ORIENTAZIO
ETA AUKEREN INGURUAN HAUSNARTZEN, heziketa ziklo guztiei begirada.
OROKORREAN
ROL
SEXISTA
ESTEREOTIPATUAK
NONAHI
IKUSI ETA BARNERATZEN DITUGU
SISTEMA
EGITEN DUGUNON
ARDURA
DA
SOZIALIZAZIOAN
INZIDITZEA
ORIENTAZIO
ETA
AUKERA
ASKEA IZAN DADIN
Orientazio
akademiko hezkidetzailea egiazkoa izan dadin eta kasu honetan,
hezkuntza sisteman zentratuz, Haurreskolak aztertu beharko genituzke
lehenik eta behin, (Berdintasun Politikak aplikatzen ditugunean, mainstreaming deitzen diogu honi); koloreak, hezitzaileak, ipuinak, jolasak...
ondoren Haur hezkuntzan ere lanketa bera egin beharko genuke, neska
eta mutilen rolak ipuinetan, jolasetan, horretan hezkuntzako
baliabideak eta edukiak hezkidetzaileak diren edo ez aztertu eta
horren arabera, eraldatu, ezabatu edo jarraitu.
Zikloei
jarraituz, Lehen hezkuntzan lanbide guztiak, jolasak, testu liburuak,
heteronormatibitatea apurtzen ez badute, eta beste familia mota
batzuk erakutsi eta emakumeak edozein lanbidetan ondoren ikasketen
aukeraketa murriztuko zaie, jendarteko rolen arabera.
Benetako
hezkidetza emateko, zaintza, garbiketa, jolasak batzea, alkar
errespetatzea haurrei txikitatik erakutsi beharrekoa da, etxetik
hasita nozki.
Lehen
Hezkuntzako zentru batzuetan ekintza positiboak egiten ari dira,
ofizioetan emakumeak ikusaraziz, badago Unibertsitateko programa bat
"Zienziari so", deritzona hor neska eta mutillak hubiltzen
dira ikastetxeetara gaztetxoei beraien lanbidea erakustera. Beste
adibide bat da, ikastetxeetatik suhiltzaileen lan zentruetara joatea
da, baldin eta emakume suhiltzailerik badago zentru horretan
ezinbestekoa da figura hori ezagutzea eta honek bere gizon
lankideekin erakusketan egin eta neskatoekin partekatzea bere
esperientzia eta lana.
Derrigorrezko
bigarren hezkuntzan, lanketa hori indartu beharko litzake, eztabaida
taldeak antolatuz eta enpresetara bisitak eginez. Musika, kultura
eta kirolean ere, estereotipoak apurtu nahian dabiltzan gizon eta
emakumeei hitza ematea garrantzitsua dela iruditzen zait; gizonak
dantza garaikidean, emakumeak eskaladan. Kirol praktika nesken
aldetik garai horretan beherantza joaten da, beraz, alkar zaintzea
ere landu beharko litzake eta hori kirolaren bitartez sustatu al dela
uste dut.
Lanketa
hauek egin ezean, alperrik ahaleginduko gara, Batxillergoan "orientazio
garaian" gauzak bideratzen neska eta mutilek aske egin dezaten
lanbiderako eta ikasketetarako aukeraketa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina