22 aste hauek igaro ondoren, helmugara iritsi garelakoan gaude, baina nire buruak ez du horrela pentsatzen. Hau irteera baino ez da izan, hezkidetzaren inguruko ibilbidearen hasiera soilik. Gauza pilo ikasi ondoren, orain hausnarketa eta dena ondo barneratzeko momentua da. Hurrengo asteetan, lortutako material ezberdinak behatu, irakurri eta hausnartuko ditut. Liburuak, artikuluak, pelikulak, etab bildu ditugu guztion artean eta horiek arakatzeko momentua heldu da.
Ikastaro intentso honek maila pertsonalean zein profesionalean hazteko aukera eman dit. Nire eguneroko lanean eragina izan du lehenengo momentutik, ekintza hutsetik ekintza hezkidetzaileetara igaroz.
Hau guztia bildu dezakeen abesti asko daude, baina hauxe aukeratu dut:
https://www.youtube.com/watch?v=pKt5IYYFklI
Hezkidetzari esku hartzen ikastaroa mugaezina, sakona eta bikaina moduan deskribatuko nuen.
Irakasle, laguntzaile eta ikastarokide guztiei, bihotz bihotz, ESKERRIK BEROENAK!!
Seguraski ere bidean topatuko garela berriro ere!!
Orain hau dena ikastolako curriculumean txertatzeko indarrak batu eta... Goazen mundu hezkidetzailea osotzera!!!
Laster arte!
2018/04/25
BETI ARTE
Kaixo, lagunak:
Ikastaro hau ibilbidearen hasiera besterik ez da izan. Gauza asko ikasi,
bakoitzak bere buruarekin hausnarketa sakonak egin eta besteekin baliabide eta
esperientziak partekatu ditu; askotan, barre, eta batzuetan ere negar….emozioak
pil pilean.
Orain, hemendik aurrera, asteko lana aurkezteko premiarik gabe, bidea
jarraitu beharko dugu; gure erritmora, azkar batzuetan, poliki besteetan,
gelditu gabe, gure ikasle (eta ingurukoekin) guk dugun ilusioa eta sinismena
partekatuz… Etorkizuna kolore morez jantziko baita/ baitugu. Emakumeen onerako…
eta baita gizonen onerako ere!!!
Hauxe da gure erronka! Bil ditzagun indarrak berdintasunean oinarritutako
jendartea gauzatzeko!
Honatx nire
ikastaroaren laburpenaren adierazpena
Hau ikasturte
honen abestia:
Eta hau da
ikasturte honekin lotzen ditudan sentimendu, izen eta adjektiboak
Eskerrik asko
bidelagun izateagatik.
Besarkada handi
bat denontzako.
Beti arte
2018/04/24
AGURRA
"Emakumeek autodefentsa beharra
sentitzen ez duten mundu bat amestu behar dugu."
Dagoeneko ikastaroa bukatzen ari da, eta ohartu orduko igaro zaigu beste ikasturte bat. Ez da ibilbide motza izan, eta denok dakigun bezalaxe ibilbidearen hasieran besterik ez gaude. Eskerrik asko denbora honetan zuen esperientzi, gertakizun, iritzi edota asmoak plazaratzeagatik.
Hauek dira denon artean eraiki dugun ikastaroarentzako aukeratu ditudan hitzak, uste dut, beraien kabuz hitz egiten dutela.
ahalduntzea
saretzea
elkarlana
Azken asteetan kanta honekin nabil, eta nahiz eta aspalditik ezagutu zuekin elkarbanatu nahiko nuke.
Gehiegi luzatu gabe, seguru aski, asmo bereko edota bestelako lekuren batean berriro ere elkar topatuko dugula; beraz, bitarterarte ondo ibili eta zaindu!
2018/04/23
AURKEZPENIK EGIN EZ ZUEN PERTSONAREN AGURRA!
Nire amak dio betitik izan naizela feminista. Oso txikia nintzenean,
familiako bazkarietan nire aitonak aipamen matxistaren bat egiten zuenean sutan
jartzen nintzela eta haserre erantzuten niola. Nerabezaroan mundua aldatzeko
grina nire egin nuen ;) eta borroka feminista euforiaz bizi izan nuen! Fakultatera
iristean, gogoan daukat egin nuen lehenengo lanetako bat feminismoari buruzkoa
izan zela. Nire ibilbide profesionalean ondoren, alor honetan kokatzen diren hainbat
ikastaro egin eta diseinatzen ditugun hezkuntza programekin gizon eta emakumeen
berdintasunaren eremuan eragitea egokitu zitzaidan.
Hezkidetzan Esku Hartzen ikastaroa, beste bizi-une zeharo desberdin batean
iritsi da neurera eta biografia feminista txiki horren parte izango da hemendik
aurrera! Ama izan ondoren, haur batek nire bizia hankaz gora jarri eta berriro
oreka bilatu nahian nenbilela animatu nintzen ikastaroa egitera. Iazko
ikasturtean dagoeneko ibili nintzen egin edo ez egin bueltaka, eta azkenean,
aurten izena eman nuen ikastaroa hasten zen egun berdinean! Egutegia aztertu
eta saio presentzialera ezin izango nuela joan konturatu nintzen eta lehenengo
blokeko erritmoa nekez jarraitu ahal izango nuela. Blog honetan ez nuen
aurkezpen sarrerarik ere egin… Ikastaroaren irakasle eta antolakuntza talde
bikainaren gertutasun eta laguntzari esker ordea, aurrera egitea erabaki nuen,
eta maila pertsonalean, aitortuko dizuet, ikastaroak lagundu didala guztira
iristen ez den eta gauzak ezin hobe egiten ez dituen Leire honekin
adiskidetzen! :) Aurrerapen pertsonalen artean aipatu nahi nuke ere, astero egin behar izan
ditugun lan hauetan hartu dudan abilezia! Blogeko lehenengo sarrera egin
nuenean makina bat zalantza, kezka eta buruhauste izan nituen, eta hemen nago
momentu honetan lasai pantailaren aurrean idazten!
Nire sentipena da aipatutako erritmo azkar honek ez didala utzi ikastaroari
atera niezaiokeen zuku guztia ateratzen. Dena den, dagoeneko aplikatu ditudan
eta aplikatuko ditudan ezagutza garbiak eta hamaika baliabide eramaten ditut,
materialek ere nirekin jarraituko dute, beraz, edateko beharra dudanean laranjei
zukua ateratzen jarraituko dut! Eta ez pentsa, gurpil ero honetan bueltaka nenbilela
gozamenerako parada asko izan ditut: ikastarokideen ekarpenak eta iritziak irakurtzea
plazera izan da eta irakasleek proposatu eta idatzitako irakurketek hausnarketarako
mila momentu on eman dizkidate. Lehen betaurreko moreak jantziak banituen,
Irantzu Varelak dioen bezala, orain kataratetako ebakuntza egin dudala eta
betaurreko horiek, barruan, betirako ditudala sentitzen dut!
Ikastaroari ondorengo hitz/sentipenak lotzen dizkiot: ITXAROPENA,
hezkidetzaren bidetik, besteak beste, hainbeste behar dugun mundu parekide eta justuagoa
lortuko dugulako. ABERATSA, edukiei dagokionez horrelakoa iruditu zaidalako eta
ERABILGARRIA, esan bezala, erraz eta ez hain erraz aplikatu daitezkeen
hezkuntza baliabide asko topatu ditudalako.
Jendeari orokorrean zalantzarik gabe ikastaroa egiteko esango nieke. Are
gehiago, hasi naiz dagoeneko nire ingurukoen artean kanpaina egiten, jakin
badakidalako, pertsona horiek aktibatu eta motibatzeko balio izateaz gain,
irizpide garbi batzuk eta egiteko mila aukera zehatz jasoko dituztela.
Beraz, 22 aste hauetan lan talde polit hau osatu duzuen guztiontzat esker
oneko hitzak ditut bakarrik, bihotzez,
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)