Astean zehar partaidetza parekideari buruz ikasten aritu gara. Ikasitakoa irudian sakatuz dagoen jolasean ikus dezakezue!
Aurreko edizioetako Leire Garrok egindako posta Partaidetza parekidea, eskubidea baino gehiago aukeratu, estekatu eta gomendatu nahi dut arras osatua dagoela iruditu zaidalakoz: partaidetza definitu, beharra argitu, adibide interesgarriak aipatu eta haurtzarotik hasi beharreko lana aldarrikatu du. Hortaz gainera, hezkuntzarako erronkak eta baliabideak partekatu ditu. Erran bezala, post ederra!
Aste honetan bereziki ukitu nau Sare sozialetan emakumeok dugun parte hartzeak. Nere buruan pentsatzen hasita... Egia da gutxitan parte hartzen dudala eta arrazoiak bilatzen hasita….asti falta izan da bururatu zaidana. Aurreko astean ikasi genuen errepresentazioa eta denbora estuki lotuak daudela generoen arabera, eta gai honetan ikertuz bezala, datuak aurkitu ditut:
- Espainian, unibertsitate ikasketak egin dituzten emakumezko eta gizonezkoen kopurua berdintsua da. Hala ere, lan munduan, teknologia berriekin harremana duten ofizioei dagokienez emakumearen presentzia %25ekoa besterik ez da.
- Generoari dagokion eten digitala ez da gizon eta emakumeen arteko berezko desberdintasunen ondorioz sortu (gezur hutsa da zientzia eta teknologiaren arloan emakumeak motz geratzen direla), gaur egungo gizartean indarrean dauden balore androzentristengatik baizik.
- 2018 Nafarroako Gobernuak sinadura digitalari eta administrazio elektronikoari buruzko zazpi prestakuntza-saio antolatu ditu emakume-elkarteei zuzenduta
Alde batetik, ondorioztatzen dugu, neskek eta mutilek, adina gora-behera, giza-sareen erabilera bereiztua egiten dutela; neskek adierazpenerako erabiliz eta mutilek erabilera argi eta garbi instrumentalagoa eginez. Arriskuaz den bezainbatean, denak daude ados neskak sare sozialetan gehiago agertzen direla eta eraso arrisku handiagoa dutela.
Neskatilak, andereñoak eta amak teknologiarekin eroso sentitzeko ez da nahikoa eskolak ordenadorez hornitzea. "Ohiturak, giroa eta mezuak" aldatu behar dira, "kultura teknologikoa", kultura partehartzaile-hezkidetzaile teknologikoa sustatu beharra dugu azken finean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina