Argi dago kurrikulumak hezkidetza landu behar dela esaten duen arren, errealitatean ez dela hori gertatzen, hasteko, irakasle askok ez dakitelako hezkidetza zer den ere. Irakasleoi hezkidetzan eta hori aplikatzeko baliabideak emango dizkigun formakuntzatik hasiko nintzateke, hezkuntzak berak bere asko har dezala egitekoa. Garrantzia handiagoa eman honi, izan ere, behin edo bitan soilik aipatzen da kurrikulumean zehar, eta hain beharrezkoa gure gizartean..
Kurrikulumean
hezkidetza txertatu eta benetan horrekin landu egin ezkero, nire ustez
etorkizunera begira, haur horiek gizarte parte diren heinean aldaketa handiak
ikusiko lirateke euren harremanak eraikitzeko momentuan, berdinkeriaz, eta
diskriminazioa gutxiagotuz. Gure lanari dagokionean, hezitzeko modua planteatu
bai (beti egin beharko genuke, behintzat) baina hezkidetzailea den materiala
edukita, aspektu horretan lasai egoteko aukera izango genuke, nahiz eta
aplikatu baino lehen errebisatu, ezer moldatu beharrik ez genuke izan behar.
Iazko postetatik
Irati Mendiguren Cosgaya -rena
aukeratzen dut, laburpen ona egiten baitu gaiaren ingurukoa, eta baita bi
material didaktiko aurkeztu ere, jada ezagunak nituenak.
Kurrikulumaren
ildora, gaur sexualitatearen inguruan irakurri dudan artikulu bat uzten dizuet.
Aspalditik dugun arazoa oso ondo identifikatu eta deskribatzen duela iruditzen zait,
sexualitatea nola landu hain zuzen. Halere, albisterako jarri duten argazkiak
harritu egin nau. Irudia aztertu ondoren konturatu naiz zein desberdintasun
ageri duten elkarrizketatuak postura eta presentzia aldetik, emakumeen egote
modua eta gizonarena. Zein barneratuta dugun artikuluan zehar aipatzen duten “GORDETZE,
IZKUTATZE, BABESTE hori… eskuekin tapatuta kasu honetan”.
Gustatu zaidan
esaldi batekin agurtuko naiz: “behar-beharrezkoa da genero-estereotipoak bertan behera uztea eta
gizonezkoek emakumezkoekiko duten nagusitasuna deuseztatzea. Pertsona bakoitzak
beste gizarte-mota bat eraikitzeko konpromisoa hartu eta horren alde lan eginez
gero lortuko da helburu hori.”
Jarrai dezagun
eraldatzen ba…!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina