Astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz hezkuntza komunitate osoak parte hartu eta aliantzak eratu behar dituela prozesu eraikitzaile honetan. Aniztasun sexuala gizakiak dituen posibilitate anitz eta aberasgarriak jorratzeko aukera bat da, eta elkarbizitzarako espazioak sortzearen beharra agerian uzteko erabilgarria izan daiteke.
Iazko ikastarokideek egindako post bat aukeratzekotan honako hau izango litzateke: Aniztasun sexualaz hausnarketa Haizea Egiguren-ek idatzitakoa. Multimedia baliabideak beti egiten zaizkit erakargarriak, eta berak gaia lantzeko bideo ugari proposatzen ditu bere sarreran.
Sentsibilizaziorako erabilgarri edo erakargarriak izan daitezkeen bideo pila bat dauden arren, Japoniako danshi-en inguruko bideotxo hau elkarbanatzea dibertigarria iruditu zait. Eztabaida eta kontsientziaziorako erabilgarria izan daiteke. Gainera, estetikoki desberdina eta koloretsua da, eta generorik gabeko bizimodu posiblea irudikatzen du:
Bestetik, Steilas-ek aurten martxoak 8-rako publikatu duen unitate didaktikoa ere gomendatu nahiko nuke: Gure gorputz anitzetan, gu geu
Eremu hezitzaileetan erronka asko geratzen dira oraindik lantzeko. Alde batetik, aniztasuna agerian jartzen jarraitu behar dugu, horren inguruko lanketa sakona egiten eta denontzat seguruak diren guneak sortzen. Bestetik, berregokitzapena ezinbestekoa da. Formatu, hausnartu eta eskemak irauli behar ditugu. Ikastetxeetan, hezkuntza komunitate osoarekin egin behar ditugu lanketak; ikasleetatik hasi, irakasleak inplikatu eta familiak ere murgilduz.