2018/02/02



ORIENTAZIOA: MUGAK APURTUZ

Egungo sistema kapitalistan, non lehiakortasuna oinarrizko printzipio bat den, gizonezkoak izaten omen direna zientzien edota teknologien ikasketen bitartez mundu lehiakor honetan "lehiatu"daitezkeenak. Sistemak ez omen ditu emakumeak "lehiatzeko"prestatzen,  sinetzarazi egin baitzaie ez direla konpetitzeko kapazak. Horren aurrean, orientazio hezkidetzaile bat lortzea guztiz beharrezkoa ikusten da.

     TUTORETZA
        ERREKONOZIMENDUA
   SENTIMENDUAK
             EMOZIOAK
           ENPATIA
 ESPEKTATIBAK
              AUTOESTIMUA
AUTOEZAGUTZA
    LANBIDEA
     BALIOAK
 AUKERAK

 Amparo Tomé Gonzalezek, “Generoaren eragina pertsonen arteko harremanetan eta jarreren eta baloreen garapenean” txostenean aipaturiko ideiak oso interesgarriak iruditu zaizkit, nahiko hausnarketa interesgarriak atera daitezkeelarik bertatik:

Arrakasta/adiskidetasuna. Neskek ez dute ulertzen arrakasta izatea posible denik adiskidetasun harremanak galdu gabe. Zentro gune bilakatzen den emakumea, gainontzekoen inbidia sortzen du eta harremanak era errazagoan kolokan jarri daitezke. Horregatik, arrakasta izan baino lehenago, adiskidetasun harremanak mantendu nahi izaten dute.

Isiltasuna/harrokeria. Emakumeen isiltasuna pasibotasun jarrerarekin lotua egon liteke, eta horrek ere parte hartzean eragin dezake. Diskrezioa edota isiltasuna  "arazorik ez izatea" bermatzen omen die, askok barneratuta baitute, gehiegi hitz egiteak edo gehiagizko protagonismoa harrokeria izan daitekeela. Euren merituak ere partekatuak izango dira, jakin baitakite gehigizko protagonismo horrek epaituak izatera daramatzala.


Porrota/perfekzioa. Neskek porrota barneratzeko joera dute, errudun sentitzeko eta bere egiteko. Mutilek, aldiz,  kanpoko faktoreei errez esleitzen dizkiete erruak, bere gaitasuna kolokan jarri barik. Hori dela eta, lortu ez duten erronka baten aurrean, gehienetan, neskek amore emateko joera dute, eta mutilek berriz, berriro saiatzeko joera izaten dute, euren arteko lehia sustatuz.

Edertasuna/bazterkeria. Edertasunaren mito tradizionala: edertasun kanonekin bat ez datozen emakumezkoak baztertu egiten dira, eta horren beldur, emakumezko askok edertasun kanon horren barnean sartzen ahalegintzen dira.

 Pasibotasuna/agresibitatea.  Nesken pasibotasuna saritu, eta kontrara, emakumeek gizonezkoekin loturiko rol "aktiboagoak"errepresentatzen badituzte, agresibotzat hartzen dira. Horrek, neskek pasibotasun horretan mantentzea ekar dezake.

Amore ematea/zigorrak jasotzea. Emakumeek, harreman sareei garrantzi gehiago ematen omen diete, eta arazoen aurrean era errazagoan eskatzen dute laguntza (mutilen konparatuz). Amore emateko joera handiagoa omen dute, hau da, ez omen dira hain konpetitiboak, agian lehia horretan galtzaile irtengo direla barneratuta dutelako. Euren buruaregan izan dezaketen segurtasun falta  dependetzia handiagoak  eragina izan dezake euren burua baloratzerako orduan. Berez, hainbat eta hainbat gauza egiteko kapaz izan arren, gizarte estereotipo eta presioek sinestarazi egin die ez direla hainbat ekintza egiteko kapaz.

Aurreko post honetan, emakumeek izan ditzaketen muga horien inguruko bideo interesgarri bat dago:




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina