2018/02/01

ORIENTAZIO ETA AUKEREN INGURUAN HAUSNARTZEN, heziketa ziklo guztiei begirada.


         OROKORREAN
         ROL
  SEXISTA
         ESTEREOTIPATUAK
         NONAHI IKUSI ETA BARNERATZEN DITUGU
   SISTEMA EGITEN DUGUNON
         ARDURA DA
    SOZIALIZAZIOAN
         INZIDITZEA
         ORIENTAZIO ETA
         AUKERA ASKEA IZAN DADIN


Orientazio akademiko hezkidetzailea egiazkoa izan dadin eta kasu honetan, hezkuntza sisteman zentratuz, Haurreskolak aztertu beharko genituzke lehenik eta behin, (Berdintasun Politikak aplikatzen ditugunean, mainstreaming deitzen diogu honi); koloreak, hezitzaileak, ipuinak, jolasak... ondoren Haur hezkuntzan ere lanketa bera egin beharko genuke, neska eta mutilen rolak ipuinetan, jolasetan, horretan hezkuntzako baliabideak eta edukiak hezkidetzaileak diren edo ez aztertu eta horren arabera, eraldatu, ezabatu edo jarraitu.

Zikloei jarraituz, Lehen hezkuntzan lanbide guztiak, jolasak, testu liburuak, heteronormatibitatea apurtzen ez badute, eta beste familia mota batzuk erakutsi eta emakumeak edozein lanbidetan ondoren ikasketen aukeraketa murriztuko zaie, jendarteko rolen arabera.

Benetako hezkidetza emateko, zaintza, garbiketa, jolasak batzea, alkar errespetatzea haurrei txikitatik erakutsi beharrekoa da, etxetik hasita nozki.
Lehen Hezkuntzako zentru batzuetan ekintza positiboak egiten ari dira, ofizioetan emakumeak ikusaraziz, badago Unibertsitateko programa bat "Zienziari so", deritzona hor neska eta mutillak hubiltzen dira ikastetxeetara gaztetxoei beraien lanbidea erakustera. Beste adibide bat da, ikastetxeetatik suhiltzaileen lan zentruetara joatea da, baldin eta emakume suhiltzailerik badago zentru horretan ezinbestekoa da figura hori ezagutzea eta honek bere gizon lankideekin erakusketan egin eta neskatoekin partekatzea bere esperientzia eta lana.

Derrigorrezko bigarren hezkuntzan, lanketa hori indartu beharko litzake, eztabaida taldeak antolatuz eta enpresetara bisitak eginez. Musika, kultura eta kirolean ere, estereotipoak apurtu nahian dabiltzan gizon eta emakumeei hitza ematea garrantzitsua dela iruditzen zait; gizonak dantza garaikidean, emakumeak eskaladan. Kirol praktika nesken aldetik garai horretan beherantza joaten da, beraz, alkar zaintzea ere landu beharko litzake eta hori kirolaren bitartez sustatu al dela uste dut.

Lanketa hauek egin ezean, alperrik ahaleginduko gara, Batxillergoan "orientazio garaian" gauzak bideratzen neska eta mutilek aske egin dezaten lanbiderako eta ikasketetarako aukeraketa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina