I. blokeko 6 astean ikusi genuen bezala, hezkidetzaren aldeko legedia egon,
badago, baina gero gure eguneroko errealitatearekin topo egiten dugu eta hor
legediaren gauzatzea ez da horren argi agertzen.
Bai erkidegoan, bai Iparraldean eta bai Nafarroan (hau da Euskal Herrian) dauden
hainbat lege eta foru dekreturi jarraibidea emateko, gure ikastetxetan hezkidetza
bultzatzeko eta berdintasuna bermatzeko xedearekin irizpide, material,
proposamen, ideia, egitasmo… desberdinak martxan jarri dira: baina hala ere,
gaur egun Eskola hezkidetzailea utopia da. Ez gara gai izan, eskola mistoaren
eredua gainditzeko. Hau horrela da. Eta errealitate honi buelta ematea da
gaurko erronka.
Asteko irakurketak hainbat iturburu kontutan hartu behar ditugula dio:
Hasteko, iturburu soziologikoa: honek gizarte antolamendua
eta gizarteen baloreen osaketa eta hierarkizazioa aztertzen ditu. Eta gizarte
antolamendu honek eta berak sustatzen dituen baloreak eragina zuzena dauka
Hezkuntza Sistemaren baloreekin eta honek finkatzen dituen “jakintzen”
legitimazioarekin. Hortaz, iturburu soziologikoak esanen digu, zein den
pertsona bakoitzaren papera eta lekua gizartean eta horren arabera zehaztuko da
“zer den ikasi behar dena” eta “nork ikasi behar duen zer” (zer den bakoitzak
ikasi behar duena).
Bigarrenez, iturburu psikologikoak, pertsonaren garapen
ebolutiboari buruz mintzatzen da eta pertsona bakoitzaren ezagutzaren
bereganatze prozesua nolakoa izan den aztertuko du. Hezkuntza Sistemak
estereotipoak azpimarraztu dituenez, nesken garapena mugatu egin du eta aldiz,
mutilen garapena gehiegi baloratu du.
Hurrengoa, iturburu pedagogikoa, hezkuntza ereduei buruz
mintzatzen da. Hezkuntza interbentzioak ikasleendako ikaskuntza esaguratsua egitea
du helburu, hau da, ikasleak ikasten ikastea. Hezkuntza sistemaren helburua,
pertsonak gizarte horren ezaugarrietara doitzea edo gizarte horrek dituen
baloreak ezagutzea, ikastea eta bereganatzea izan du helburu, beraz hezkuntza
sistema pentsamolde patriarkala hedatzeko tresna izan da.
Bukatzeko, iturburu epistemologikoak ze nolako edukiak
trasmitituko diren eta ze metodologien bitartez eginen den aztertzen du.
Curriculuma finkatu eta zein izanen den “baliozko jakintza akademikoa” esanen
digu; eta beraz, hau izanen da gizarteak baliogarritzat hartuko duen jakintza.
Hezkuntza sistema gizonek pentsatuta eta gizonentzako eraikita izan denez,
emakumeen ekarpenak eta ikuspuntua baztertua izan da. Horrela ba, errealitatea
gizonen inguruan eta beraien ikuspuntua kontuan hartuta interpretatu egin da
eta hori izan da (eta bada oraindik) “baliozko jakintza akademikoa”
ITURBURU SOZIOLOGIKOA
|
Maskulinoa
|
VERSUS
|
Femeninoa
|
Gizona
|
Emakumea
|
||
Esparru publikoa
|
Esparru pribatua
|
||
ITURBURU PSIKOLOGIKOA
|
Autoestimua handia
|
Autoestimu txikia
|
|
Autokontzeptu handia
|
Autokontzeptu txikia
|
||
Makronortasuna
|
Mikronortasuna
|
||
ITURBURU PEDAGOGIKOA
|
Pentsalmolde patriarkala
|
Pentsamolde hezkidetzailea
|
|
ITURBURU EPISTEMOLOGIKOA
|
Androzentrismoa
|
Bisibilizazioa
|
|
Banakakoa
|
Taldea
|
||
Hizkuntza sexista
|
Hizkuntza inklusiboa
|
||
Razionaltasuna
|
Afektibotasuna (emozioak)
|
Aste honetan, zergatik da hain zaila sistematikoki curriculuma eta
baliabide didaktikoak hezkidetzaturik egotea? galderari erantzutea eskatzen
diguzue eta erantzuna nik uste erraza dela:
Mendez mende, erabili eta errepikatutako hezkuntza sistema hau erabat
barneratuta dugu eta horregatik zaila da aldatzea. Oinordetza astuna dugu eta
egun batetik bestera, mendez mende sustatutako eredu zaharra bertan behera
uztea eta eskola hezkidetzailearen eredua nagusitzea erronka garrantzisua da.
Sistema oso bat eraldatu beharra dago eta sistema oso hori aldatzeko
lehenengo urratsa gu, pertsonak aldatzearen alde egotea da. Horretarako gure
eredua aztertzea ezinbestekoa da. Beraz, lehenengo pausua, diagnosia eta
honekin batera hainbat galdera/ hausnarketa:
1- Ze nolako irakaslea naiz ni?
2- Ikasleak desberdinak direla konturatzen naiz?
3- Nire materiala aproposa
da?
4- Edukiaz gain, baloreak eta emozioak
barneratzen ditut nire egunerokoan?
Beste urteetako sarreren artean Ane Leniz-rena aukeratu dut:
oso aproposa iruditu zait berak egindako komikia:
Aldaketarako lehenengo pausua, diagnosia da. Ondoren, aldaketaren
beharraren kontzientzia eta azkenik aldaketari ekin.
Nahi badugu, gure ikasleek mundua beste modu batean eratzea, mundua
begiratzeko, beste betaurreko desberdinak eskeini beharko dizkiegu.
Hurrengo arte lagunak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina