Hausnarketa:
Aste hasieran garbi nuen, Itxaro Bordak behin
esan zuen moduan, beste normalitate bat asma dezakegula, pertsona bakoitza bere
“sexua baina gehiago” izan litekeela gizarte batean, hau da, jendea ez da bere
sexuaren arabera baloratuko, jendarte batean hartu nahi duen lekuagatik baizik.
Batzuetan emakume femeninoak izango dira, baina beren jarrera maskulinoa
izanik; beste batzuetan alderantziz. Hala eta guztiz ere, denek izan beharko
lukete behar eta merezi duten lekua izateko aukera, arazorik gabe.
Astean
zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz, ikasitakoa desikasi
dezakegula argi badugu, heteronormatibitateak inposaturiko muga zorrotzak
gainditzeko bidean egongo garela, eta ondorioz, ikuspegia zabaldu eta aniztasun
orori bere lekua emateko aukerak izango ditugula.
Gai honen inguruan bururatzen
zaizkidan galderak eta zalantzak, asko dira. Pertsonek izateko, sentitzeko,
agertzeko, egoteko ditugun amaigabeko konbinaketa, aukera eta prozesu horien
guztien ondoriozkoa da munduan dagoen aniztasun anitza. Nahiz eta pertsona bat
definitzerakoan berak zer den sentitzen duena izan baliagarriena, eta ez
gainerakoek diotena, egia da aniztasun anitz hori jendarte patriarkalean
ikusezin geratzen dela askotan edo agertzen bada, modu estereotipatuetan eta
hierarkizatuetan egiten dela. Galdera ederra luzatzen digu Amelia Barquinek: “Aniztasunaren diskurtsoa denon ahotan dago;
aniztasun hitza hezitzaileoi ez zaigu mingainetik joaten, hezkuntzaren egungo
ikuspegiaren ezinbesteko parte delako. Zorionez, bestalde. Baina zer gertatzen
da praktikan, benetako bizitzan?”.
Iazko
ikastarokideek egindako post-a:
Aukeratu dudan iazko ikastarokideen post-a, Aida eta Itsaso (Gernika
BHI)-rena da. Honakoa duzue: Identitate eta aniztasun sexualei buruzko hausnarketa.
Sentsibilizaziorako
baliagarria izan daitekeen irudi, bideo edo gida digitalen bat gomendatu:
Euskal Herriko Bilgune Feministak 2014. urtean
sexualitatearen eztabaidarako txosten bat atera zuen eta bideo honen bitartez,
iragarri zen:
Mari Luz Estebanek hitzartze honetan, mahai gainean jartzen ditu gorputz- politiketako
zenbait gako: emakume gazteen gorputzak, hipersexualizazioa, gorputzen
kontrola…
Topatu dudan gida digital bat Steilas hezkuntza
sindikatuak argitaratutako hau da: Genero eta aniztasun sexualerako gidaliburua.
Zeintzuk dira
eremu hezitzaileetan/ jendartean lantzeko erronkak?
- Sexu-genero sistema salatu eta gainditzen hastea.
- Ikasle bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean garatzeko aukera ematea.
- Heteronormatibitatetik
aldentzea.
- Aniztasuna modu ez
hierarkikoan, duintasunez eta errespetuz bistaratzea.
- Sexu- genero rolak
eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzea.
- Edozein aurreiritziren
ondoriozko indarkeria- egoeraren aurrean esku hartzea.
- Aniztasun ororen
alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egitea.
- Heziketa afektibo- sexual ez
heteronormatiboa sustatzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina