2017/02/24

Aniztasun sexualei buruz hausnartzen

Hausnarketa:

Aste hasieran garbi nuen, Itxaro Bordak behin esan zuen moduan, beste normalitate bat asma dezakegula, pertsona bakoitza bere “sexua baina gehiago” izan litekeela gizarte batean, hau da, jendea ez da bere sexuaren arabera baloratuko, jendarte batean hartu nahi duen lekuagatik baizik. Batzuetan emakume femeninoak izango dira, baina beren jarrera maskulinoa izanik; beste batzuetan alderantziz. Hala eta guztiz ere, denek izan beharko lukete behar eta merezi duten lekua izateko aukera, arazorik gabe.
Astean zehar egindako ibilbidearen ondorioz konturatu naiz, ikasitakoa desikasi dezakegula argi badugu, heteronormatibitateak inposaturiko muga zorrotzak gainditzeko bidean egongo garela, eta ondorioz, ikuspegia zabaldu eta aniztasun orori bere lekua emateko aukerak izango ditugula.



Gai honen inguruan bururatzen zaizkidan galderak eta zalantzak, asko dira. Pertsonek izateko, sentitzeko, agertzeko, egoteko ditugun amaigabeko konbinaketa, aukera eta prozesu horien guztien ondoriozkoa da munduan dagoen aniztasun anitza. Nahiz eta pertsona bat definitzerakoan berak zer den sentitzen duena izan baliagarriena, eta ez gainerakoek diotena, egia da aniztasun anitz hori jendarte patriarkalean ikusezin geratzen dela askotan edo agertzen bada, modu estereotipatuetan eta hierarkizatuetan egiten dela. Galdera ederra luzatzen digu Amelia Barquinek: “Aniztasunaren diskurtsoa denon ahotan dago; aniztasun hitza hezitzaileoi ez zaigu mingainetik joaten, hezkuntzaren egungo ikuspegiaren ezinbesteko parte delako. Zorionez, bestalde. Baina zer gertatzen da praktikan, benetako bizitzan?”.

Iazko ikastarokideek egindako post-a:

Aukeratu dudan iazko ikastarokideen post-a, Aida eta Itsaso (Gernika BHI)-rena da. Honakoa duzue: Identitate eta aniztasun sexualei buruzko hausnarketa.

Sentsibilizaziorako baliagarria izan daitekeen irudi, bideo edo gida digitalen bat gomendatu:

Euskal Herriko Bilgune Feministak 2014. urtean sexualitatearen eztabaidarako txosten bat atera zuen eta bideo honen bitartez, iragarri zen: 


Mari Luz Estebanek hitzartze honetan, mahai gainean jartzen ditu gorputz- politiketako zenbait gako: emakume gazteen gorputzak, hipersexualizazioa, gorputzen kontrola…


Topatu dudan gida digital bat Steilas hezkuntza sindikatuak argitaratutako hau da: Genero eta aniztasun sexualerako gidaliburua. 

Zeintzuk dira eremu hezitzaileetan/ jendartean lantzeko erronkak?

- Sexu-genero sistema salatu eta gainditzen hastea.
- Ikasle bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean garatzeko aukera ematea.
- Heteronormatibitatetik aldentzea.
- Aniztasuna modu ez hierarkikoan, duintasunez eta errespetuz bistaratzea.
- Sexu- genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaintzea.  
- Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria- egoeraren aurrean esku hartzea.
- Aniztasun ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egitea.

- Heziketa afektibo- sexual ez heteronormatiboa sustatzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina