Gai honekin nire ikastolako neska bat datorkit burura… nire
adinekoa, baina beste gelan zegoen ez nirean… ahaidetasun txikiren bat ere bagenuen…
Garai hartan, orain dela hogeitabost urte, mekaniko izan
nahi zuen, eta herrian bertan zegoen Lanbide Heziketako formakuntza zentrora
joan zen. Egin eta bukatu… baina mekanikoz ez du inoiz lan egin… Enpresa handi
batean sartu zen peoi lez… Oraindik hantxe dabil…
Askotan berarekin gogoratzen naiz… Ez berarekin soilik…
baizik eta bidean gurutzatu naizen hainbat emakumeekin… Zuzenbide ekonomikoa
egin zuenarekin, eta tabernan lanean egon den horrekin… Kazetaria izan nahi
zuen horrekin, eta supermerkatu batean egiten duena lan… Lan merkatuaren arazoa
izan da… ala memento desegokienean formakuntza jasotako emakumea…? Lan merkatuan
profil horrek kabidarik ez zuen?
Orientazio bokazionala ala lan merkatuari so egin behar dio?
Gaur Lanbide Heziketan dagoen ikasle batek, egiten dagoena ez duela gustoko…
baina… ez dakiela zer egin… zintzoa izan da, egia barra – barra… Ez du bere
burua inon ikusten… Hitzegiteko gogoa azaldu du… ez zuen alde egiteko asmoa…
Pena eman dit, horren galduta ikusi dut…
Baina argi dagoena sexu – generoak ez digula baldintzatu
behar, ezin dugula lan femeninoak eta maskulinoaz aritu, eta are gutxiago
soldata desberdina (eta normalean emakumezkoak gutxiago), lan berdina eginda…
Ezin dugula gaitasun femeninoz edota maskulinoz hitzegin behar, pertsonen
gaitasunaz soilik… Batzuk arlo batean gaitasun gehiagorekin, beste batzuk
bestean… PERTSOOONAAAAKKK…
Aurreko ikasturteetako post bat aukeratu beharko banu Maite
A.S. -rena hautatuko nuke, berarekin bat egiten dudalako noten inguruko
hausnarketan.
Egun badaukat ikasle neska bat, harroa dena… eta zer
pentsatzerik eman dit… Ez dut onartzen emakumezkoa delako eta horrelakorik ez
dudalako onartzen? Eta mutil ikasle batekin onartuko nuen?... Ni
hezitzaile hezkidetzailea naizelakoan
nago… baina horrelako egoera konkretuetan… kolokan jartzen duzu egiten
duzunaren zergatia…
Nire ustez orientazio hezkidetzaile baten erronka nagusiena
litzateke, edozein pertsonak, sexu-generoa kontutan izan gabe, bizitzan izan
nahi duen hori egiteko, behar duen formakuntza teoriko praktikoa jasotzea. Eta
horretaz gain, lan politikoa egin beharko litzateke, sexu -generoa
baldintzakorra izan ez dadin, edozein lanpostutan persona bat lanean izateko
sexu – generoa kontutan izan gabe…