EAEn
Heziberri 2020 hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa konpetentzietan
oinarritutako eredua da eta dokumentu ofizialean behin soilik
aipatzen omen da hezkidetza kontzeptu gisa. Zehar lerro bezala
aurkezten zaigularik, dagoeneko, oso esanguratsua iruditzen zait
curriculumean ematen zaion garrantzia maila. Ikasle guztien
ikaskuntza eta parte hartzea sustatu behar dela aipatzen du, era
berean. Besteak beste, "baztertuak izateko arrisku handiena
dutenengan arreta berezia jarriz -dela desgaitasunen bat dutelako,
dela beste edozein arrazoi (sexua, erlijio, kultura, etnia...) dela
tarteko-."
Emakundek
1997.
urtean argitaraturiko Ikastetxearen
hezkidetza-eredua egiteko Gidan
hezkuntza-curriculumak hezkidetzaren ikuspegitik egiterakoan kontuan
hartu beharreko iturburuak aztertu zituen: soziologikoa,
psikologikoa, pedagogikoa eta epistemologikoa. Hauen inguruan
sakontzeaz gain, irakurgaian ondo zehazten denez, aintzat hartu behar
dugu sistema patriarkalean
inoiz
ez direla emakumezkoen jakintzak onartu eta, gainera, mundu
akademikotik kanpo utzi izan dira beti. Hori dela eta, gizonezkoen
hegemonia agerikoa da sinboloetan, definizioetan, zientzian,
filosofian, historian, hizkuntzan... eta esan beharrik ez dago, zeini
egiten zaion erreferentzia historiako ekarpen garrantzitsuak aipagai
edo aztergai direnean.
Genero
bereizkeria detektatzeko teknikak, gidak, sistemak... osatu egin dira
urteetan zehar, eta horri
eskerrak ziurrena nabari dira aurrerapausu lotsati batzuk,
egunerokotasunean. Baina hezkuntza munduan, erabaki eta neurri
politikoak hartu ez ezik, zaila izango da datozen urteetan
antzemateko moduko aldaketak gauzatzea. Esaterako, eraldaketa
zailagoa bilakatzen da oinarri pedagogikoak zehazten dituzten eta
gidatzen dituzten argitaletxe eta ekoizleek presio eta muga argirik
ez dutenean. Nola da posible egun, baliabide ez hezkidetzaileak
izatea gure curriculumeko edukiak eta prozesuak zehazten dituztenak?
Zergatik ez dituzte eskoletako apalategi eta gida-apaletatik kentzen?
Ez al litzateke nahikoa, erabaki politiko bat, horiek eskola
publikoetatik ezabatzeko?
HEZKIDETZA
lehen lerrora ekartzeko dokumentu eta lege ofizialak baliatu beharko
genituzke, eta horrez gain, curriculumean azaltzen den hori praktikan
gauzatzeko bideak zein tresnak eman, erakutsi eta zabaldu. Nire
ustez, ezinbestekoa da bide horretan, talde profesional osoaren
formakuntza eta
ahalduntzea eguneroko
lanabes gisa hartzea. Estrategia
betegarria iruditzen zait
erabat, eta oso inportantea deritzot hezkuntza komunitate osoarengan
(guraso, langile, irakasle, hezitzaile, jantokiko hezitzaile...)
eragina izantea; plan espezifikoak jorratuz eta aktibatuz. Hasi
planifikaziotik, garatze fasean murgildu eta ebaluazio jarraia behar
bezala aurrera eramateko tresnetan sakonduz.
Nola
egin aurre egoera honi?
Bada,
dagoen materiala ikuspegi kritikoz aurkeztuz, hutsune edo gabeziak
dituzten baliabideak moldatu eta osatuz,
hezkidetzailea den beste zerbaitekin ordezkatuz edota falta den hori
sortuz.
... Ikus: Hezkidetza Ipuinak playlista
Baliabideak
egon badaude, eta ez dauden horiek eraikitzea dagokigu guri.
Lortutakoarekin, pilaketa eta antolaketa egokia prestatu,
beharrezkoak eskuratu, zabaldu eta erabiltzea da gakoa. Dauden
hezkidetza-praktika
onak identifikatzeak lana erraztuko digu, eta eskola, etxe zein
hezkidetza gune orotan aplikatzeko moduko bibentziak eta
esperientziak topatuko ditugu.
Iazko
Maite
Magisteritzaren posta irakurrita baliabide eta hausnarketarako
iturri interesgarriak topatu ditut. Kontzeptu mapa argia osatu du
gaiaren inguruan, eta horrez gain, erreferentzia berriak gehitu
dizkio nik orain arte egindako gogoetari.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina