Jarduera
hezitzaileak sistematikoki sartuta izango balira curriculumean nagusiki eta
baliabide didaktiko hezitzaileak erabiliko balira, nire ustez bi ondorio nagusi
sortuko ziren:
·Neskek
ereduak izango zituzten edozein arlo akademikoan eta horrek haien ahalduntzea
ekarriko luke.
·Mutilek
eredu femeninoak ikusiko lituzke eta nesken ikaskideen bazterketa eta minusbalorazioa amaituko
litzateke.
Eremu
hezitzailean, hezkidetzan oinarritutako
begirada emateko erreza den estrategia bat erabil daiteke: klaseko adibide eta
ariketetan BETI emakuzmezkoak jartzea, eta bikoteak aipatu behar badira BETI lesbianak edo homosexualak aipatzea. Horrela
ariketa eta apunteak berdin berdinak dira baina
berdintasunezko gizarte islatzen dute.
Pasaden urteko
sarreren artean eider Oleaga Madariagaren Currikulumak
eraldatzen hautatu dut. Bertan ikastetxeko talde batek gindako proiektu baten berri ematen du,
erreza eta ikastetxea baliabide hezitzaileak betetzen duena.
Amaitzeko, zurekin partekatu nahi nituzke bi bideo: Lehenengoak hezkuntza aldatzeko lana badugula argi adierazten du, eta bigarrenak...hezkuntzan falta diren izenak abesten dizkigu: Mafalda taldearen "las que faltaron"
Zenbat eskertzen dudan foroan partekatu den guztia, oso erabilgarria iruditzen zait dena eta berehala hasi naiz gauzak erabiltzen.
Hezitzaileon kasuan materiala aztertzeko denbora asko behar izaten dugula iruditzen zait, eta egindako aukerake askotan nahiko motz gelditzen zaigu.Hori dela eta baliabide gehiagoren beharra daukagula ikusten dut.Hezkuntza Sailak, argitaletxeek eta abarrek ere egin beharreko lana dela iruditzen zait.
Aurreko ediziotako ekarpenak ere asko gustatu zaizkit.
Nire uste apalean, curriculuma eta baliabide didaktiko hezitzaileak sistematikokierabiliko bagenitu, gure jarduera hezitzailea nabarmen aldatuko litzateke.
Bestalde, gure jarduna zein erabiltzen ditugun baliabideak aztertzeko orduan, eskaera-maila altua erabili beharko genuke, profesionaltasunez arituko bagara behintzat, gure lanaren kalitatearen gainean eragin oso positiboa izango lukeena.
Bestalde, erabiltzen ditugun baliabideetan hezkidetzan oinarrituriko begirada ziurtatze aldera bururatzen zaidan estrategia honakoa da:
Lehenengo eta behin, hezkidetzaren helburuak azaldutakoan, komunitatearen oniritzia lortu behar dugu. Guztiz beharrezkoa da, nik uste behintzat, denok norabide berean bultzatzea. Honen inguruko adostasuna lortuta, errazago izango zaigu gure ikastetxean begirada hezkidetzailea bermatzea.
Klaustroaren konpromisoa lortzea ere funtsezkoa dela uste dut. Hezkidetzaren helburuak ezarri eta lortzearen aldeko lana betetzeko ardura berea egin behar du klaustroa.
Aurrekoa lortuta, baliabideak aztertzeko tresna egokiak bilatu eta adostu beharko genitzuke.
Hortik aurrera, baliabideak sakontasunez aztertu beharko genituzke eta, apurka bada ere, zinez hezkidetzaileak direnak gure jardueran txertatu beharko genituzke. Hezkidetzaileak ez diren eta derrigorrean erabili behar ditugun baliabideen erabilera kritikoa bermatu beharko genuke ere bai.
Bukatzeko, iazko post interesgarrien artean Iratxe Laesek argitaratu zuen “Amets bat izan nuen” izenekoa hautatu egin dut.
Berak, estrategia moduan, formazioa aipatzen du. Nire ustez, behar-beharrezkoa dena, oinarrizkoa. Hala ere, formazioaz aparte, ikasitako hori aplikatzeko ardura, gogoa eta konpromisoa hartzea ezinbestekotzat jotzen dut. Izan ere, zeozertan oso trebea izanik praktikara ez baduzu eramaten, ez baitu ezertarako balio.
Bestalde, erabat ados nago berarekin zera esaten duenean: “Hezitzaile hezkidetzaileak bere betaurreko moreak ez ditu kenduko… Beste gauza bat litzateke konfunditzea; akatsen bat egiterik balego; mementoren batean erabaki egokiena ez hartzea posiblea da… Baina nahita inolaz ere ez du egingo, ZIUR!!” Denok dugu uneren batean nahasteko eskubidea, jakina. Kontua zera da, egiten dugunean nahita ez egitea.
Argi dago kurrikulumak hezkidetza landu behar dela esaten duen arren, errealitatean
ez dela hori gertatzen, hasteko, irakasle askok ez dakitelako hezkidetza zer
den ere. Irakasleoi hezkidetzan eta hori aplikatzeko baliabideak emango
dizkigun formakuntzatik hasiko nintzateke, hezkuntzak berak bere asko har
dezala egitekoa. Garrantzia handiagoa eman honi, izan ere, behin edo bitan
soilik aipatzen da kurrikulumean zehar, eta hain beharrezkoa gure gizartean..
Kurrikulumean
hezkidetza txertatu eta benetan horrekin landu egin ezkero, nire ustez
etorkizunera begira, haur horiek gizarte parte diren heinean aldaketa handiak
ikusiko lirateke euren harremanak eraikitzeko momentuan, berdinkeriaz, eta
diskriminazioa gutxiagotuz. Gure lanari dagokionean, hezitzeko modua planteatu
bai (beti egin beharko genuke, behintzat) baina hezkidetzailea den materiala
edukita, aspektu horretan lasai egoteko aukera izango genuke, nahiz eta
aplikatu baino lehen errebisatu, ezer moldatu beharrik ez genuke izan behar.
Iazko postetatik
Irati Mendiguren Cosgaya -rena
aukeratzen dut, laburpen ona egiten baitu gaiaren ingurukoa, eta baita bi
material didaktiko aurkeztu ere, jada ezagunak nituenak.
Kurrikulumaren
ildora, gaur sexualitatearen inguruan irakurri dudan artikulu bat uzten dizuet.
Aspalditik dugun arazoa oso ondo identifikatu eta deskribatzen duela iruditzen zait,
sexualitatea nola landu hain zuzen. Halere, albisterako jarri duten argazkiak
harritu egin nau. Irudia aztertu ondoren konturatu naiz zein desberdintasun
ageri duten elkarrizketatuak postura eta presentzia aldetik, emakumeen egote
modua eta gizonarena. Zein barneratuta dugun artikuluan zehar aipatzen duten “GORDETZE,
IZKUTATZE, BABESTE hori… eskuekin tapatuta kasu honetan”.
Gustatu zaidan
esaldi batekin agurtuko naiz: “behar-beharrezkoa da genero-estereotipoak bertan behera uztea eta
gizonezkoek emakumezkoekiko duten nagusitasuna deuseztatzea. Pertsona bakoitzak
beste gizarte-mota bat eraikitzeko konpromisoa hartu eta horren alde lan eginez
gero lortuko da helburu hori.”
Sistematikoki
curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiltzen balira guri lana
erraztuko liguke. Modu hezkidetzaile batean jarduteko, gure denbora asko pasatzen
dugu gauzak bilatzen eta aldatzen, honek lan handia ematen du eta horrela lan
eta denbora hori beste gauza batzuetarako aprobetxatuko genuke. Gainera,
honelako gaiak edo puntuak lantzean, inplizituki ikasiko genituzke ondo eta
nahi gabe, hau da, esfortzu handirik egin gabe. Hau dena, positibotzat ikusten
dut, baina horretarako denbora behar da eta denen arteko kolaborazio eta parte
hartze egokia. Pauso txikiak ematen lortuko dugulakoan nago, beti aurrera
egiten modu erregularrean.
Jendeartean hasieran kontzientziatzen saiatu
behar da eta gaia ezaguna egiten, jendeak ez duelako ezagutzen edo garrantzia
handirik ematen ez diolako. Kontzientziatzeko, lehen pausua, inkesta edo
konparaketa bat egitea izango zen, historian zehar ezagunak edo ospetsuak izan
diren emakume eta gizonezkoen artean. Konparaketa egin ondoren, horren
ondorioak ateratzea, eta amaitzeko, Mafaldaren "Las que faltaron"
abestia entzutea, emakume ospetsuak ezagutzeko.
Aurreko
ikasturteetako post batzuk irakurri ondoren, Arginek egindakoarekin geratzen
naiz. Bertan gure eredua aztertzen egiten dituen lau galderak oso onak eta
interesgarriak iruditzen zaizkidalako.
Neli Zaitegi eta Maria Jose Urruzola egileen hitzak txertatzen ditut hemen:
“estereotipoak gainditzerakoan, testuliburuak eta ikasmateriala garrantzizko tresnak dira,
gizartearen ikuspegi zuzenagoa eta berdintasunean oinarrituagoa erakutsi baitiezaiekete
ikasleei. Ikaslearen eguneroko jardunean tarteko direla, irudien, adibideen, testuen eta
abarren bitartez erreferentzia berriak, bizimodu desberdinak nahiz beste balore-sistema
bat erakutsi ditzakete, eta horrela, generoaren araberako estereotipo murriztaileak
gainditu ditzan gizakiarekiko pentsamolde berria oinarritzen lagundu.”
Helburuen artean hauek azpimarratuko nituzke:
- Erabiltzen den
materiala, hizkuntza, metodologia, espazioak eta edukiak hezkidetzaileak
izatea. hasieratik aztertu, diagnosia egin eta erabakiak hartu.
- Curriculumean arlo guzteietan emakumeen ekarpenak kontutan hartu
- Estereotipoak gainditu eta nesken ahalduntzeari bide eman
-
Ikas komunitatea osatzen dugun orok formazioa jasotzea interesgarria
eta beharrezkoa litzateke aurrera egiteko, kontzientzia hartzea
beharrezkoa da, honetarako inbertitzea exijitu behar dugu!!
Hezkidetzailearekin zalantzarik ez, baina zer egin hezkidetzaile EZ direnekin?
Nola? Aste honetako irakurgargaiak bidea irekitzen digu:
Aste honetako gaiak ikastetxeetan eragin
handia du. Curriculuma legez hezkidetzailea izan daiteke, baina ditugun
baliabide didaktikoak hezkidetzaileak ez badira ezin gara geldi geratu. Curriculum
hezkidetzailea eraikitzeko pausu batzuk martxan jar ditzakegu:
Diagnosia
egin: nolako jarduerak, edukiak, metodologĆa eta materialak sustatzen
ditugu?
Erabakiak
hartu: oso baliagarria da ondorengo eskema. Hezkidetzaileak ez badira
materialak aukera ezberdinak ditugu: salatu,
moldatu, osatu, ordezkatu, sortu... Beraz, aktiboak izan behar gara eta ez
konformatu.
Aurreko guztia aurrera eramateko formakuntza ezinbestekoa da.
Espero dezagun Hezkidetza Plan Berriak formazioari bere garrantzia ematea.
2016ko post
hau aukeratu dut gaia ondo laburtzen duelako eta proposamen ugari egiten
dituelako.2016/01/23
Aipatutako guztia kontuan izanik, hauek izango
lirateke erronka nagusiak:
Ikastetxeko estamentu guztiek oinarrizko formazioa jaso edo gutxienez
irakasleek.
Curriculum hezkidetzaile egin, ikuspuntu
androzentrikoa baztertzeko, diziplina bakoitzaren barne ikuspuntua landuz.
Jarduera, eduki, metodologia zein materialen diagnosia
sustatu eta hezkidetzailea ez dela ikusten bada, erabakiak hartu: moldatu,
ordezkatu, baliabide berriak sortu, partekatu, saretu…
Aste honetan curriculumak aztertzen ari gara, badirudi askotan jasoa dagoela hezkidetza nola txertatu eta landu, baina beste kasu batzuetan exkax edota zaharkitua daukagu materiala. ESKOLAE edota EAEko hezkidetza plana kasu, Nafarroan hasi berria den programa berria Euska Herriko txoko ezberdinetara iristea litzateke nteresgarriena;ekarriko lituzkeen oztopoez jakitun izanik noski...
Eskolaez ari garela, honi buruz Pilar Mayo koordinatzaileak esandakoak atentzioa deitu dit: "progresiboa eta derrigorrezkoa" dela.
Geure lanean ikuspuntu eta ekite hezkidetzailean jardunez gero bi aspektu nagusi hauek kontuan izan beharrekoak direla pentsatu dut. Progresiboa, pixkanakakoa. Irakasle eta eskola komunitate asko oraindik hurrutik daudela kontuan izanik, bidea pausoz pausokoa egitea beharrezkoa iruditzen zait, modu konsziente batean emateko aldaketa. Honela soilik lortuko dugulako benetako paradigma aldaketa bat geure funtzionamenduan. Honela naturaliztuko genuke begirada hezkidetzailea eguneroko harreman anitzetan. Bestalde, derrigorrezkoa. Irakasle bakoitzaren militantzia ardura ez izateko. Denon ardura dela jabetzeko, ez dela soilik emakumeona, edota biolentzia zuzena jasaten duten ikasleena. Arazoa oinarrizkoa eta globala dela, guztion ardura dela onartzea eta hortik abitatuta kolektiboki jardutea. Bestela, egun moduan, batzuk gehiegi eginez eta beste batzuk horma zeharkaezinak ipiniz aurkitzen ditugulako ikastetxeak.
Estrategiei dagokienez, berriako artikulu honetan ikusten den moduan, "Mundua mugitzen duten langile ikusezinak" ikustaraztea lehen eginbeharretan ipiniko nuke. Zaintza lanak, geure amonek, geure amek eta gaur egun, beste herrialde batzuetatik etorritako emakumeek geure errealitatea eta mundua sustengatzen dutela argi izatea, ikustaraztea, eta lantzea. Eta oztopoak aurkitzen ditugunean behin eta berriz lan hau ikustaraztea, argi hitz egiten dugunean inorrek ezin baitigu zalantzan jarri mundua emakumeek sustengatzen dutela. Beraz, ikasgeletan honetan zentratuz eduki ezberdinak landuko nituzke, berbaliztu bakoitzak beren etxeetan duten egoera zaintzari dagokionez, eta ikasleei hausnarraraziz.
Lehengo urteko post bat aukeratzerakoan, Janire Itsasoren honekin gelditzen naiz. Bertan "kilimak" bealako liburu ezberdinen berri eman digulako eta asko eta asko ez nituelako ezagutzen, benetan interesgarriak.
Agerian dago DBH-ko
ikastetxe gehienetan erabiltzen diren ohiko baliabide didaktikoek ikuspuntu
androzentrista bat dutela. Historia eta Geografiko ikasgaiaren barruan, esate
baterako, emakumeei buruzko aipamen eta ilustrazio kopurua oso txikia da. Ez
hori bakarrik, emakumeek historian zehar bete izan dituzten alorrei nahiz
funtzioei oso arreta txikia eskaini egiten zaie.
Gero eta sarriago
argitaletxe desberdinetatik saiatzen ari dira emakumeekin lotutako edukiak
barneratzen. Baina kasu gehienetan, parrafo eskas batzuetara edo gai nagusiaren
aukerako gehigarri gisa txertatuak izaten dira. Eta hori... EZ DA NAHIKOA!
Benetako material
hezkidetzaileak lortu nahi baditugu, testu-liburua alboratu eta bestelako
tokietara jo beharko dugu. Aukera bat materialen sorkuntza propioa izan
daiteke. Baina denok dakigu horrek hartzen duen denbora eta lan handia!
Hartara, Internet-en sortzen hasiak diren webguneetara jo dezakegu; gure lana
modu kritiko, eraginkor eta sortzailean burutzeko. Eta noski, guk sortzen
ditugun materialak ere partekatu eta zabaltzea!
SARETU DEZAGUN JAKINDURIA
HEZKIDETZAILEA!
Sarean, makina bat
baliabide daude erabiliak izatearen zain.
Youtube-n:
-Clara Campoamorri
buruzko dokumentala (DBH4 edo 2. Batxillergoko Historian)
Aurreko edizioetako post-etatik, Irati Mendigurenena
aukeratu dut:Curriculuma,
baliabideak... zeren zain gaude?. Izan ere, egiten
duen egoeraren irakurketa sakona eta zuzena dela irutzen zait; esaten baitu
egungo legeak hezkidetza bultzatzen duen arren, egunerokotasuneko praktikan
nolabaiteko erresistentzia pasiboa dagoela. Baina, jarrera oso baikor batetik,
horri erantzuteko dauden aukera sorta luzatzen du.
Partaidetzak zerbaiten edota nunbaiteko parte egiten gaitu, eta honek gure ideak partekatzeko, defenditzeko eta zabaltzeko aukera eman digu eta noski, besteen iritzi eta jakinduriak jasotzeko ere bai. Horregatik, ikusten dut erabat beharrezkoa eskola, auzo, herri, eta egunerokotasunean jarduten dugun guneetan parte hartzea. Gure eskubideak bermatzeko eta jendartean eragina duten gauzen aurrean iritzi eman ahal izateko.
Hala ere, parte hartzea, ikaskuntza bat dela argi dago. Hau da, ikasi egiten da, entzuten, hausnartzen eta gure ideak azaltzen.
Partaidetza ikasi egiten dela aipatu dudanez, hemen Pirritx, Porrotx eta Marimotost-n BOROBILEAN abestia. Parte hartzeari eta elkarbanatzeari garrantzia emanez, adostasunetara iristeko "asanblada" aurkezten die haurrei. Nire ustez, txikitatik parte hartzen erakusti ezkero, pertso orok du abilidade hori bereganatzeko gaitasuna.
Partaidetza hezkuntzan lantzeko material interesgarria topa dezakegu hikhasi-n.
Azkenik, aurreko urteetako lanetatik honako hau aukeratu dut. Idatzi interesgarria izateaz gain, Argia aldizkariaren adibidea oso egokia irutzen zaidalako.
Parte hartze ekintza bat antolatzerakoan, neskek eta mutilek beren ikaskuntza prozesuan izan duten genero-sozializazioa kontutan hartu behar dugu, hori kontutan hartzen ez badugu, gazteen artean inposatzen diren genero-rolak, gauzak egiteko moduak eta botere harremanak erreproduzituko dira era patriarkal batean. Hau guztia kontuan hartuta guztiz ezinbestekoa da gure gazteeentzat kontsientsia hartzea, hitz egiteko foroak edukitzea eta motibazioa.
Partaidetza eta giza eskubideak oso lotuta daude hori dela eta gizarte justuago bat lortzeko ezinbestekoa da demokratizatzea biztanle guztien ahotsa eta ez baztertzea emakumeen partaidetza. Hori egiten denean guztiok galtzen dugu bar emakumeak bai mutilak.
Garapen soziala ez da hitz egiterik genero ekitaterik ez baba, beraz, ezinbestekoa da harreman berrien balioetan heztea , identitate desberdinak errespetatuz eta gazteei garapen pertsonal askean lagunduz. Horretarako, gure neska mutilak txikitatik hezitu behar ditugu kultura berri honetan.
Iazko sarreren artean Irati Mendigurenena aukeratzen dut. Oso interesgarria iruditzen zaidalako berak egiten zuen hausnarketa muga sinbolikoen eraginaren inguruan eta nola nabarmentzen den edukietan, erantzukizunen banaketan, lidergoetan eta rolak aldatzeari diogun beldurretan. Hitz gogorra berak aipatzen duena : Beldurra.
Nondik hasi? Gure ikastetxean…zer egin?
Guztien interesak, kezkak, proposamenak jasotzeko foroak sortu.
Partehartzeari motibatzea izango da gure erronka nagusia: tertulia dialogikoak, irakur klubak …
Parte harte parekidean oinarrituko ditugu gure ekintza kritikoak.
Kurrikulumean emakumeak arlo guztietan ikustarazi eta genero ikuspegia txertatu bai ekintzetan, unitate didaktikoetan…
Bizenta Antonia Mogel Elgezabal idazlea Azkoitian jaio zen 1782. Euskeraz idatzi zuen lehen emakumetzat hartua izan da, eta garai hartan ez zegoen ondo ikusita emakumeek idaztea. Hain zuzen ere, emakume idazlez eta ikasia izateagatik azalpenak eman behar izan zituen:
Badakit, enzunaz beste gabe,
neskatx gaste baten izena dagoala itxatsirik liburutxo onen
aurkean,
jardungo dutela siƱuka ez gutxik, diotela beren artean,
iƱoren lumaz janzi nai duela bela-txikiak;
au da, besteren bearrak artu nahi ditudala neretzat;
dagokiola neskatxa bati bururik ausitzea liburugiƱen:
asko duela gorua, naiz jostorratza zuzen erabiltzea. (Mogel, B.A: 1991: 27’)
Bizenta Lumaren hereduan oinarrituta elhuyarrek berdintasunaren hitz egin eta gogoeta egiteko mahai inguruko solas-jolasa asmatu zuen “Bizentaren Lumak”. Oso jolas interesgarria eta erabilgarria da.