2017/02/20

PERTSONA ASKEAK IDENTITATE ANITZAK




Identitateak da aste honetako gaia eta irakurgaian ikusi dugun esaldia ekarri nahiko nuke plazara. "Uste dut identitatea garrantzitsua dela, nork bere burua baieztatzen ahalbideratzen duelako. Jendeak dion moduan, norbait zarenez ziur izateak indartu egiten zaitu eta borroka politikoaren beharra ikustarazten dizu. Identitatearen ezak merkatuaren produktu bihurtzen zaitu, merkatuan dabiltzan beste bat gehiago. Identitatea garatzea ezinbestekoa da gauzak eraldatzeko (...) (Epsy Cambell: 2001)
Normatibitatetik kanpo dauden identitateei bidea egiteak jazarpena baztertzera eraman gaitzake. Mundu bitarretik errealitate anitzago bat kolektiboan garatzeko aukera zabaldu beharra dugu ikastetxe zein kalean. Modu honetan pertsonak subjektu askeak izatea ahalbidetuko dugulako.



Iazko Anak (http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/identitate-etaorientazio-sexuala.html) egindako posta aukeratzen dut, baliabide asko eta lagungarriak eskaini dituelako.

  Heziberri 2020n agertzen diren konpetentzietatik Izaten ikasteko
          konpetentzia dakart hona: 

Bizitzan zehar agertzen diren sentimendu, pentsamendu eta ekintza pertsonalez gogoeta egitea eta haiek sendotzea edo egokitzea, haien gaineko balorazioaren arabera, bere burua etengabe hobetuz pertsona osorik errealizatzeko.


Konpetentzia bera betetzeko eta curriculum ezkutuan eman daitezken kontraesanen inguruan hausnartzeko galderak hauek izan daitezke.


- Ikasleen gaineko balorazioak egitean ideia sexistak zehar lerrotan bultzatu ditzakegu?
- Pertsona eredugarrien bizitza lantzen dugunean anitzak dira gure aukerak?
- Tonoa edo mezua desberdina da neskei edo mutilei zuzentzen garenean?
- Inteligentzia emozionala lantzen dugu geletan?
- Gelako edo atsedenaldietako espazioaren behaketa eta antolaketa hezkidetzailea egiten  
  dugu?


Inguru hurbilean genero-identitateari dagokionez emandako aurrerapenak nahi baino txikiagoak izan dira, tamalez testuingurua nahiko heteronormatiboa da. Hala ere, testuinguru gertu edo zainduetan gero eta anitzagoak dira aukerak. Batzuk, lesbianak, besteak bisexualak...baina, oraindik ere irekitzen ari den esparrua da. Adibidez, ez dut koadrilan transexualik, edo intergenerorik. Sinismen faltsuak hainbat izan dira, adibidez naturaren kontrakoa den jarrera bat dela, gaixorik dagoen jendea dela, emakume den transexual batek ezin duela bere burua emakumetzat izan inoiz... Zerrenda krudela eta luzea da, ezezaguna aukera aberasgarria dela izan daiteke sinismen faltsu horiekin bukatzeko modu bat. Eta horretaz gain jarrera homofoboen kontrako jarrera praktikatzen jarraitu behar dugu etxean, familian, lagunekin, kalean, supermerkatuan, medikuan, polikiroldegian, watxap taldeetan...







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina