Identitateak
da aste honetako gaia eta irakurgaian ikusi dugun esaldia ekarri
nahiko nuke plazara. "Uste
dut identitatea garrantzitsua dela, nork bere burua baieztatzen
ahalbideratzen duelako. Jendeak dion moduan, norbait zarenez ziur
izateak indartu egiten zaitu eta borroka politikoaren beharra
ikustarazten dizu. Identitatearen ezak merkatuaren produktu bihurtzen
zaitu, merkatuan dabiltzan beste bat gehiago. Identitatea garatzea
ezinbestekoa da gauzak eraldatzeko (...)
(Epsy Cambell: 2001)
Normatibitatetik
kanpo dauden identitateei bidea egiteak jazarpena baztertzera eraman
gaitzake. Mundu bitarretik errealitate anitzago bat kolektiboan
garatzeko aukera zabaldu beharra dugu ikastetxe zein kalean. Modu
honetan pertsonak subjektu askeak izatea ahalbidetuko dugulako.
Iazko
Anak
(http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/identitate-etaorientazio-sexuala.html)
egindako posta aukeratzen dut, baliabide asko eta lagungarriak
eskaini dituelako.
Heziberri
2020n agertzen diren konpetentzietatik Izaten ikasteko
konpetentzia
dakart hona:
Bizitzan
zehar agertzen diren sentimendu, pentsamendu eta ekintza pertsonalez
gogoeta egitea eta haiek sendotzea edo egokitzea, haien gaineko
balorazioaren arabera, bere burua etengabe hobetuz pertsona osorik
errealizatzeko.
Konpetentzia
bera betetzeko eta curriculum ezkutuan eman daitezken kontraesanen
inguruan hausnartzeko galderak hauek izan daitezke.
- Ikasleen
gaineko balorazioak egitean ideia sexistak zehar lerrotan bultzatu
ditzakegu?
- Pertsona
eredugarrien bizitza lantzen dugunean anitzak dira gure aukerak?
- Tonoa
edo mezua desberdina da neskei edo mutilei zuzentzen garenean?
- Inteligentzia
emozionala lantzen dugu geletan?
- Gelako
edo atsedenaldietako espazioaren behaketa eta antolaketa
hezkidetzailea egiten
dugu?
Inguru
hurbilean genero-identitateari dagokionez emandako aurrerapenak nahi
baino txikiagoak izan dira, tamalez testuingurua nahiko
heteronormatiboa da. Hala ere, testuinguru gertu edo zainduetan gero
eta anitzagoak dira aukerak. Batzuk, lesbianak, besteak
bisexualak...baina, oraindik ere irekitzen ari den esparrua da.
Adibidez, ez dut koadrilan transexualik, edo intergenerorik.
Sinismen faltsuak hainbat izan dira, adibidez naturaren kontrakoa den
jarrera bat dela, gaixorik dagoen jendea dela, emakume den transexual
batek ezin duela bere burua emakumetzat izan inoiz... Zerrenda
krudela eta luzea da, ezezaguna aukera aberasgarria dela izan daiteke
sinismen faltsu horiekin bukatzeko modu bat. Eta horretaz gain
jarrera homofoboen kontrako jarrera praktikatzen jarraitu behar dugu
etxean, familian, lagunekin, kalean, supermerkatuan, medikuan,
polikiroldegian, watxap taldeetan...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina