia zabaldu eta aniztasun orori bere lekua emateko aukerak izango ditugula.



Gai honen inguruan bururatzen zaizkidan galderak eta zalantzak, asko dira. Pertsonek izateko, sentitzeko, agertzeko, egoteko ditugun amaigabeko konbinaketa, aukera eta prozesu horien guztien ondoriozkoa da munduan dagoen aniztasun anitza. Nahiz eta pertsona bat definitzerakoan berak zer den sentitzen duena izan baliagarriena, eta ez gainerakoek diotena, egia da aniztasun anitz hori jendarte patriarkalean ikusezin geratzen dela askotan edo agertzen bada, modu estereotipatuetan eta hierarkizatuetan egiten dela. Galdera ederra luzatzen digu Amelia Barquinek: “Aniztasunaren diskurtsoa denon ahotan dago; aniztasun hitza hezitzaileoi ez zaigu mingainetik joaten, hezkuntzaren egungo ikuspegiaren ezinbesteko parte delako. Zorionez, bestalde. Baina zer gertatzen da praktikan, benetako bizitzan?”.

Iazko ikastarokideek egindako post-a:

Aukeratu dudan iazko ikastarokideen post-a, Aida eta Itsaso (Gernika BHI)-rena da. Honakoa duzue: Identitate eta aniztasun sexualei buruzko hausnarketa.

Sentsibilizaziorako baliagarria izan daitekeen irudi, bideo edo gida digitalen bat gomendatu:

Euskal Herriko Bilgune Feministak 2014. urtean sexualitatearen eztabaidarako txosten bat atera zuen eta bideo honen bitartez, iragarri zen: 


Mari Luz Estebanek hitzartze honetan, mahai gainean jartzen ditu gorputz- politiketako zenbait gako: emakume gazteen gorputzak, hipersexualizazioa, gorputzen kontrola…


Topatu dudan gida digital bat Steilas hezkuntza sindikatuak argitaratutako hau da: Genero eta aniztasun sexualerako gidaliburua. 

Zeintzuk dira eremu hezitzaileetan/ jendartean lantzeko erronkak?

- Sexu-genero sistema salatu eta gainditzen hastea.
- Ikasle bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean garatzeko aukera ematea.
- Heteronormatibitatetik aldentzea.
- Aniztasuna modu ez hierarkikoan, duintasunez eta errespetuz bistaratzea.
- Sexu- genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzea.  
- Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria- egoeraren aurrean esku hartzea.
- Aniztasun ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egitea.

- Heziketa afektibo- sexual ez heteronormatiboa sustatzea.

Nahi dugun hori izaten

Aste hontan aniztasun sexuala dugu hizpide. Hemen duzue nire aste hontako hasunarketa irudi batean:
Erakusten digutena vs errealitatea.

Aste honetan, gai hau lantzean,  begiak irekita eduki ditut gure gizarteko alderdi ezberdinetan: komunikabideak, publizitatea, jendearen hizkuntza… eta badirudi behin eta berriz harri beraen contra jotzen garela, eredu garbi bat sustatzen baita etengabe:
Gizon txuria, kontsumista, emazte zoragarri (polita, gorputz perfektua) duena eta familia bat duena. Non gaude besteak?
Errealitate bakarra erakusten zaigu, gizon eredu batena eta gizartea horren inguruan antolatzen dela erakusten digute, bere bizitzaren beste denbora pasa bat emakumea balitz bezala.
Eredu hortatik kanpo dagoena, ez dago ondo ikusia, ez dago onartua, ez dago ulertua.

Hemen uzten dizkizuet bi link gairen ingurukoak:

https://www.youtube.com/watch?v=AnYgJa7pETE


https://elblogdemariosvl.wordpress.com/2016/09/09/charlas-tedx-sobre-diversidad-sexual/

Eremu hezitzaileari dagokionez, uste dut badela garaia lau pareten artetik ateratzeko, haurrei errealitatea eta bizitzaren inguruan erakutsi nahi diegu… gela barnean… eta gela barnean sortzen duguna eta erkausten duguna… errealitatearen zati txiki bat bestetik ez da.
Hau guztia lantzeko, ezinbestekoa ikusten dut, batetik, komunikabideak, beste eredu batzuk transmititzea, hezkuntzan duten eragina jakinda. Bestetik, ezinbestekoa iruditzen zait, eskolan erabiltzen diren materialak birpentsatu edo birmoldatzea eta eskolako komunitatearekin lan egitea. Azken batean, anzitasun sexuala errealitate bat da, baina jende askok ez du honen berri adinak aurrera egin arte. Baina… ez al luke hezkuntzak eskaini behar nork bere burua ezagutu eta zer den eta izan nahi duen erabakitzeko hautua?


Amaitzeko, hemen duzue lehengo urteko kide baten posta:

http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/patriarkatuak-sustatzen-dituen-bizi.html


Eta zu, zer sentitzen zara?

Jendeak  bere sexuaz haratago “izateko” aukera izatea ….


Aste hasieran garbi nuen patriarkatuak sustatzen dituen bizi-programa ezberdinduen oinarria ez dela inondik inora ere genetiko; kulturalki ikasitakoa, inposaturikoa baizik. Eta Jose Antonio Rodriguezek argi adierazten duen moduan; sexu-banketa bitarrak ez du islatzen genetikoki, fisiologikoki eta anatomikoki dagoen aniztasuna. Baina tamalez, legalki bi aukera horiek baino ez daude.
Beraz, zer geratzen da ezarritakoa eta bere berak sentitzen duena bat ez datozenean? Astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz, ikuspegi erabat okerretik jarduten dugula. Izan ere, haurra edo gaztea nahastuta dagoela sinesten dugu, eta bera bideratzeko beharra ezinbestekotzat jo. Bere sexua zein den erakusten diogu, alegia, organo genitaletan oinarrituta ezarri zaion horrekin bat egiten duena.  
Baina hori guztia zilegi al da haur, gazte, zein edozein gizabanakoontzat? Jendea ez baloratzea bere sexuaren arabera, baizik eta jendartean hartu nahi duen lekuaren arabera aproposena litzateke. Baina berriz ere sistemaren interesak aurrejartzen dira norbanakoaren ongizate eta garapen askea mugatuz. Izan ere, jendarte patriarkal sexistan sexu sailkapenaren atzetik, sexu-genero estereotipoak datozelako, eta, ondorioz, bizitza eremuen garapen erabat baldintzatuta. Sailkapen bitarrak zalantzan jarri ezkero, sistema sozialaren antolakuntza ere zalantzan.
Eta horrek zer dakar? Guztion garapen osasuntsua mugatzeaz gain, bidegabekeriak sortzen ditu emakumeentzat, eta baita sistema onartzen eta erreproduzitzen ez duten gizonentzat.

Aurreko urteko ekarpenei erreferentzia eginez, ondorengoa hautatu dut:  http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/patriarkatuak-sustatzen-dituen-bizi.html  . Irudi eta artikulu interesgarriak plazaratzen dituelako. 



Artikulua, Lesbianen ahotsa:


Sentsibilizaziorako baliagarria izan daitekeen irudi/bideo/gida digitalaren bat gomendatzerako garaian, arreta identitatea eta aniztasunean jarri dut. Izan ere, heteronormatibetatik haratago (LGTB, LGTTIB …) dauden existentziak bistaratzeko beharra dagoela uste dut. Horrez gian, gorputz anitzak ere aipatzea ezinbestekotzat jo du, jendarte patriarkalak emakumeen gorputzen erabilera salatzeko. Gure gorputzak eremu konkistatuak dira.







Eremu hezitzailean lantzeko errokei erreparatuz, ondoregoak ezinbestekotzat jo ditut:
  •   Estereotipoak gainditzea, proposamen askeak hierarkizazioa alde batera utziz.
  •   Ikasle bakoitzaren errepika- ezintasunaren aitortza.
  •   Aniztasun anitzen ondoriozko aniztasun sexualak duintasun eta errespetuz bistaratzea.
  •   Sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzea.
  •    Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria- egoeraren aurrean esku hartzea.
  •  Heziketa afektibo- sexuala ez heteronormatiboa sustatu.
  •  Norbanakoaren eta gainerako gorputzen aniztasuna era positiboan bizitzeko testuinguru aproposak bideratzea.


Nolakoa da gure eskola, leku segurua da ume guztientzat, berdin haien ezaugarriak zeintzuk diren? Gure familia ere leku segurua ote da? Zer egiten ari gara gu ingurune segurua horiek eraikitzeko?    Amelia Barquin




2017/02/23

ANITZAK GARELAKO





·Gaiari buruzko gogoeta pertsonala:
Aste hasieran garbi nuen orain dela urte batzuk izan nuen ikasle bat aipatuko nuela han edo hemen. Pasa dira urte batzuk, batxilergoan klaseak ematen ari nintzen orduan, ikasle guzti haien artean bazen neska bat beste herri batetik etorria, arazoak izan omen zituen bere jaioterriko ikastetxean, beraz gurera etorri zen. Bazuen zerbait desberdina, agian hori izan zen bere lagunek ez onartzeko arrazoia… Ikasturte hura amaitu eta pertsona haren pista galdu nuen gure herriko aldizkarian honako elkarrizketa hau ikusi nuen arte. Hain txiki ikusten zen persona hark, herri guztiaren aurrean azaldu du bere bizipena. A ze poza.


 Astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz eremu hezkidetzailean lan egiteko asko dugula, pertsona askeak heztea dela gure helburua, beraien buruaren jabe diren `pertsonak heztea, beraien bizitzan protagonistak diren ikasleak, nor diren aukeratu, erabaki, hautatu, erratu, ikasi eta jaikitzen dakitenak. Aske direnak.Garrantzitsua da argi eta garbi esatea jendea ez dela sexuaren arabera baloratzen.


 Iazko post bat: Haizea Egigurenena hautatu dut, gelan lantzeko hainbat baliabide aurkezten ditu. http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/aniztasun-sexualaz-hausnarketa.html

·Sentsibilizaziorako baliagarria izan daitekeen irudi/bideo/gida bat:



Zein dira zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronkak?

Sexu genero sistema bistaratzea
Ikasle bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean garatzeko eskubidean oinarritzea
Heteronormatibitatetik aldentzea
Aniztasuna modu ez hierarkikoan, duintasunez eta errespetuz bistaratzea
Sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskeintzea.
Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria-egoeraren aurrean esku hartzea
Aniztasun ororen alde et elkarbizitza positiboaren alde lan egitea

Heziketa afektibo ez heteronormatiboa sustatzea

2017/02/22

NAHI DUDANA NAIZ ETA NAHI DUDANAREKIN EGOTEN NAIZ



Egunkari digital batean irakurri nuen atzo neska eta mutilen identitatearen garapenean gure gizarte hipersexualizatuak duen eraginaren inguruko artikulu hau, “La hipersexualizaciĆ³n de la sociedad: niƱas sexis, infancia frĆ”gil”, irudiak baldintzatutako merkatu batean bizi garela salatzen da dokumentu honetan, merkatu bat non neskak eta emakumeak mutilen eta gizonen gozotasunerako dauden, maskulinotzat jotzen diren pertsonen zerbitzura. Horrek dakarren ondorio guztiekin beraien identitatea zein den ezagutzeko, norberak zer izan nahi duen jakiteko prozesuan murgilduta dauden neskatila, neskato eta neska guztientzat. Baita mutilentzat ere.
Nola eraiki identitate osasuntsuak horrelako ereduekin?
Aldaketa positiboei begiratuz,  2014ko albiste hau erreskatatu dut, LA FISCALƍA INVESTIGA SI HAY DISCRIMINACIƓN HACIA TRES MENORES TRANSEXUALES Zenbat aurrera pauso errealak eman dira gure gizartean azken lau urte hauetan transexualitatearen edo heterosexualitatetik at gelditzen diren aukeren inguruan?
Orain dira bi urte justu beste albiste honek hartu zuela toki garrantzitsua egunkarien azaletan, LEO, EL PRIMER NIƑO TRANSEXUAL VASCO TRATADO CON INHIBIDOR DE LA PUBERTAD. Gure Erkidegoa aitzindaria izan da identitate sexual anitzen inguruko protokoloak argitaratzen, ez dadin bazterkeria kasurik egon kasu hauetan. Baina, benetan aldatu dira gauzak gizartean? Nik entzuten ditut oraindik kalean errespetu gutxiz esandako “luma” duela edo “horrek ez arraina ez haragia” eta gogorragoak diren esaldiak. Benetan gaude prest ikastetxetan normaltasunez onartzeko “neskaz” jantzita datorren “mutila”, adibidez? Edo normaltasunez ikusteko bi mutil edo bi neska elkarri musukatzen kalean? Araututa dagoenetik baino gertuago gaudela oraindik, zoritxarrez, bideo honek salatzen duen errealitatetik uste dut:
  .


1.- Sekuentziazioari jarraituz, nik aste hasieran garbi nuela identitate anitzak daudela esango nuke, eta gizarteak zein publizitateak areagotzen dutela “lodifobia” ere banekien, oso nabarmena dela uste dut. Ulertzen nuen, baita ere, lesbianen kasuan bikoitza dela zapalkuntza eta gida edo protokoloei dagokienez, gure Erkidegoa nahiko aurreratuta dagoela ikasle transexualekiko sentsibilitatea garatzeko ahaleginetan. 
Astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz sailkatze zorrotzaren beharrak elkarbizitzari eragiten dion mina uste nuena baina askoz sakonagoa dela, eta askoz zabalagoa ere bai. Zenbat gezur edo benetan frogatu gabeko egoerak eztabaidan jarri ezin diren egia zientifikoak bezala kontatu diguten eta zenbateraino barneratu ditugun txikitatik. Zenbat aurreiritzi patriarkatuaren moralisten aginduz, sexu “ona”, sexu “txarra”, “naturala” edo “anormala” eta antzeko sailkapenei buruz.
Gai honen inguruan bururatzen hausnarketa nagusia hau da: ea ze demontre gertatzen zaigun ez uzteko besteei nahi duten bezala bizitzen, guri ze inporta zaigu bere desirak norantz doazen edo ze itxuraz gustatzen zaion agertzea, pertsona jatorra baldin bada. 


2.- Iazko ikastaro kideek egindako posten arteanANIZTASUN SEXUALARI LOTURIKO HARREMAN GEOGRAFIA izenburupean BegoƱak idatzitako testua pentsatzen dut dela osatuena: irudiak, grafikak, proposamenak, anitzak eta esanguratsuak iruditu zaizkit, bere diskurtsoa koherentea eta bukaerarako uzten duen hausnarketa, partekatzeko modukoa.

3.- Sentsibilizaziorako nire ustez baliagarria izan daitekeen bideo hau gomendatzen dut:
.


4.- Jendartean edo eremu hezitzaileetan lantzeko erronkei buruz, aniztasunean dagoela gakoa uste dut, horregatik, hauek azpimarratuko nituzke:
  • Mota guztietako aniztasunaren alde egitea, pertsona izateagatik sor zaigun, denoi, duintasunean sustatuz elkarbizitza.
  • Aniztasuna modu ez hierarkikoan, berdinen artean eta errespetuz bistaratzea.
  • Heteropatriarkatutik jasotako genero, sexu eta rolen aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzea.
  • Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria egoeraren aurrean esku hartzea.

 Bukatzeko, farre egiteko bideoa, bai, BAINA EZ DEZALA INORK PENTSA NI EZ NAIZELA NORMOHETEROSEXUALA!