2019/01/26

Emakumeen ekarpenak...LIBURUTARA ORAIN!!!





Jarduera hezitzaileak sistematikoki sartuta izango balira curriculumean nagusiki eta baliabide didaktiko hezitzaileak erabiliko balira, nire ustez bi ondorio nagusi sortuko ziren:
  • ·  Neskek ereduak izango zituzten edozein arlo akademikoan eta horrek haien ahalduntzea ekarriko luke.
  • ·    Mutilek eredu femeninoak ikusiko lituzke eta nesken ikaskideen  bazterketa eta minusbalorazioa amaituko litzateke.

Eremu hezitzailean,  hezkidetzan oinarritutako begirada emateko erreza den estrategia bat erabil daiteke: klaseko adibide eta ariketetan BETI emakuzmezkoak jartzea, eta bikoteak aipatu behar badira  BETI lesbianak edo homosexualak aipatzea. Horrela ariketa eta apunteak berdin berdinak dira baina  berdintasunezko gizarte islatzen dute.

Pasaden urteko sarreren artean eider Oleaga Madariagaren Currikulumak eraldatzen hautatu dut. Bertan ikastetxeko talde batek gindako proiektu baten berri ematen du, erreza eta ikastetxea baliabide hezitzaileak betetzen duena.

 Amaitzeko, zurekin partekatu nahi nituzke bi bideo: Lehenengoak hezkuntza aldatzeko lana badugula argi adierazten du, eta bigarrenak...hezkuntzan falta diren izenak abesten dizkigu: Mafalda taldearen "las que faltaron" 

BALIABIDE BEHARRA DAUKAGU



Zenbat eskertzen dudan foroan partekatu den guztia, oso erabilgarria iruditzen zait dena eta berehala hasi naiz gauzak erabiltzen. 

Hezitzaileon kasuan materiala aztertzeko denbora asko behar izaten dugula iruditzen zait, eta egindako aukerake askotan nahiko motz gelditzen zaigu.Hori dela eta baliabide gehiagoren beharra daukagula ikusten dut.Hezkuntza Sailak, argitaletxeek eta abarrek ere egin beharreko lana dela iruditzen zait. 
Aurreko ediziotako ekarpenak ere asko gustatu zaizkit.

Baliabideen gainean gogoeta eginez

Hasteko, hona hemen sortu dudan memea:
Nire uste apalean, curriculuma eta baliabide didaktiko hezitzaileak sistematikoki erabiliko bagenitu, gure jarduera hezitzailea nabarmen aldatuko litzateke.

Hasteko, material berriak sortzen, denbora gehiago erabiliko genuke. Izan ere, hainbat kontu desberdinei arreta berezia eskaini beharko genieke, hala nola, erabiliko genituzkeen irudien egokitasunari, pertsonaiak estereotipo klasikoetan ez erortzeari, edota baliatuko genukeen hizkuntzari. Hala eta guztiz ere, denbora horrek guztiak merezi izango luke, zeren eta material horiek erabiltzean lortuko genituzkeen emaitzak askosaz ere hobeak izango bailiratekeen, berdintasuna lortzen aurrerapausuak emango genituzkeelako. Adibide gisa, eskuarki gizonezkoengan ikusten ditugun nolakotasunak barnebiltzen dituen ipuin honetako protagonista: SuperLola, alegia. Gema Otero Gutiérrez-ek sortutakoa.


Bestalde, gure jarduna zein erabiltzen ditugun baliabideak aztertzeko orduan, eskaera-maila altua erabili beharko genuke, profesionaltasunez arituko bagara behintzat, gure lanaren kalitatearen gainean eragin oso positiboa izango lukeena.

Bestalde, erabiltzen ditugun baliabideetan hezkidetzan oinarrituriko begirada ziurtatze aldera bururatzen zaidan estrategia honakoa da:

  1. Lehenengo eta behin, hezkidetzaren helburuak azaldutakoan, komunitatearen oniritzia lortu behar dugu. Guztiz beharrezkoa da, nik uste behintzat, denok norabide berean bultzatzea. Honen inguruko adostasuna lortuta, errazago izango zaigu gure ikastetxean begirada hezkidetzailea bermatzea.
  1. Klaustroaren konpromisoa lortzea ere funtsezkoa dela uste dut. Hezkidetzaren helburuak ezarri eta lortzearen aldeko lana betetzeko ardura berea egin behar du klaustroa.
  2. Aurrekoa lortuta, baliabideak aztertzeko tresna egokiak bilatu eta adostu beharko genitzuke.
  1. Hortik aurrera, baliabideak sakontasunez aztertu beharko genituzke eta, apurka bada ere, zinez hezkidetzaileak direnak gure jardueran txertatu beharko genituzke. Hezkidetzaileak ez diren eta derrigorrean erabili behar ditugun baliabideen erabilera kritikoa bermatu beharko genuke ere bai.


Bukatzeko, iazko post interesgarrien artean Iratxe Laesek argitaratu zuen “Amets bat izan nuen” izenekoa hautatu egin dut.

Berak, estrategia moduan, formazioa aipatzen du. Nire ustez, behar-beharrezkoa dena, oinarrizkoa. Hala ere, formazioaz aparte, ikasitako hori aplikatzeko ardura, gogoa eta konpromisoa hartzea ezinbestekotzat jotzen dut. Izan ere, zeozertan oso trebea izanik praktikara ez baduzu eramaten, ez baitu ezertarako balio.

Bestalde, erabat ados nago berarekin zera esaten duenean: “ Hezitzaile hezkidetzaileak bere betaurreko moreak ez ditu kenduko… Beste gauza bat litzateke konfunditzea; akatsen bat egiterik balego; mementoren batean erabaki egokiena ez hartzea posiblea da… Baina nahita inolaz ere ez du egingo, ZIUR!!” Denok dugu uneren batean nahasteko eskubidea, jakina. Kontua zera da, egiten dugunean nahita ez egitea.

2019/01/25

BALIABIDEAK ETA KURRIKULUMA







Argi dago kurrikulumak hezkidetza landu behar dela esaten duen arren, errealitatean ez dela hori gertatzen, hasteko, irakasle askok ez dakitelako hezkidetza zer den ere. Irakasleoi hezkidetzan eta hori aplikatzeko baliabideak emango dizkigun formakuntzatik hasiko nintzateke, hezkuntzak berak bere asko har dezala egitekoa. Garrantzia handiagoa eman honi, izan ere, behin edo bitan soilik aipatzen da kurrikulumean zehar, eta hain beharrezkoa gure gizartean..

Kurrikulumean hezkidetza txertatu eta benetan horrekin landu egin ezkero, nire ustez etorkizunera begira, haur horiek gizarte parte diren heinean aldaketa handiak ikusiko lirateke euren harremanak eraikitzeko momentuan, berdinkeriaz, eta diskriminazioa gutxiagotuz. Gure lanari dagokionean, hezitzeko modua planteatu bai (beti egin beharko genuke, behintzat) baina hezkidetzailea den materiala edukita, aspektu horretan lasai egoteko aukera izango genuke, nahiz eta aplikatu baino lehen errebisatu, ezer moldatu beharrik ez genuke izan behar.

Iazko postetatik Irati Mendiguren Cosgaya -rena aukeratzen dut, laburpen ona egiten baitu gaiaren ingurukoa, eta baita bi material didaktiko aurkeztu ere, jada ezagunak nituenak.

Kurrikulumaren ildora, gaur sexualitatearen inguruan irakurri dudan artikulu bat uzten dizuet. Aspalditik dugun arazoa oso ondo identifikatu eta deskribatzen duela iruditzen zait, sexualitatea nola landu hain zuzen. Halere, albisterako jarri duten argazkiak harritu egin nau. Irudia aztertu ondoren konturatu naiz zein desberdintasun ageri duten elkarrizketatuak postura eta presentzia aldetik, emakumeen egote modua eta gizonarena. Zein barneratuta dugun artikuluan zehar aipatzen duten “GORDETZE, IZKUTATZE, BABESTE hori… eskuekin tapatuta kasu honetan”.

Gustatu zaidan esaldi batekin agurtuko naiz: behar-beharrezkoa da genero-estereotipoak bertan behera uztea eta gizonezkoek emakumezkoekiko duten nagusitasuna deuseztatzea. Pertsona bakoitzak beste gizarte-mota bat eraikitzeko konpromisoa hartu eta horren alde lan eginez gero lortuko da helburu hori.”

Jarrai dezagun eraldatzen ba…!

Kaixo?!?! Hemen gaude!!


Sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiltzen balira guri lana erraztuko liguke. Modu hezkidetzaile batean jarduteko, gure denbora asko pasatzen dugu gauzak bilatzen eta aldatzen, honek lan handia ematen du eta horrela lan eta denbora hori beste gauza batzuetarako aprobetxatuko genuke. Gainera, honelako gaiak edo puntuak lantzean, inplizituki ikasiko genituzke ondo eta nahi gabe, hau da, esfortzu handirik egin gabe. Hau dena, positibotzat ikusten dut, baina horretarako denbora behar da eta denen arteko kolaborazio eta parte hartze egokia. Pauso txikiak ematen lortuko dugulakoan nago, beti aurrera egiten modu erregularrean.


Jendeartean hasieran kontzientziatzen saiatu behar da eta gaia ezaguna egiten, jendeak ez duelako ezagutzen edo garrantzia handirik ematen ez diolako. Kontzientziatzeko, lehen pausua, inkesta edo konparaketa bat egitea izango zen, historian zehar ezagunak edo ospetsuak izan diren emakume eta gizonezkoen artean. Konparaketa egin ondoren, horren ondorioak ateratzea, eta amaitzeko, Mafaldaren "Las que faltaron" abestia entzutea, emakume ospetsuak ezagutzeko.


Aurreko ikasturteetako post batzuk irakurri ondoren, Arginek egindakoarekin geratzen naiz. Bertan gure eredua aztertzen egiten dituen lau galderak oso onak eta interesgarriak iruditzen zaizkidalako.

2019/01/24

Goazen Curriculum Hezkidetzailerantz!!

GOAZEN  CURRICULUM  HEZKIDETZAILERANTZ!!





Neli Zaitegi eta Maria Jose Urruzola egileen hitzak txertatzen ditut hemen:

“estereotipoak gainditzerakoan, testuliburuak eta ikasmateriala garrantzizko tresnak dira,             
gizartearen ikuspegi zuzenagoa eta berdintasunean oinarrituagoa erakutsi baitiezaiekete             
ikasleei. Ikaslearen eguneroko jardunean tarteko direla, irudien, adibideen, testuen eta                 
abarren bitartez erreferentzia berriak, bizimodu desberdinak nahiz beste balore-sistema               
bat erakutsi ditzakete, eta horrela, generoaren araberako estereotipo murriztaileak               
gainditu ditzan gizakiarekiko pentsamolde berria oinarritzen lagundu​.”


Helburuen artean hauek azpimarratuko nituzke:
- Erabiltzen den materiala, hizkuntza, metodologia, espazioak eta edukiak hezkidetzaileak izatea. hasieratik aztertu, diagnosia egin eta erabakiak hartu.
- Curriculumean arlo guzteietan emakumeen ekarpenak kontutan hartu
- Estereotipoak gainditu eta nesken ahalduntzeari bide eman
- Ikas komunitatea osatzen dugun orok formazioa jasotzea interesgarria eta beharrezkoa litzateke aurrera egiteko, kontzientzia hartzea beharrezkoa da, honetarako inbertitzea exijitu behar dugu!!

Hezkidetzailearekin zalantzarik ez, baina zer egin hezkidetzaile EZ direnekin?



Nola? Aste honetako irakurgargaiak bidea irekitzen digu:

- Dugun materiala ikuspegi kritikoz aurkeztu, MANTENDU:
Giza-garapenaren teoriei genero-ikuspegia gehitu:
https://mujeresconciencia.com/2015/05/13/las-narrativas-sexistas-en-torno-a-la-reproduccion-humana/

-  Detektaturiko ahuleziak konpontzeko unea, MOLDATU/OSATU:
 Emakume beltzak eskubide zibilen aldeko iraultzan
https://www.playgroundmag.net/studio/historias/revolucion-black-power-mujeres-historia_22680376.html

- hezkidetzailea den batekin ORDEZKATU:
dagoeneko baliabide asko sarean daude:
 https://edu.symbaloo.com/shared/AAAAAa6hqA4AA41-4Vv5-g==


Iazko Irati Mendigurenen post-a aurkitu dut interesgarri:

http://hezkeh0506.blogspot.com/search/label/BALIABIDEAK

Bideo hau ezagutu dut bere blogaren bidez.


Aste ona izan!!

Maria



2019/01/23

BALIABIDEAK BILATU, PARTEKATU…


Aste honetako gaiak ikastetxeetan eragin handia du. Curriculuma legez hezkidetzailea izan daiteke, baina ditugun baliabide didaktikoak hezkidetzaileak ez badira ezin gara geldi geratu. Curriculum hezkidetzailea eraikitzeko pausu batzuk martxan jar ditzakegu:
  • Diagnosia egin: nolako jarduerak, edukiak, metodología eta materialak sustatzen ditugu?
  • Erabakiak hartu: oso baliagarria da ondorengo eskema. Hezkidetzaileak ez badira materialak aukera ezberdinak ditugu: salatu, moldatu, osatu, ordezkatu, sortu... Beraz, aktiboak izan behar gara eta ez konformatu.


Aurreko guztia aurrera eramateko formakuntza ezinbestekoa da. Espero dezagun Hezkidetza Plan Berriak formazioari bere garrantzia ematea.

2016ko post hau  aukeratu dut gaia ondo laburtzen duelako eta proposamen ugari egiten dituelako.2016/01/23

Aipatutako guztia kontuan izanik, hauek izango lirateke erronka nagusiak: 

  • Ikastetxeko estamentu guztiek oinarrizko formazioa jaso edo gutxienez irakasleek.
  • Curriculum hezkidetzaile egin, ikuspuntu androzentrikoa baztertzeko, diziplina bakoitzaren barne ikuspuntua landuz.
  •  Jarduera, eduki, metodologia zein materialen diagnosia sustatu eta hezkidetzailea ez dela ikusten bada, erabakiak hartu: moldatu, ordezkatu, baliabide berriak sortu, partekatu, saretu…



Bizitzako curriculuma




Aste honetan curriculumak aztertzen ari gara, badirudi askotan jasoa dagoela hezkidetza nola txertatu eta landu, baina beste kasu batzuetan exkax edota zaharkitua daukagu materiala. ESKOLAE edota EAEko hezkidetza plana kasu, Nafarroan hasi berria den programa berria Euska Herriko txoko ezberdinetara iristea litzateke nteresgarriena;ekarriko lituzkeen oztopoez jakitun izanik noski...

Eskolaez ari garela, honi buruz Pilar Mayo koordinatzaileak esandakoak atentzioa deitu dit:
"progresiboa eta derrigorrezkoa" dela.
Geure lanean ikuspuntu eta ekite hezkidetzailean jardunez gero bi aspektu nagusi hauek kontuan izan beharrekoak direla pentsatu dut. Progresiboa, pixkanakakoa. Irakasle eta eskola komunitate asko oraindik hurrutik daudela kontuan izanik, bidea pausoz pausokoa egitea beharrezkoa iruditzen zait, modu konsziente batean emateko aldaketa. Honela soilik lortuko dugulako benetako paradigma aldaketa bat geure funtzionamenduan. Honela naturaliztuko genuke begirada hezkidetzailea eguneroko harreman anitzetan. Bestalde, derrigorrezkoa. Irakasle bakoitzaren militantzia ardura ez izateko. Denon ardura dela jabetzeko, ez dela soilik emakumeona, edota biolentzia zuzena jasaten duten ikasleena. Arazoa oinarrizkoa eta globala dela, guztion ardura dela onartzea eta hortik abitatuta kolektiboki jardutea. Bestela, egun moduan, batzuk gehiegi eginez eta beste batzuk horma zeharkaezinak ipiniz aurkitzen ditugulako ikastetxeak.

Estrategiei dagokienez, berriako artikulu honetan ikusten den moduan, "Mundua mugitzen duten langile ikusezinak" ikustaraztea lehen eginbeharretan ipiniko nuke. Zaintza lanak, geure amonek, geure amek eta gaur egun, beste herrialde batzuetatik etorritako emakumeek geure errealitatea eta mundua sustengatzen dutela argi izatea, ikustaraztea, eta lantzea. Eta oztopoak aurkitzen ditugunean behin eta berriz lan hau ikustaraztea, argi hitz egiten dugunean inorrek ezin baitigu zalantzan jarri mundua emakumeek sustengatzen dutela. Beraz, ikasgeletan honetan zentratuz eduki ezberdinak landuko nituzke, berbaliztu bakoitzak beren etxeetan duten egoera zaintzari dagokionez, eta ikasleei hausnarraraziz.

Lehengo urteko post bat aukeratzerakoan, Janire Itsasoren honekin gelditzen naiz. Bertan "kilimak" bealako liburu ezberdinen berri eman digulako eta asko eta asko ez nituelako ezagutzen, benetan interesgarriak.

BALIABIDEAK SORTU ETA PARTEKATU!


Agerian dago DBH-ko ikastetxe gehienetan erabiltzen diren ohiko baliabide didaktikoek ikuspuntu androzentrista bat dutela. Historia eta Geografiko ikasgaiaren barruan, esate baterako, emakumeei buruzko aipamen eta ilustrazio kopurua oso txikia da. Ez hori bakarrik, emakumeek historian zehar bete izan dituzten alorrei nahiz funtzioei oso arreta txikia eskaini egiten zaie.

Gero eta sarriago argitaletxe desberdinetatik saiatzen ari dira emakumeekin lotutako edukiak barneratzen. Baina kasu gehienetan, parrafo eskas batzuetara edo gai nagusiaren aukerako gehigarri gisa txertatuak izaten dira. Eta hori... EZ DA NAHIKOA!



Benetako material hezkidetzaileak lortu nahi baditugu, testu-liburua alboratu eta bestelako tokietara jo beharko dugu. Aukera bat materialen sorkuntza propioa izan daiteke. Baina denok dakigu horrek hartzen duen denbora eta lan handia! Hartara, Internet-en sortzen hasiak diren webguneetara jo dezakegu; gure lana modu kritiko, eraginkor eta sortzailean burutzeko. Eta noski, guk sortzen ditugun materialak ere partekatu eta zabaltzea! 

SARETU DEZAGUN JAKINDURIA HEZKIDETZAILEA!

Sarean, makina bat baliabide daude erabiliak izatearen zain.

Youtube-n:

-Clara Campoamorri buruzko dokumentala (DBH4 edo 2. Batxillergoko Historian)


Beste toki batzuetan, power point-ak:

-“Emakumeak II. Mundu Gerran”


Edota liburuxka didaktikoak:

-“Un recorrido por la historia de las mujeres”. 


Aurreko edizioetako post-etatik, Irati Mendigurenena aukeratu dut: Curriculuma, baliabideak... zeren zain gaude?. Izan ere, egiten duen egoeraren irakurketa sakona eta zuzena dela irutzen zait; esaten baitu egungo legeak hezkidetza bultzatzen duen arren, egunerokotasuneko praktikan nolabaiteko erresistentzia pasiboa dagoela. Baina, jarrera oso baikor batetik, horri erantzuteko dauden aukera sorta luzatzen du.



2019/01/21

PARTAIDETZA ETA ERABILI HITZA!



Partaidetzak zerbaiten edota nunbaiteko parte egiten gaitu, eta honek gure ideak partekatzeko, defenditzeko eta zabaltzeko aukera eman digu eta noski, besteen iritzi eta jakinduriak jasotzeko ere bai. Horregatik, ikusten dut erabat beharrezkoa eskola, auzo, herri, eta egunerokotasunean jarduten dugun guneetan parte hartzea. Gure eskubideak bermatzeko eta jendartean eragina duten gauzen aurrean iritzi eman ahal izateko.

Hala ere, parte hartzea, ikaskuntza bat dela argi dago. Hau da, ikasi egiten da, entzuten, hausnartzen eta gure ideak azaltzen. 



Partaidetza ikasi egiten dela aipatu dudanez, hemen Pirritx, Porrotx eta Marimotost-n BOROBILEAN abestia. Parte hartzeari eta elkarbanatzeari garrantzia emanez, adostasunetara iristeko "asanblada" aurkezten die haurrei. Nire ustez, txikitatik parte hartzen erakusti ezkero, pertso orok du abilidade hori bereganatzeko gaitasuna.





 Partaidetza hezkuntzan lantzeko material interesgarria topa dezakegu hikhasi-n.

Resultado de imagen de partaidetza

Azkenik, aurreko urteetako lanetatik  honako hau aukeratu dut. Idatzi interesgarria izateaz gain, Argia aldizkariaren adibidea oso egokia irutzen zaidalako.

DENOK BERDIN DENOK BEHARREZKOAK!


DENOK BERDIN DENOK BEHARREZKO



 Parte hartze ekintza bat  antolatzerakoan, neskek eta mutilek beren ikaskuntza prozesuan izan duten genero-sozializazioa kontutan hartu behar dugu, hori kontutan hartzen ez badugu, gazteen artean inposatzen diren genero-rolak, gauzak egiteko moduak eta botere harremanak erreproduzituko dira era patriarkal batean.  Hau guztia kontuan hartuta guztiz ezinbestekoa da gure gazteeentzat kontsientsia hartzea, hitz egiteko foroak  edukitzea eta motibazioa.

Partaidetza eta giza eskubideak oso lotuta daude  hori dela eta gizarte justuago bat lortzeko ezinbestekoa da demokratizatzea biztanle guztien ahotsa eta ez baztertzea emakumeen partaidetza.  Hori egiten denean guztiok galtzen dugu bar emakumeak bai mutilak.

Garapen soziala ez da hitz egiterik genero ekitaterik ez baba, beraz, ezinbestekoa da harreman berrien balioetan heztea , identitate desberdinak errespetatuz eta gazteei garapen pertsonal askean lagunduz.  Horretarako, gure neska mutilak txikitatik hezitu behar ditugu kultura berri honetan.

Iazko sarreren artean Irati Mendigurenena aukeratzen dut.  Oso interesgarria iruditzen zaidalako berak egiten zuen hausnarketa muga sinbolikoen eraginaren inguruan eta nola nabarmentzen den edukietan, erantzukizunen banaketan, lidergoetan eta rolak aldatzeari diogun beldurretan.  Hitz gogorra berak aipatzen duena : Beldurra.


Nondik hasi?  Gure ikastetxean…zer egin?

  • Guztien interesak, kezkak, proposamenak  jasotzeko foroak sortu.
  • Partehartzeari motibatzea izango da gure erronka nagusia: tertulia dialogikoak, irakur klubak …
  • Parte harte parekidean oinarrituko ditugu gure ekintza kritikoak.
  • Kurrikulumean emakumeak arlo guztietan ikustarazi eta genero ikuspegia txertatu bai ekintzetan, unitate didaktikoetan…


Bizenta Antonia Mogel Elgezabal idazlea Azkoitian jaio zen 1782.  Euskeraz idatzi zuen lehen emakumetzat  hartua izan da, eta garai hartan ez zegoen ondo ikusita emakumeek idaztea.  Hain zuzen ere, emakume idazlez eta ikasia izateagatik azalpenak eman behar izan zituen:

Badakit, enzunaz beste gabe,
neskatx gaste baten izena dagoala itxatsirik liburutxo onen
aurkean,
jardungo dutela siñuka ez gutxik, diotela beren artean,
iñoren lumaz janzi nai duela bela-txikiak;
au da, besteren bearrak artu nahi ditudala neretzat;
dagokiola neskatxa bati bururik ausitzea liburugiñen:
asko duela gorua, naiz jostorratza zuzen erabiltzea.  (Mogel, B.A: 1991: 27’)

Bizenta Lumaren hereduan oinarrituta elhuyarrek berdintasunaren hitz egin eta gogoeta egiteko mahai inguruko solas-jolasa asmatu zuen “Bizentaren Lumak”.  Oso jolas  interesgarria eta erabilgarria da. 


Draw my life "Bizenta Mogel"






BIZENTAREN LUMAK JOLASAREN BIDEZ ETA EUSKARAZ, GAZTEEN ARTEAN BERDINTASUNAREN ALDEKO JARRERAK SUSTATZEKO.